GRUPO DE RIESGO

CD. Balentziako seikotearen estrainekoa, bateria, baxu, bi gitar eta bi abeslari. Punk azkarra egiten dute bi ahots zakarren bitartez eta hitz erabat zuzenak, inongo metaforarik erabili gabe, hala ere badute abesti bitxi bat Hip-hop Funky motakoa La vaca güano oroitarazi didana. Hitzek animali askagintzari buruz hitzegiten dute, zezenketen aurka animalien beste tortura mota baten islada moduan, botereak auzoetan sortzen duten degradaketa hauen desagerketa bultzatu eta luxuzko etxebizitzak eraikitzeko («kanpora lumpena!» lelotzat hartuz), espetxeen aurkako deiadarra, muntai polizial-judizial-mediatikoen aurka, eta gizarteak sortzen dituen miserien aurka. Benetan deigarria da CDarekin batera datorren liburuxka, benetan polita baita, azal eta kontrazala koloretan Eric Drookeren marrazkiari ederki dagokiona (zenbatek erabili ditugu jada marrazkilari bikain honen sormenak!) eta barnekaldea zuri-beltzean. Komikiren bat topatzen dugu baina orokorrean abestien hitzak topatuko ditugu irudiekin eta hausnarketa luze zein interesgarriez lagunduta, errezeta begano bat, gune alternatiboen inguruko autokritika eta abar. Diskoak 4 euro balio du eta taldeaz gain ondokoek argitaratu eta banatzen dute:
– Desorden (desordenkaos@chentolos.com)
– Logofobia (logofobiabcn(at)terra.es)
– Produktiones kostrosas (Apdo. 111 • 46160 Lliria, Valencia),
– Estudio móvil deljose (joxe50(at)hotmail.com)
– Odio y Rabia (Apdo. 355 • 03610 Petrer, Alacant)
– Soroll (Apdo. 5327 • 46080 Valencia)
– Comú (Apdo. 249 • 12080 Castelló)
– Sentimientos Kontra el Poder (Apdo. 5 • 28901 Getafe, Madrid)
– Jaleo Distri-silla (C/L’Horta 14 • 46460 Silla, Valencia)
– Asamblea popular de Zaidia (C/Nador 15 • Valencia).

gdr(at)chentolos.com

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like