ALLORARALAIGLESIA

1992-1996 CD. Hardcore Punkaren historian badago talde anitz bere tokia dutenak (beno, berez guztiek izan beharko lukete), baina badaude beste batzuk merezi baina ahanzturan geratzen direnak. Hain zuzen hiru banatzaile ausartu egin dira handik balentziar talde orijinal hau berreskuratzen. Alloraralaiglesia 90. hamarkadako hasierako taldea izan zen eta esan bezala Hardcore Punkari ekiten zioten baina ez ziren joera klasikoetara mugatzen, garai horietan horren erabiliak ez ziren eragin metalikoak ere present zituzten abesti askotan edo gehienetan. Hitzak baten bat zuzena den arren («¿De qué se ríe el señor presidente?» bikaina) gehienak metaforiko edota poetikoak baitira, horra hor adibide gisa «Esencia de microbio» abestiaren hitza zeina naturaren aldeko aldarria den baina amerikar indiarren mitologia erabiliz. Taldeak 1993 aldera kaleratu zuen beren lan bakarra, baina zorionez bermasterizaturik topatzeaz gain, argitaratu gabeko 6 abesti eskeintzen digute berrargitarapen honetan. Lau 1995ean grabatu zituzten bi singletan argitaratzeko asmoarekin baina azkenik ez zen aukerarik izan. Beste biak 1991.ean emandako kontzertu batetik ateratako bi bertsio dira, Nocivo (beste talde balentziar gogoangarri bat) eta GRB bartzelobarrenak. Liburuxka polit eta atsegina, paper birziklatuan egina eta abestien hitzez gain idazle batzuen testuen pasarteak azaltzen dira, taldearen zenbait adierazpen, eta diskoa argitaratu duten banatzaile antikomertzialen aurkezpena, Balentziako zenbait helbide interesgarri azaltzeaz gain. Pena merezi duen diskoa eta bere lekuan kokatzea merezi duen talde hau agurtzeko euren esaldi bat aldarrikatuko dugu: «Irribarrearen sekretua erresistentzian datza!!!».

Diskoak 6 euro balio du eta Destribuidora Soroll (J.Y.C., Apdo. 5227, 46080 Valencia), Comú (Apdo. 249, 12080 Castelló) eta Víctimas del progresok argitaratu eta banatzen dute.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like