JAREGINDAKO HAURRAK

“Ezer ez da ematen, dena eraikitzen da!”
Gaston Bachelard

Haur berri ba-tengan pentsa hune batez. Es-katzen diguna eta esaten di-guna ulertzen saia gaitezen. Agian hobe, Wilhelm Reich, Michel Odent, Leobyer, Konrad Stettbacher, Alice Miller… moduko miresgarri diren pertsonekin batera horri buruz pentsatzen saia gaitezen.

Ugaztun gehienek euren umeak miazkatzen dituzte jaio orduko, berehala, eta ez garbitzeko asmoz bakarrik, zenbait barne-organu eta nerbio-sistemen garapena bizkortzeko baizik, ezinbesteko baitute. Gizakiok ere behar berbera dugu, noski. Izan ere, “benetako” erditze batean baginatik zehar fetoak egiten duen bidean jasotzen duen igurtziak ere, funtzio hori baitauka. Gainontzekoa, amaren esku gelditzen da.

Gizakiak, beste animalia batzurekin alderatuz, jaiotza biziki azkarra du. Haurra sabeletik irten den arren, amaren gorputzarekiko menpekotasun osoa mantentzen du, eta hain da sendoa lehen urte osoaren zehar irauten duela, gorputz, anima eta azalarekin lotzen den ama-haur harreman hori. Lehenik eta behin, oinarrizko diren funtzio biologikoak barneratzeko beharra azaltzen da: emozio eta arrazoiaren arteko lokera sendotu, nerbio sistemaren garapena, baita inmunidade eta funtzio enzimatikoarena, besteak beste.

Horrez gain, eta lehen urtean mantentzen den horretan lokera sendo eta oso horrek, bizi-organo anitzen garapen zuzena bermatzen du: arnasketa, zain eta arteriak, nerbio-zelulak babesten dituzten mielinazko gainazalak, burmuinaren metabolismoa, bihotz-taupaden erregulazioa…eta guzti hori errespetatu beharreko zenbait prozesuei lotuta (askotan hala ez gertatu arren): esfinterren kontrola, hizketaren jabetze eta garapena, zutik ibili izatearena….

Ektodermoan ernamuinean eratzen da azala, nerbio-sistema eta burmuinarekin batera, eta lokera sendo hori bizi osoaren zehar mantenduko da. Deane Juhanen esanetan, “azala, burmuinaren azalera da”. Hala, nerbio sistema eta organismo guztiaren garapen onerako beharrezkoa da ama eta umearen arteko larruz-larruko kontaktoa.

Behar baino lehen emaniko haustura baten zorigaiztozko ondorioak errez ikusteko modukoak dira: Haurrak, negar eta protesta garrasiz erantzuten du lehenengo, eta etsipen gogorrak menperatzen du banaketa zerbait oso eta iraunkor moduan barneratzen duen hunetik aurrera (hala sentitzen du, oraindik “depora” zer den ez baitaki). Azkenik, biziraupenaren instintoaren eraginez aihergatasunean murgilduko da, biologi-loturari uko eginez.

Ez gara inolako trauma sikikoari buruz ari, psikea egituratzeke baitago oraindik, inolako prozesu mentalik ezinezko izanik. Eraso xume eta, horrexegatik, sakonago eta beldurgarriago agertzen zaigu: bizi-energiaren nahasmenduak, sexuarekiko erantzun, nerbio-sistema zentralaren garapenean, stressaren aurrean hormonak barreiatuz aktibatzen den glandula pituitarian malformazioak, inmunitatearen depresioak…Organismo guztiak jasaten duen txikitze biologikoari buruz dihardugu, muskulu eta izakeraren blindatzeaz, plazerrerako gaitasuna betirako gutxituz, eta gaisotasun, menpekotasun eta sumisiorako (besteak beste) joerarako bideak jorratuta utzirik… hala sortzen baita giza gaiztakeria.

