NAZIOAREN EGOERA ALA ESTATUAREN NAZIOA
Nazionalismoak, nola jainkoen modura, opresio egoera eta hedapen guduen elementu justifikagarritzat azaldu dira historian zehar. Askoz konplexuagoa da hausnartzea nazionalismoa zer den eta zergatik duen injustizi, opresio eta zapalkuntza modu oro justifikatzeko indarra. Izatez, ez dago nazioa zer den adierazten duen definizio bateratu zein egonkorrik. Hobsbawn-ek adierazten duenez, «gizaki taldeak sailkatzeko modu honen ezaugarri nagusia da, nahiz eta hauen partaide direnek dioten euren kideak direnen izate sozialerako oinarrizko eta berebizikoa den (…), ez da posible topatzea behar bezalako irizpiderik bidera dezakeenik erabakitzea dauden giza kolektibitate ororen artean zein etiketa daitekeen modu honetan» (Hobsbawn, 1990: 13. orr.). Horrela Nazioaren definizio ugari sortu dira, hala nola Stalinena, zeinak, Leninen enkarguz, teorizatu zuen nazionalismoa ohitura marxistaren barnean. Eta Stalin bera izan zen, jada boterean, iraultza marxismoan hertsi zuena «aberri bakarrera» aurretik aldarririko «internazionalismoaren» aurrean. Edonola ere, nazionalismoarekin jainkoen inguruan hausnartzen dugun modura gertatzen zaigu: zein da benetakoa?
Berez, jainko eta nazioaren arteko erlazioa ez da batere arraroa. Nola ez diren ere gauza horren ezberdinak. Horrela, Josep R. Lloberak Nazio Eta Jaungoikoaren arte erlazio honetaz darabilgu: «Nazioa, komunitate kulturalki definitua bezala, modernitatearen balio sinboliko gorenena da; soilik erlijioak berdintzen duen izate ia sakratua du. Are gehiago, izate ia sakratu hau erlijiotik dator. Praktikan, nazioa erlijioaren ordezko sekularra edo honen aliaturik boteretsuena dugu» (Llobera, 1996: 10. orr.).
Edonola ere, bai Nazioak nola Jainkoak ere norbanakoen dimentsio afektiboan beharrez eta hertsiki diharduten bi eraikuntza dira. Soilik zentzua dute norbanakoa identifikatu nahi den unetik Nazioaren edo komunitate erlijiosoaren partaide (sekta ez deitzearren), komunitatean barneratua eta identifikatua izatekoa gizakiak duen beharrari erantzunez.
Horregatik hain zuzen Nazioa aurkezten da egun errealitate aldaezintzat, norbanakoen gainetik egongo litzatekeena beti, eta denboraren amaieraraino existituko litzatekeen beti. Nazionalismoa egi absolutuekin lan egiten du, «gure» benetako Nazioa «euren» iruzurrezko Nazioarekiko nabarmenduz. Hain zuzen benetako eta okerreko Jainkoaren arteko fededun eta fedegabekoen arteko liskar berdina da zehatz-mehatz. Horrela, mekanismo egokiak dira ezberdinduriko espazio sinbolikoak sortzeko, eta ezin dira ez kasual ezta kausalak izan. Gehiago dirudite gurean dugun banaketa-ezberdintze sozialaren legitimaziorako pentsamendua sortzeko estrategiak. «Besteak» ez dituen elementu edo ezaugarriak nabarmendu eta potentziatu nahi dituzten estrategiak, folklorearen irrealtasun mitifikatuaren punturaino iritsiz. Hemen azaltzen da historia mistika nazionalaren beharretara egoki daitekeen masa plastiko bezala. Eta, argi eta garbi, iragana orainaren berebiziko beharrei egokitzen da, iragana nazionala nazionalismo beraren sortze historikoa bera baino urrunago luzatuz.
Historikoki egungo nazioak sortu ziren norbanako batzuk Nazio bezala definitu (edo identifikatu) nahi izan ziren une beretik, eta hau ez zen XIX. menderaino gertatu liberalismoaren larritasunagatik proiektu politiko, ekonomiko eta sozial bezala. Nazioa kontzepzio politiko berri bezala azaldu zen: Estatuaren aurrean berdintasun juridiko bezala, estamentu feudalen pribilegioei amaiera emanez, eta amortizatu eta lotetsiriko lurralden askapena, aro modernoan sorturiko kapital handien (uneko aberats berriak) helburu bilatuena. Ez da izango XIX. mendearen erdialderaino nazionalismoa dimentsio kulturalistagora metatzen denean (honen adibide kataluniar nazionalismoa edo Cánovas del Castilloren espainolismoa).
