Gazteizko gaztetxea

Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemu-garen harira, Gaztetxeak berak idatzitako autobiografia dugu hau; komungrafia, hobeto esanda. Izan ere, Alde Zaharreko muinoko etxeak bere ahotik kontatu ditu 30 urteko ibilbide gorabeheratsuan bizitakoak, baina ho-rretarako bere barrunbeetatik pasatako pertsona(ia) as-koren laguntza izan du. Horrexegatik diogu komungrafia dela, komunean, askoren artean, idatzi eta gorpuztu den liburua delako. 1988tik asanbladatik pasatako gaztetxeroen lekukotzak, kartelak, argazkiak eta ar-gazkien marrazkiak, asanbladetako ak-tak, prentsa oharrak… baliatu ditu Gaz-tetxeak bere etengabeko bilakaeraren eta Gazte Asanbladaren gorabeheren narrazioari kolorea emateko.

Ez genuke nahi liburua gertaeren bil-duma hutsa izatea. Hori baino gehiago, tresna izaera eman nahiko genioke liburuari: urteak pasatzeagatik ere, erre-pikatu ohi ditugun akats eta gatazken inguruan hausnartzeko tresna; bestelako egiteko eta ekiteko moduei buruz pen-tsatzekoa; asanbladan gehiegi -eta gutxiegi- entzuten diren ahotsei buruz gogoetatzekoa; horizontaltasunak es-kaintzen dizkigun aukeren zein inertzien inguruan gogoeta egitekoa; autogestioa ulertzeko hamaika modu partekatzekoa; goiko horiei hatza begian sartzeko es-trategiez hausnartzekoa; auzogintzan, herrigintzan, sormenak duen garrantziaz eztabaidatzeko lanabesa. Gaztetxeak berak esan bezala, «borrokan jarraitzeko ilusioen, sentsibilitateen, moduen eta arrazoien kontrabandorako erreminta» dugu liburu hau. Umiltasunetik, merezi duen garrantzia aitortzeko eta par-tekatzeko. Hala ere, hori egingo badugu ezinbestekoa dugu umorea, eta umo-retik abiatu da Gaztetxea bere komun-grafia idazteko, lorpen eta miserietatik ikasteko; posible izan duenetan, behin-tzat. Izan ere, Emma handiak esandakoa bere baimenik gabe moldatuta, ezin badugu barre egin, hau ez da gure iraul-tza!

Orrialde hauetan lehenengo eskutik ezagutuko dugu Gasteizko Gaztetxea nola joan den eraldatzen urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, «herrigintzak on-dutako identitate kolektibo» hori man-tenduta, «beste kidetasun sentimendu asko bezain polita eta indartsua, bezain miseriatsua eta kontraesankorra dena. Gurea, besterik ez, horrenbeste: senti-mendu gaztetxeroa».

(Autoedizioa, 2018, 315 or.)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.