HABITACION 101

CD. Cordoba sorterri duen bostkote honek bere bakarkako lehenbiziko lana aurkezten digu, «mundu» hau jarraitzen dugunok gogoan izango baitugu urtebete lehenago (2003ko hasiera) hainbat banatzaileren artean kaleratu zutela hauen, Txileko Sin Apoyo eta Argentinako Biofilo Panclasta taldeen arteko elkarlana. 13 abesti oraingoan baina batzuk ezagunak, izan ere abestietako batzuk aurreko elkarlanetik errepikatzen baitira. Eta zer da hemen entzungo duguna? Hardcore-Crust hain zuzen, ez oso abiada bizian baina bizkorrak direla erakutsiz, bateria erritmo geldiezinak, gitarra zorrotz eta erregistro-altuko ahots basatia, talde hauetan ohiko izaten den moduan. Hitzen aldetik esan daiteke badituztela hitz oso zuzenak (espetxeak, animali askagintza, pentsamendu bakarraren sustapena…) baina baita ere hain zuzenak ez direnak edo gai ez oso erabiliak (jaiotzetik jartzen zaizkigun jarrerak, adiskidetasuna…). Abesti bat aipatzekotan «Centros de exterminio« bikainarekin geratuko nintzateke, erritmo aldaketa ugari dituena eta mezurik zuzenena argi entzun daitekeelako («Ni FIES, ni rejas, ni presos, ni presas»). Bi bertsio egiten dituzte, aurreko elkarlanean zeudenak, Escándalo Público asturiarren «El/la pres* eres tu» eta HHH kataluniarren «Tiempo» Aipatzekoa da azkenik soinua, nahiko ona baita kontutan izanek euren lokalean grabatu dutela baliabide gutxirekin. Diskoak 6 euro balio du eta Víctimas del Progreso (A.A.A., Apdo. 24037 • 28080 Madrid), Apátridas (Apdo 4069 • 14080 Cordoba) eta Controversyk (Apdo. 891 • 50080 Zaragoza) argitaratu eta banatzen dute. controversydistro(a)hotmail.com

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like