Espainiar kasuan, 1812ko Cadizeko Konstituzioan azaltzen da Espainiar Nazioaren kontzeptua, Estatuaren aurrean herritarren berdintasun juridikoaren termino politikoetan, baina ez oraindik zentzu kulturalean. Erromantizismoaren eta inperio handien urratzeetatik aurrera, jada XIX. mendearen erdialdera, nazionalismo kulturalista berria azaltzen denekoa, elementu esentzialistekin («betidanik izan gara»), beste nazioekiko iragan eta kultura diferentziala aldarrikatuz. Eta hau gertatzen zen bai Estatua zuten nazionalismoekin (Cánovas del Castillo) nola bat izatearen helburu zutenetan, nazionalismo kataluniarraren kasua, une horretan artikulatzen hasten zena. Ordutik, nazionalismoen historia, nola ezaugarri nazionalek, frogatu dira horren lurrunkor zein egokigarriak nola Jainkoen hitz amaigabe zein kontraesankorretan ohitura bakoitzean zehar.
Horrela baiezta daiteke nazioa ez dela, inola ere, ezer. Nazioaren kontzeptuarekin jada ez da proiekturik definitzen ezta ezberdinduriko organizazio modurik ere. Kontzeptu erabat hutsa dugu. Eraikuntza mentala da, garrantzi politikoduna, bere hasierako erabileratik egungora eraldatu izan dena, bizitzen ziren kontestu sozial ezberdinei egokituz joan dena. Nazioa, izatekotan, nahita mugaturiko espazio sinbolikoa dugu zeinean ezberdindu daitekeen, ondorio sozial guztietara, barnekalde eta kanpokalde bat.
Lurrunkortasun honek bideratzen du, hain zuzen, oso errentagarriak suertatu diren erabilera praktikoak. Rudolf Rocker-ek baieztatzen zuen «gizakiak aberri idea baten fikzioa sor badezake arbitrarioki, horrek erakusten digu aberri eta nazioen kontzeptua norbanakoaren buruan txertaturiko kontzeptu fiktizioak direla ere eta une oro beste fikzioek mugituak izan daitezkeela» (Rocker, 1949: 385. orr.) Nazionalismoaren atzean manakortza eta botere operazioak ezkutatzen dituzten fikzioak, botere eta manakorkeriatik sortuak. Eta nazionalismo eta historia osoko nazio guztiek duten amankomuneko ezaugarri bakarra Estatu bat artikulatzeko duten borondatea da, alegia, botereen organizazioa. Hori dela eta du nazionalismoak horrenbesteko indarra: ezer ez izatean, guztia izan daiteke. Jainko baten existentzia defendatzen den modura: existitzen ez dela frogatu ezin daitekeenez, existitu behar da beharrez.
ESTATUA ETA BIOLENTZIA: AUTORITATEAREN SORKUNTZA
Honela, Nazioa eraikuntza mentala da eremu sinboliko baten gainean proiektatzen dena, non materializazio erreal bakarra Estatua den. Baina, zer da Estatu bat?
Erakunde estatal oro hiru zutarritan oinarritzen da:
– Sektore sozial baten eskutik izandako lapurretak;
– biolentziaren erabilera instituzionalizatua hain zuzen ere espoliazioa bermatzeko; eta
– egoera bortxatzaile honen legitimazio ideologikoa.
Hots, ogasuna, guda eta doktrinamendua. Hiru elementu hauek banaezinak dira, neurri handiago edo txikiagoan, Estatu orotan edo Estatu baten eraikuntza helburutzat duen proiektu orotan. Azken finean helburu nagusia gizartearekiko Autoritatearen erroketan datza. Eta erakunde estatala soilik komandante, ugazaba, zuzendaritza kateak (edo nahi den isla) dira, borondate eta erabakiak inposatzeko obsesionatuak bai hierarkia organizatiboari, nola manatu eta kontrolatze lortu duten gizarteari ere. Eta horrek norbanakoen manakortasunaren ekintza instituzionalizatua dakar, ezin daitekeena etengabeko eta muturreko baino beste ezer izan.
