FOLKCORE

CD. Hona hemen urte dezente jotzen daraman (ez dira hamar urteetatik urrun ibiliko) taldearen lana, eta a ze lana! Hardcorea, hardcorea eta hardcorea, hori besterik ez dugu topatuko disko biribil honetan. Hardcore arin eta azkarra une askotan zein mantsoa eta ederra bestetan. Gitar ederrak eta orotara joko bikaina ematen diotelarik esperientziari eta bestela ikus dezagun «Murphy» bezalako abestiei, zeinean erritmo biziak egin ondoren geldialdi bat egiten dutelarik riff bikain batzuen bidez berriro ere martxan jartzeko, niretzat behintzat zalantzarik gabe diskoko abesti onena delarik. Eta beste instrumentuak ere ez dira atzean geratzen, hor entzuten baitira argi eta garbi bateria eta baxua eta noizbehinka egiten dituzten apaingarri ederrak. Ahotsari dagokionez, zakar modukoa izanik gehienetan, bere melodia ere badu eta hainbat abestitan ikusten da melodikoari ere ez diola gaizki ematen. Diskoaren azalak bere grazia du, Peta Zeta goxokiaren moldaketa egiten du eta gainean lematxo bat irakur daitekeelarik argi uzten duena bertan topatuko duguna: «Soinu espazial berria, orain JARKORE zaporeaz!!» Hitzak batzutan zuzenak zein pertsonalak dira, hitz egiten dutelarik presoei buruz, zu zeu izatea eta abar. Disko nahiko ona, kaleratzen duten laugarrena jada, zuzenekoa ikusteko irrikian uzten zaituena. Diskoak 7 euro balio du eta Cooperacción Recordsek argitaratu eta banatzen du (213 P.K. • 20110 Trintxerpe – Gipuzkoa). 655 74 22 68 (Kale)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like