Honen harira galdera batzuk bururatzen zaizkigu: zeinek irabazten du umeak hola jareginda?; horrelako prozesu bat, bizitzaren aurkako, ezjakin eta deseratzaile moduan ikusten duguna, giza aurrerakuntzarako izan daiteke?; Haurtzaroaren aurkako eraso honek, emakumearen askapenerako mugimenduarekin edota beste edonolako borroka aurreratzailez, zerikusirik ba al du? Ez, noski. Horrexegatik honaki hau garbi utzi beharrean aurkitzen gara: Guzti honekin, eta epe motzera, lan munduan enpresaria, eta azken batean, kapitala ateratzen da irabazle: langile bat, manipulaziopeko ama… horixe da irabazten duena. Epe luzeagora, injustizian oinarritutako sistema bat betirakotzen da, obeditzen jarraituko duen artalde kopurua mantenduz, haurren hilketan konplize direnak… bizitzaren erahilketan.

Hauek eta bizitzaren oinarri diren beste mekanismoak kontutan hartuz, osasun eta irakaskuntzari lotuta agertzen diren hainbat arloei buruzko gogoetaz hasi behar. Eta are garrantzitsuago, errotik eragin dezakegu halako urrats deuseztaitzaileak aldarazteko.

Horri hauetatik, adar ugari dituen mundu mailako arazo honentzat erantzun zehatzak ematen saiatzeko asmoa dugu. Zabal eta sakon ezbaitzeko astia izanen dugu, baina hona hemen premiazko neurri batzuk:

Haurdunaldi eta erditze-garaiko kontrola medizinari kendu eta emakumeei itzuli. Hiritarren kontrolpean, medikuak laguntzailearen lekua izan behar du.

Ama izateko bidean daudenei, bizitzaren oinarriei buruzko informazio zuzena eskeini eta giza-animaliaren autorregulazioak duen garrantzia garbi azalduz.

Osasun eta irakaskuntza eratzen duten instituzioen aldaketa sakona martxan jarri behar da: Erditze sala eta kontsulta aretoak gozoago, leunago egituratu, eta aldi berean, sensibilidadea loak hartu araziz, amei esandako gezur guztiak aideratu: “negarra normala da… haurtxoek ez dute ez ulertu ezta sentitzen ere… txupetea baztertu beharra, horren menpe gelditzen dira umeak…” eta antzeko hainbat astakeria.

Haurtzendegian umea uztari buruz, urtea bete baino lehen bertara eramateari ezetz borobila ematen diogu. Badakit hedatuen dagoen joera aurkakoa dela, eta arrazoiak ere ongi ezagutzen ditut, baina “ezin da, batera, arnasa hartu eta putz egin”. Aukera ez zaila: ama izan ondoren urte beterako baja. Haurrak bi edo hiru urte betetzen dituenean (eta beti ere, umearen behar, garapen eta nahia kontuan harturik) baldintza egokiak betetzen dituen lekurik aurki daiteke, non haurren adierazpen emozionalak ulertzeko gai diren profesionalak aurkituko ditugun, talde txikiak (adinaren arabera, 6 eta 10 haur bitartekoak); umearen nahiei erantzuteko moduan; irakasle eta gurasoen arteko harreman estuak betetzen diren; gune egokiak: kanpoan, lasaitasun eta intimitatea kontuan hartuta eraikita….

Reichek saminez zioen moduan, gure etorikizuna eraikitzeko ez garela gai erakusteaz gain, gizateria hurrengo belaunaldiei ere etorkizuna lapurtzen ari garela ikusi dugu. Egoera honi bira emateko itxaropenaz, gure askatasunaren mugak honako hauek izan daitezen proposatzen dut: haurrekiko konpromezua. Gure seme-alabak egin, hazi eta hezitzeko erak zearo aldatzen ez baditugu, pentsaezinezko hondamendira abiatzen ari gara, zuzen zuzenean.

GOMENDATZEN DITUEN IRAKURKETAK
• Leboyer, F. Por un nacimiento sin violencia. Daimon, 1974.
• Montagu, A. El sentido del tacto. Aguilar, 1981.
• Odent, M. El bebé es un mamífero. Mandala Ediciones, Madrid, 1990.
• Reich, W. Los niños del futuro. Orgone Energy Bulletin, vol. II, 1952.
• Serrano, X. Contacto-Vínculo-Separación. Publicaciones Orgón, Valencia, 1994.
• Serrano, X y Sánchez Pinuaga, M. Ecología infantil y maduración humana. Publicaciones Orgón. Valencia, 1997.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like