DENA ETA EZER EZ

«Zerk egiten gaitu benetan esklabu sistema konformista honetan?» galderari erantzun dakioke «dena» eta «ezer ez» ondorioekin.
«Dena». Etxetik irtetea besterik ez dugu, ezta hori ere, nahikoa da gure mundua osatzen duten sirena erakargarrien deiei men egitea esnatu bezain laster: milioika gailu, jarrera, iritzi, adierazpide eta ohitura mordoa ozen esaten dizkigutenak «Har nazazu!», «Nire borondateari men egin!» eta «Kolaboratu!», beren korrontea neraman gaituztenak gu geu ohartu aurretik. Artean beren borondatera prestatu gara, herrestatuak izaten uzten gara, kolaboratzen dugu, bere harrera bortitzaz ohartu gabe inondik ere; are gehiago: zurrunbilo horren esku izatea gauza naturalena deritzogu; ez da ezer naturalago sirenen modukoak diren izaki horiengan «gure mundua» ikustea baino; ordenu honetan erresistentzia jartzen duenak okerreko bidean amaituko duela pentsatzen dugu, eta psikologiaren ahotan entzungo dugu, zurrunbiloan epaile baten modura azaltzen dena beti, ez dela gai, «gaizki egokitua» dela edota desleiala dela ere.

Ordea, «ezer ez» ere erantzun daiteke, korrontearen norabidean ezbairik gabe igeri egitera aginduko digun instantzia zentralaren ahotsa entzuteko belarriak prestatzen baditugu ere ez baitugulako inon aurkituko. Eta inoiz, gure inguruan itsu-itsuan kolpatuz, esaten badugu ez genuela nahi, ez genuela behar, ez geundela behartua keta inongo jainkorik ez gintuela korrontearen alde egitera agindu, eta galdetzen badugu non idatzi den behartuak gaudela guztiek erosi, oihukatu edo sinesten duten berdina egitera, ez zaigu soilik arrazoia faltako, batzuetan arrazoia emango digute ere, korronteak erresistentziarik gabe eraman dituzten berek ematen digute arrazoia.

Ez dugu egoera hau gaizki ulertu behar, ezta ongi etorria eman ere, biktima hauek ez baitigute txalo egiten azken agindu deiaren gabeziaren aurrean ezeroso izateagatik, inondik ere, gabezi horrekin beraiek erresistentziarik jarri ez izana justifikatzen dute eta horretan euren alhadura ezaren iturburua ikusten dute. Beste hitz batzuekin esanez: biktimek gurekin marmar egiten badute horren narda eskas eta neurrigabekeria gehiegirekin libreki egiten dutenaren ziurtasuna dutelako da; etab eren ilusio horretaz horren ziur badira inon aginte gune nagusi baten existentzia antzematen ez delako da, beren sistemako deusa mutu eta absconditus delako, eta beren jainkoaren hautemanezintasun hau bere existentzia ezaren frogatzat hartzen dutelako okerki, beren jainkoak gaizki ulertua izatea nahi duen bezala, alegia. Absconditus izateko arrazoia (eta hautemanezin izateko arrazoia) eskenatokiaren atzean ezkutaturik botere handien eta eraginkorrena lortzen duela dakiela da; eta bere boterea osorik ziurta­tzeko modurik onena bere hautematea eragoztea da.

Laburbilduz:
– Zenbat eta osoago aizan boterean, horren mutuagoak izango dira haren aginduak.
– Zenbat eta mutuagoa den agindu bat, askoz naturalagoa irudituko zaigu gure obedientzia.
– Zenbat eta naturalago izan gure obedientzia, seguruago irudituko zaigu gure askatasun ilusioa.

Gure askatasun ilusioa ziurragoa denean, osoagoa da boterea.
Honakoa dugu gizarte konformista eusten duen prozesu zirkular edo espirala, behin abian, automatikoki perfekzionatuz doana.

Gunther Anders, «La obsolescencia del ser humano» idatziko zatia, «Günther Anders. Filosofía de situación» liburuan argitaratua. Ed. Catarata 2007.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like