SUPERCOOLS

CD. Bergarako herriak musika talde ugari erein ditu azken urteetan. Uzta horren oparotasuna iragan urtean Bergarako Gaztetxearen Astindu! fanzineak argitaratutako herriko talde guztiekin osatutako bilduma bikoitza izan genuen. Talde hauen artean Supercools gazteak topatu genituen. Azkeneko denboraldian arreta piztua zuten ikuslegoaren artean beren kontzertuetako emanaldiengatik, gainera Hardcorea gustuko duenarentzako emanaldi bikainetan parte hartu dute, Poison Idea eta MDCrekin batera. Grabaketak hasi eta kaleratu den arteko prozesuak urtebete iragan arren diskoak ez du inolako freskotasunik galdu, jarraitzen baitute disko zein emanaldietan abiada eta adrenalina isurtzen. Funtsean hasierako amerikar Hardcore taldeen usaina darie, zeinetan mezua minutu eskas eta bi minuturen artean zabaltzen zen. Hitzak argiak zein azkarrak dira, munduaren amaierari buruz, polizien aurka, sistemaren jazarpen ororen aurka. Alegia, goian aipaturiko taldeak, hasierako DOA, Minor Threat edo abar gustuko baituzu, bergarar hauen disko zein emanaldiek ez dizute hutsegingo. Diskoak 6 euro balio du eta ondorengo banatzaileetara jo dezakezu eskatzeko: Astindu! fanzinea (astindu(at)euskalerria.org), Pozoin Banaketak (153 P.K. • 01400 Laudio – Araba), DDT Banaketak (Ronda 12 • 48005 Bilbo), Oker-DIY lanak (zapateneo(at)euskalerria.org) eta Cooperacción Records. 606779516 (Iker) supercools(at)euskalerria.org

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like