CRIATURA / DISFACE

Split EP. 7”. Hona bi Hardcore talderen abesti berriak. Batetik Criatura ditugu (Split CD, Visión Túnel eta Le fil d’Ariannerekin, 2001, Mala Raza; eta «Gente sin fábricas», CD-LP, 2003, Mala Raza). Beren aurreko ildoari jarraituz Hardcore teknikoa eskeintzen digute, ez azkarra abiadura aldetik baina bai xehetasun ugarirekin hornitua, erritmo aldaketa asko eta batzutan erabat mantsotuz emo pasarteak gogorarazteko. Oraingoan ere bi ahots entzuten dira, emakumezkoa gizonezkoarengandik nagusituz. Hitzek sistemarekiko aldenketari buruz eta sexu berdintasunari buruz dihardute, azkeneko hau gainera ikuspuntu originaletik, diskriminazio positiboa arbuiatzen baitu ez baitaude lehentasunak ematearen alde sexuarengatik, baizik eta erabateko berdintasuna sustatzeagatik.

Disface entzungo dugu biniloari buelta ematean (aurretik bazituzten «El fuego de la revuelta que arde en nuestro interior», K7, 2003, Grita o Muere; eta Split EP Simbioserekin, 7”, askoren artean, 2003). Aurrekoetan metal eraginak agerikoak baziren, oraingoan Hardcore arruntagoarekin gozarazten dizkigute belarriak. Kontuz, ez dut esan nahi txarra denik, baizik eta entzuten duguna Hardcore azkarra da, gitarkadetan somatu daitezke metal eragin batzuk, eta erritmo aldaketaren bat entzuteko aukera ematen digute. Ahotsa emakumezkoarena da eta honakoan ikutu melodikoagoa erakusten digu, baina baita ere erakusten digu metal pasarteentzako balio duela. Hitzak bizimodu ziztinari buruz (lanari kateaturikoa), muduaren baliabideen esplotazio eta suntsitzea eta burua ez makurtzeari buruz. 7”-ak 3 euro balio du eta Mala Raza eta Tofu Guerrillak (Stedinger Str. 58 • 28203 Bremen, Deutschland) argitaratu eta banatzen dute.

667 02 43 80 (Criatura)
intelectualpunx(at)yahoo.com (Disface)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like