GERTATUKO DIRA ISTRIPUAK

Blairrek eta Aznarrek arrazoia dute. Bertan dugu mundu honen amaiera. Egunen batean lehenago berandu baino, bonba atomiko batek eztanda egingo du New Yorken, Londresko metroko tunel saretik, eta abandonatutako geltokietatik heriotza kimikoaren usainak isuriko dira. Madrilera, ezinezko birus bat hurbilduko da.

Gure nagusien abisuak, ez dira ke hutsa, bete egiten diren aurresanak baizik. Ezin da planetaren lapurreta bete, erresistentzia egiten duten herriak inguratu, menderatuak umiliatu eta mugarik gabeko boterea erakutsi, ondorioak jasan gabe. Teknologiaren hedapenean oinarritutako zapalkuntza, ondokoak ekartzen ditu bueltan: botilako jeinua, guztien esanetara egon daiteke. XX. mendearen hasieran ingalaterrak dreadnoughts akorazatu berriak munduratu zituenean, beste itsas armada guztiak zahartuta geratu ziren; baina dreadnoughtsak egitea ez zen batere zaila eta ingalaterrako itsas armadak urte gutxitan galdu zuen besteekiko nagusitasuna. Era berean, kultura eta herrien akabaerarako erabiltzen den teknozientzia berberari esker, hartuko dute ordaina kapitalak gutxiagotzat dituen kultura eta herri horietxek. Botere, non dago zure garaipena?

Ekidin ezina den mendeku horrek ordea guztiok harrapatuko gaitu. Zer uste duzue ba? Bakearen alde manifestaldia egiteagatik salbu zaudetela? Heriotza etortzen denean, ez du bere aldekoak nortzuk diren jakingo, eta bere mendekua guztion gain eroriko da. Lehen munduko hiritarrok, berarekin hil beharra daukagu, ez bagara berau desegiteko gai. Hau guztia erori egingo baita. Ez dira soilik istripu nuklearrak, kimikoak, eta biologikoak etorriko. Izpiritu kapitalismoaren hondamendia, leku guztietan ezarri da: Prestigen eta Prestigetik kanpo dugu, baita ekonomiaren funtzionamendu normalak eragiten dituen marea beltz guztietan ere, hainbeste kezkatzen gaituztela dirudien horietxetan bertan. Ingeniaritza genetikoan dugu, gure bizitza eta gure semeena ezagutezina egingo duen injenieritza genetiko horretan (arrazaren hobekuntzarako dirua baduzue, munstruoak sortuko dituzue, esklabuak sortzen ez badituzue behintzat). Gure ahaleginen mobilizazio nekaezinean ere hortxe daukagu, gure nahi eta sentimentuetan, bai produkzio zein beharrezko kontsumoaren zerbitzura jarrita daudenetan. Eta eguneroko bizitzan ere ezarrita daukagu, gogaitasunaren kit ziztrinean, faltsifikazioarenean, atsekabearenean, beldurrarenean, biolentziarenean, eta ezerezarenean. Hilzori geldo hau al da ba galtzeko hainbeste beldur ematen diguna? Benetan dioguna zera da: Zer da daukaguna eta gerrak kentzen diguna? Hurrengo belaunaldien etorkizuna ez behintzat, hori desegina baitago iadanik, kapitalismoak deseginda. Bukatu da ongizate haundiago baten ametsa, gizarte justuago baten ametsa, produkzio modu esplotatzaileen desagerpenena, klaseen arteko ezberdintasun odoltsuarena, eta heziketarena (heziketa, gizarte mailan hobetzeko eta kontzientziak gora egiteko tresna bezala hartuta). Bukatu da aurrerapena, bukatu da filantropia, bukatu da humanismoa, eta bukatu da gizartea. Ez al dakigu ba mende berriak zer dakarkigun?

Texaseko mozkor horren kontra ez gaitezen horrenbeste sumindu, lurrean bere zeregitekoa eta salbazioa, telepredikatzaileen artean aurkitu baitu eta bere patua gizaki zuriaren karga astunean. Utz dezagun, gurutzatuak gurutzadak lurpera ditzaten. Baina gure inguruan begira dezagun. Zergatik gaude hemen? Deitu gaituztelako. Eta bihar eta gaur gauean nora joango gara? Gure etxera, gerraren ikuskizuna zehatz mehatz jarraitzera, baita ere errealitatea berregiten eta ezkutatzen duten beste ikuskizunak jarraitzera. Hurrengora arte. Beraz zertarako balio du manifestazio honek? Ezertarako ez, manifestaziora deitu dutenak traizioa egiten ari baitzaizkigu. Alderdi politiko eta sindikatu horiek, zer egingo lukete gobernuan baleude? Zer ez dute egin dagoeneko, gobernuan egon direnean? Gerra benetan gelditu nahi badugu, orduan bizitza osoa gelditu behar da. Gerrak ez baitu balio: Sistema ekonomikoa gelditu behar dugu, baita, gerrak beharrezkoak izatea egiten duten botere egiturak ere, gerra guztiak beharrezkoak izatea egiten dutenak. Ez al du ba atzekaldean gerrak eztanda egin? Egunero kapitalaren esplotazioari, aurre egiten diozuenok, ezagutzen al duzue bakea? Eta zuen lan zentzugabean (lan horren erabilgarritasuna ulertu gabe, eta lan hori ezertarako balio ez duela pentsatuta), nagusien sadismoa aguantatzen duzuenok, ezagutzen al duzue bakea? Eta behin-behineko lanen soka gainean oreka lotsagaarriak egiten zabiltzatenok, ezagutzen al duzue bakea?

Honezkero, ez zaigu sentimendu onetarako denborarik geratzen.
Hil ala bizi kontua da, geure bizia ala heuren heriotza kontua.

Gera dezagun mundua, beste gerra mota bat posible da.

“Los milenaristas sin Milenio”

(Madril, 2002-2-15)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like