GUERRA SOZIALA GOGOAN

Orain dela urte batzuk, hedabideen soldatapeko batek ekoiztutako “Transizioaren oroitzapenak” eman zituzten telebistan eta geroago bideokaxeten bidez hedatu zituzten. Botereak sortutako historiari egindako mesedearen kalteordain gisa, soldatapeko honen obra ahobatez goraipatua izan zen eta salmentan jarri zen etekinak aurretik bermatuak zeudela. Oroimena, eta beraz, historia paralizatzeko ekimen ez isolatu gisa hartu behar dugu, jubilatutako politikoen “oroitzapenak” edo beraien zerbitzupean aritutako kazetarien isilmandatu selektibo eta interesatuak bezala. Debordek erantzunbako faltsukeria kontzeptuaren adibide galanta.

1975 eta 1981 artean izandako aro politikoa “Transizioa” izenarekin ezaguna egin zen: Franco diktadorearen heriotza eta geroko klase gidaria aldatze prozesu nekagarria. “Transizio” hori bulegoz bulego, batzarraz batzarra eta diskrezio osoz burutzen zen pertsonaien harat-hona bezala aurkeztu zen. Horretarako, menderaketa bermatutako zuen sistema politiko berriaren egitura finkatzeko, hedabideen mokokari jasankorren eta gorenekoen tolerantzia anbiguoa ezinbestekoak izan ziren.

Masa agurtzen zenean atzeko paisaiaren papera jokatzen zuen, bere buruzagien xedapen zuzen eta zuhurrak segitzeko prest, liderra historiaren ikuskizunean protagonista eta jabe bakarra baitzen.

Boterearen kronologiara mugatutako historiak, handi-mandien anekdotez eta txutxumuez hornitua, denboraren lapurreta azaltzen du ezin hobeto. Pertsonari bere denbora kenduta, soilik objetuaren papera jokatzen du, bizitza historikoa elite faktikoen eta haien ordezkarien eskuetan dagoen bitartean. Baina hori ez da beti horrela izan. Lapurreta horrek data zehatza badauka, bera ere historia delako. Media berbontzien xedea ez da hainbeste bestekako garaien klase gidaria “nor da nor?” azaltzea (eta bide batez, erreputazio txarren bat isiltzea), mugimendu sozial autonomoen existentzia ukatuz usurpazioaren unea estaltzea baizik.

Zapalkuntza jakinduria historikoaren desagerpenaren bila doa, azken hau, iragana orainaldira ekarriz, gertaera berrien ulermena bermatzen duen bakarra delako. Historiak, oinarri askatzaileetatik abiatuta gizartea iraultzerako bidea irekitzen baitu. Ibn Jaldunek historia faltsutzeko era ezberdinei buruz esaten duen moduan “txarlatanek jakinduriaren arteetan landa zabalak dauzkate: ezjakintasunaren zelaiak beti prest daude”.

Norbaitek zera esan lezake: benetan gertaerak kontutan hartzekoak direla. Baina ikuskizuna dela eta, gertaerak berak klandestinitatearen barrenean geratzen dira. Arazoa ez da errealitaterako bidea faltsukeriak ezarritako oztopoz beteta izatea, bidea bera ikustezina dela baizik. Ez dago iritzi kritikorik, iritzia hezitzeko eta agertzeko topagunerik edo komunikabiderik ez dagoelako eta baldintza horietan bost dena.

Ikuskizunaren morroi txalapartariek filma, esan edo idatz dezakete gura dutena eta nahi duten alditan, adibidez, urteurrenen garaietan. Gertaerak informazio uholdeen aurrean arin kudukatzen direnez gero, boterearen aldeko faltsuketak eguneratzen ditu eta berrasmatzen ditu beharrezkoa bada, era totalitaristaren aburuz. 1984 liburuan Orwellek idatzi zuen: “Horrela, historia osoa palimpsesto bat bihurtu da, ezabatua eta berriro idatzia behar den maiztasunez. Izandako faltsuketaren bat frogatzea ezinezkoa izango litzateke”.

