GOSEA

Egia bada gosearen presentzia laido bat dela gure justiziaren noziorako, injustizia da ere, zalantzarik gabe, potere gutxiago daukatenak (IHESak gaixotuak, emakumeak era beren seme-alabak, errefuxiatuak eta atzeratuak) goseak gehien kaltetuak izan daitezen.

Goseak ez du zerikusirik urritasunarekin. Aberastasuna-rekin du zerikusia. Biztanlego aberatsenaren bosten bat, esentzialki herri industrializatuetan bizi dena, munduko errekurtsoen %85a kontrolatzen du. Bitartean, bosten bata pobreena %1,4ak kiskilarekin iraun behar du bizirik. Inglaterrako 10 pertsona aberatsenek 23 herri pobre (174 miloi lagunekin) bezain beste aberastasuna daukate. Estatistika mota hauek ez dira kasualitatearen fruitua, lapurketa handi bat esladatzen dute.
Aurregabeko aberastasunaren polarizazio bat daukagu. Herri industrializatuek, gutxi gora-behera munduko biztanlegoaren %24arekin, zerealen munduko emaitzaren %48a jaten dute eta okelaren %61a.Baliabide ez-elikagaien kontsumola are eta handiagoa da. Eta, jakina, beti dago bizitzaren luxu txikietarako dirutxoren bat: hiritar iparramerikarrek 30 biloi xautu zuten harri-bitxi eta ordularietan 1991an; Kopuru horrek baliabide baxuko 20 herriren BPGaren baliokedea da.
Aberastasuna kontraesanetan sartzen da sarritan, beren etxe inguruetan hormak eraikiz, beren seme-alabak ikastetxe pribatuetara eramanez, beren kaleak polizietaz betez eta pobreak «nonbait» daudela zihurtatuz. Urruntasun hori ezinbestekoa da, pobreak martziano buhurtzeko. «Alien»ak dira, ez daukate inolako harremanik gurekin, etorkin ilegalak dira, arazo bat dira.

Gaur egun pertsona horien artean 800 miloi inguruk ez dutela jateko nahikoa jotzen da. Hamabi miloik gosez hiltzen dira urtero. Bi miloi hutsune bitaminiko eta mineralak dauzkate beren elikaduran.

Bitartean ez dago arrazoirik hor gerta dadin: munduko jende guztia elikatzeko behar dena baino janari gehiago ekoizten da.
Hori aldarrikatzeak ez du esan nahi herri aberatsek herri pobreei beren janaria «eman» behar diezaieten. Herri gehienetan «gehiegia» herri barruan bertan dago; baina pobreek ez daukate janaria erosteko baliabiderik. Indian janari-horniduraren %10 baino gutxiagoaren birbanaketa nahikoa litzateke bere biztanlego gosetua elikatzeko, herri guztien artean haundiena dena.

Kolonialismoak munduko biztanlegoaren gehiena baliabide hornitzaile bihurtu zuen. Horrela lortutako abaintaila komertziala iraun zuen kolonizatutako herriak independentzia lortu ondoren. Gero petroleoaren «boom»a etorri zen eta mendebaldeko bankuak sheiken diru-sarrerekin urgaineztatu ziren.

Diru hori eskainiko dute, eskrupulurik gabe mundu ez-industrializatuaren gobernuei. Herri pobreek enprestitoak onartuko dituzte, 70 urteetan, saltzen zituzten lehengaien salneurriak altuak zirelako eta igotzean oin bat aberatsen klubean jar zezaketela pentsatzen zuten. Ekoizenen salneurriak jaitsi ziren, interes motak asko igo ziren eta, batzuetan, Mobutu edo Marcos-en batek miloika dolar sartu zuen bere patrikan. Hirugarren munduko zorra ordainezin bihurtu zen. Herri pobreek interes moduan ordaindu duten dirua prestatutako dirua baino gehiago da eta zorra dirau. 1993an, laguntza moduan emandako dolar bakoitzaren truke herri aberatsek hiru jasotzen zuten.

Merkatua panazea bezala aurkezten zaie janari-arazoak dauzkaten herriei. Hotzeriarako neumonia agintzea bezala litzateke. FMIk eta Mundu-Bankuak kredituak ematen dituzte herri pobreek zorra ordaintzeko beren esportapenak gehi ditzaten baldintzapean. Horrela, Mendebaldeko merkatuek, dagoeneko super-ugariak, herri ez-industrializatuengandik gauza beretik gero eta gehiago jasoko dute – kakao gehiago, kafe gehiago, banana gehiago-, haien artean konpetentzia ezarriz. Salneurriak erortzen dira ekoizpenak gehitzen diren neurri berberan.

1989an, multinazionalek komertzio mundialaren %70a kontrolatzen zuten eta, haren emaitzak esportatzeko, ereintzen diren lurren %80a. Bitartean, munduko lan sariztatuaren %3a eskasa ordaintzen dute. Oso altuak diren etekinak jabeen multzo txiki batera doaz batez ere. Hauxe da «merkatu libre» delakoa: gobernu aberatsek ekoizlei haren lanak eta produktuak salneurri baxuetan saltzeko aukera ematen dieteneko lekua. Beste garaietan horri esklabutasuna deitzen zioten.
Merkatuaren mentalitateak nekazarien janari-ekoizpenaren bihotza erasotzen du. Mendebaldeak bekazaritza komertzial eustezina eta oso kutxagarria ezartzen du, 10 kaloria erabiltzen du janariaren kaloria bat sortzeko. Janariaren kostea -oso garestia eta diru-laguntza bitartez merketua-, dena ekoizle eta kontsumitzaileen patrikatik ateratzen da. Mendebaldeko gehiegizko nekazal ekoizpena hegoaldera bidaltzen da, janari-laguntza bezala, salneurri oso baxuetan, horrek, edozein moduan, bertoko nekazarien porrota ekartzen du.
Mundu ez-industrializatuan saiatzen den nekazal iraultza esportapenera zuzendutako ekoizpenean oinarritzen da. Herri pobreetan eliteek sartu zuten iraultza hori. Eliteentzat norgeihagoka ari ezin zirenak gosera kondenatzea jasangarria zen. Aberasteko izpiritua zeukaten ustiapenek barneko bizi iraupenerako zuzendutako ustirapenen aniztasunaren lekua hartu zuten, norgeihagoka ari ezin zirenak hirietara bultzatuz lanaren bila.

Horrek giza-baliabidean urripen izugarria ekartzen du nekazaritzarako. Beren kabuz bizi zitezkeen pertsonak pobretuta eta lurrarik gabe geratzen dira. Nekazariek zera ikusten dute: zer erein eta nola egin erabakiak beren kontroletik at dauden indarrek hartzen dituztela, beren interesak kontutan hartu gabe. Kontsumitzaileak ere komertzianteenpean daude, ez dira pertsonak klienteak baizik.
Gosea ez da, gure ikuspuntutik, halabehar bat, demokraziaren arazo bat baizik. Baina gaur egun hitz horrek daukan zentzutik bereizten gara nazio «demokratiko» guztiak giza-eskubideen bortxaketa haundienean sartuta daudela salatzen dugu: gosearen iraupenean.

Planeta jendez gainezka dagoela esaten digute. Agian oraindik ez dago jende nahikorik aberatsek pobreen planeta berean bizi direla ikus dezaten. Eta ez dagoela muga perfektu bat mundu aberatsaren eta aberastasuna sortzen duen munduaren artean.

Cadernos Insurreiçao
(Portugal)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like