GANCHO SONORO SOCIAL CLUB 2000-2004

CD. El Gancho Sonoro Social Club, «eszena» honetako aragoar ezagun batek La Habanan (Kuba) sortu nahi duen grabaketa estudio baten proiektua da. Bere asmoa laster hara joatea eta irekitzea da eta horretarako bilduma honetako etekin guztiak bideratuko ditu. Bilduma honetan orain arte kudeatu duen beste grabaketa estudiotik (Zaragozan dagoena) pasatu diren talde askoren abestiak azaltzen dira. Bertatik asko pasa dira, batzuk hemen azaltzen dira eta beste batzuk bildumatik kanpo geratu dira (Sin Dios, Nevergood,…). Musikalki esan daiteke ezustekoez beteriko bilduma da honeakoa, atseginak gehienak, eta harritzen gaituztenak benetan (taldeak aurretik ezagutzen genituenoi behintzat). Harritutak utzi gaituztenen artean ditugu Kärnvapen attack, euren hasierako Hardcore Crust zakarraz ohituak geundenean, Hardcore arineko abestia aurkezten digutenean Mairollosnouta entzuten nengoelakoan utzi nautelarik. Parásitos ez du ematen soinu «Parasitoa» egiten ari direnik, zertxobait mantsoagoak eta abeslariak erregistroa aldatzen du apur baten. Eta ezusterik handiena N.C. Cushek eman digu, abestia euren diskotik aldentzen dena baita (sesio berean grabatu ote zuten? Ez baitu ematen!). Hardcore melodikoa, abeslariak melodikoagoak ere eta urrunetik El Corazón del Sapo oroitzen dute (jada ez dakigu konparazio hau ona ala txarra den taldeentzat, baina hori da gogorarazi didatena). Ezuste atseginen artean baditugu aurretik ezagutzen ez genituen taldeak batetik, esaterako Persona, Hardcore Punk-rockeroa egiten dutenak ingelesez abestuz; bestetik baditugu Disface bartzelonarrak, maketa eta lehen singleko Hardcore ikutu metalikoetatik hurbil mantentzen den abesti batekin itzultzen dira, Criaturarekin atera berri duten singlearen aurrerapen moduan; Visión Túnel maitagarriak, alderik gozoen eta sentikorrena erakusten digutelarik, irrikitan utziz aurki kaleratu behar den lan berriarekin; La orden nihilistak nu-metal doinuak egiten jarraituz baina mantsoago eta beste doinuei sarrera emanez. Eta beste talde batzuk ere azaltzen dira: Facción desagertuak euren azken diskoko abesti batekin buakeran egiten zuten Post-Hardcoretik gertuko doinuekin; Monaguillos sin fronteras, egin ohi dutena baino abesti melodikoagoarekin (bikain abeslaria); Chicharrica eta euren doinu Punk Hardcoreak; Prau, Mallacán oroi dezaketenak; Skabeche riber band, doinu ska-reggaeekin; eta Gen. Gainera abesti gehienak orain arte argitaratu gabekoak dira. Aurkezpen aldetik polita dela esan dezakegu, Gancho auzoko argazkiez osaturikoa horrenbeste erabiltzen ez den orlegi kolorearekin eta estetika aldetik oso gutxi erabiltzen dutena (niri esaterako urrudik Pepitas de Calabaza argitaletxeak erabiltzen duena oroitzen dit). Hala ere nire ustez gabezi bat somatzen zaio, eta hori da abestiei (eta bide batez taldeei) buruzko informazio falta, alegia, hitzak, taldearen kontaktua… Laguntza ez da bakarrik izan behar proiektu honen aldekoa, baizik eta taldeenganakoa ere. Bilduma on batetaz gozatu nahi baduzu atera zure patrikatik 7 euro eta erabil itzazu. Eskuratzeko ohiko banatzaile antikomertzialetara jo ezazu, baina informazio gehiago behar baduzu Zaragozako Mala Razan lagun zaitzakete (Apdo. 6037 • 50080 Zaragoza).

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like