Betiko orainaldia aro berriko gizartearen sustraietan dagoen gauza da; sasigertaeren sarrikeriak lortu duen huskeriak denbora distortsionatu eta ezabatu egiten du. Oroimena desagertuz iragana Maricastañaren garaietan murgiltzen da. 68ko maiatza, 1974 Portugaleko iraultza edo 1976-78 langile espainiarren mugimendu asanblearioa gertaera urrun eta arrotzak iruditzen zaizkigu, benetan inoiz existitu izan ez balira bezala. Nahiz eta haietan milaka eta milaka pertsona parte hartu eta pertsona horiek egun bizirik jarraitu, zaila da oso gertaera horiei buruzko kontaketa zentzudunen bat aurkitzea (gerra sozialaren atal hurbilak edo prozesu historiko batean uneak bezala hartzen dituena).

Ildo berean, “Italia” hitza entziklopediaren batean edo gaurkotasunezko digest-en batean begiratu edo prentsan 77-78ko efemerideren bat aurkitzen badugu. seguru asko Mororen bahiketa, terrorismo ulergaitza eta askoz jota, Negri eta Brigada Gorriak topatuko ditugu. Inork ez du 77ko mugimendua mandataririk gabeko mugimendu edo aro berrien matxinadarik sakonena legez azalduko. Inork ez du kapitalismoaren barnean aukera iraultzaile gehien eduki duen egoeraz berba egingo. Eta hori dela eta, inork ezin izango du ulertu (ezta maila txikian ere), Estatuko terrorismoaren muntaia (tentsioaren estrategia), edo komunista izeneko alderdiak eta sindikatuek izan duten jarduera kontrairaultzailea. Era berean, inork ez du ulertuko hedabideen manipulazioa edo zatikako erantzun erreformistarena edo borroka armatuari buruzko sasieztabaidaren eragina negargarria edo aurrekoaren azken eragina: damutuen ikuskizun penagarria. Azkenik, inork ez du jakingo drogek zelango laguntza ematen duten matxinatuen inguruaren apurtze prozesua arintzeko.

Hau guztiau proletargoaren hurrunez hurruneko porroten emaitza da; oroitzapenaren galera porrotaren azken ondorioaren atal bat baino ez da: pentsamendu iraultzailearen desagerpena: “oroitzapena, berez, kanpoko modua baino ez da, pentsamenduaren existentziaren une alde bakarrekoa” (Hegel). Ezer ez lieke ihes egingo faltsukeriari eta huskeriari (berdin Gasteizeko greba-matxinada zein Sevillako Expoa), gutxi eta burugogor batzuek une latzenetako ekintza subertsiotik nagusienean ez balukete jardungo: oroitzapena. Nahiz eta mugatua izan, matxinatuen komunitatea berrosatzeko armarik onena da. Oroitzapena komunikazio autonomorako marko posible bakarra da. Honen bidez, historiako erreferentzia puntuak berreskuratzen dira, eta mugimendu protestari berriek beren jarduera aurreko subertsiaren jarraipen gisa ikus dezakete, historiaren barnean kokatuz.

Orduan, ekonomiaren beharrez eta aurrerapen teknologikoz soilik mintzatzen den boterearen alde bakarreko diskurtsoaren aurrez aurre jarriz eta botere horren gertaerei buruzko bertsioa ukatuz, borrokak batzeko topagunea prestatzen dute. Borroka horietan historia kontzientearen agerpena bermatuko duen talde zabalen ekonomiaren kontrako jarduerarako baaldintzak ab ovo eraiki beharko dira. Horretarako, jakina, mugimenduek iraganaz jabetu eta orainaldia menderatu behar dute.

Hegelen aburuz, “Izandakoaren eta izaten ari denaren ulermen hutsa da, gertaerak eta jarduerak”.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like