Estatuaren izate eta mantentzea baldintzatzen da hiru elementu hauen arteko ezinbesteko erlazioan, botere ekonomiko (organu fiskal), militar (organu errepresiboak) eta ideologikoen (organu propagandistikoak) antolakuntzaren garantia direnak. Ongi etorriak boteretsuaren Eskubidera, inposatzen dena lehentasunez a) ekintza izugarria polizia-ejerzitoaren partetik; b) uneoroko mehatxua «Justiziaren» pisu osoarekin, bost axola demokratiko edo probidentzia dibinoaz; eta d) proiektu, sinpleki, suntsitzailea sistema penalaren bitartez.
Hiru zutarri hauek soilik osatzen dute asmo bakarra beharrezko esparrua bermatzeko: Autoritatea sustraitzea. Baina autoritatea betikotzeko makinariaren irauntzea ziurtatu behar da, sektore sozial zehatz batzuek soilik gozatuko dituzten pribilegioen instituzionalizaziorekin lortzen diren leialtasunei esker. Boterearen artikulazioan interesatuenak dauden horiek, hain zuzen. Beren boterea. Horregatik da Estatua goreneko sistema mafiosoa eta autoritatearen erabilera korrupzio praktika kronikoez batera doa, hortik baitatoz Eskubide bezala katalogaturiko pribilegioen kontsezioa. Autoritatea pribilegioen egitura mantentzeko gai ez denean, edo itogarriegi egiten dituenean pairatzen dituen herritarrenganekiko, errazago egiten da haren aztabaidagarritasuna eta ondorengo hondoratzea, zergatik ez dena iraultzailea izan behar.
Autoritarismoa pribilegiatuen beharra du eta, ondorioz, nahitaez desorekatzaile soziala da, bere domeinuaren barnean erori diren norbanakoen berdintasun hipotetikoen posibilitatea ukatzen duen izatea. Honela, estatuaren funtzio garrantzitsuena jabegoaren Oinordekotzaren mekanismoaren funtzionamendua ziurtatzea da, pribilegioa sustengatzen duen Legeak babestuta. Horrek argitzen digularik lapurtzen ez duena obedientzi existentzialera zigortua dagoela. Horregatik egun, beti izan den bezala, egokitu zaie lapur txikienei zigor gupidagabeenak, sistemaren lapur handienekin prozedimendu penala beti azaldu delarik askoz onberagoak.
Euren aldetik, aparatu ideologikoa da hain zuzen bortxa egoeraren legitimazio eta autokonbentzimenduarentzako beharrezkoak diren elementuak eskaintzeko arduradun. Edo, argiago, gura den ezjakintasuna landatzeko arduradun, bai zalantzan jarri ezin daitezkeen egiak sortuz (Nazio bat gara, demokrazioa bat gara) nola «beharrezko» arerioak ere (historikoak eta berriak, barnekoak eta kanpokoak), klima arrazistaren oinarriak. Propagandak norbanakoek obedientzia barnera dezaten bilazen du bereziki, hierarkia erlazioak eta Autoritaearenganako manapeko izpirituak sendotuz.
Alegia, bere boterea inposatu behar du maneiatzen duen lurraldean bizirauten duten norbanakoekiko. Hau dela eta du interes gehien guda eta herritarren aktibitateen kontrolerako teknologien garapenean, status quoa mantentzeko helburuarekin eta boterearen beharren mesedetan mobilizatuak izateko ere. Borondate menderatzailek egiten du Estatu baten existentzia bateraezina izatea norbankoen askatasun eta euren gaitasunen garapenekin.
Laburbilduz, oinarri bortxatzailea duen antolakuntza eredua ordezkatzen du, hortik bermatzen direlarik gutxi batzuen pribilegioak gehiengo baten batzuen aurrean. Eta hau soilik epe batez bideragarria da hierarki eta autoritate printzipioak indartsen badira goreneraino, etengabeko izu giro eta sinismen eztabaidaezinen bidez. Nazionalismoak, bere eredu guztiek, helburu estatal honi lagundu diote. Baita nazionalismorik iraultzaileenak ere, berdin dio XIX. mendeko burges ala XX.eko «komunistak», sektore sozial bat «giro nazionalaren» hierarkiaren goi muturrera igo dute, Estatuaren zutabeak garatuz gozatzen duten botere, domeinu eta kontrola iraunarazteko.
Jaume Balboa
Argitaratzaileen oharra: Testu hau El Racismo Catalán en el camino hacia Europa artikuluaren zati bat da. Aukeratutako izenburua geurea da.
[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]