Borrokarako eratu behar garela pentsatzen dugunon artean pentsamolde ezberdin asko daude. Zein den modu erabilgarrien eta lortu nahi denarekin, bat egitera gehien hurbiltzen dena; koordinakundeak, plataformak, kolektiboak, federazioak,… horixe da hain zuzen ere eztabaidatzen dena.
Dena dela, ereduak alde batera utzita, kasu gehienetan defnitzen dituena, atzean duten eraketa kultura da, eta askotan, ingurunean nahi genukeen bezala eragiteko gaitasuna ezaz gain, balioko jendea bereganatzen dute eta eraldatu ere, militante estresatu, erreak eta frustrazio handikoak sortuz.
Eraketa konkretu batean oinarritutako dinamika bat ekarri nahi dugu lerro hauetara, bere burua bertan ikusten duenarentzako errazagoa izan dadin dinamika hori haustea.
1.- Tximeleta efektua
Bada gauzak ikusteko era berezi bat zeinean gaur egungo egoeraren artean eta “biharko gizarte idealaren” artean, egin beharreko bide bat baitdagoen. Denboran mugatua den bide hau, bere barruan nahi dugun gizartea isladatuko lukeen erakundea sortuz egin behar dugu. Eguneroko bidean, guri batu nahi zaizkigun guztiak bilduko ditugularik.
Gure bidearen alboetan zikloei jarraiki sortutako gatazketan ere hartuko dugu parte. Partehartze hori, honako zentzu honekin egingo da: Gatazkaren ondorioz, jendeak eratzearen beharraz kontzientzia haundiagoa har dezan eta batu dakigun, bidea elkarrekin segitzeko. Horrela egingo dugu aurrera, indarrak batuz (gero eta gehiago izanik), momentu konkretu batean asko garela eta, azken borroka (iraultza) planteatuko dugu, eta ondorioz gizarte berri bat jaioko da. Gauzak horrela ikusten baditugu, erakundea iraultzarekin identifikatuko dugu gehienetan: Erakundea zenbat eta indartsuago, matxinada orokorra orduan eta hurbilago. Beraz erakundeak behar du izan gure arretaren gune, erakundearen mantenimenduak eta hedapenak. Ulertu behar da beraz (logika mekanizista horrek dioenez) zenbait etapa ibili behar dela. Zatitxo batek beste batera eramango gaitu eta zatitxo guztiak ibili ondoren, hain gogoko dugun helburura iritsiko gara.
ERAKUNDEA SORTU > PROPAGANDA > GATAZKETAN PARTE HARTU > ERAKUNDEA HAUNDITU > IRAULTZA > GIZARTE BERRIA
Badirudi ordea errealitateak ez duela eredu honetara moldatu nahi. Mutin, errebolta eta matxinadak gatazka txikietan sortzen dira; tanta txikiak dira baina urak gainezka egin dezan eragiten dute. Imajinatu ezin diren txinparta txikiak dira, beldurrak hainbeste denboran pilatu eta erreprimitutako gorrotoa eztandarazten dutenak, horrela gutariko bakoitzean finkaturiko sistemaren oinarriak dardararaziz. Gizartearen dinamika ez da lerro zuzen bat eta ez da, adituen eta iraultzaileen ikasketei moldatzen. Prozesu natural gehienak bezalakoa da, norabide ez zuzenekoa.
“Sistema ez linealetan, sarrera txikiak (bariazioak) ondorio ikaragarriak izan ditzakete. Askotan horri tximeleta efektua deitu izan zaio: tropikoko oihanean tximeleta batek hegoei eragin eta Chicagon ekaitza sotuko duten prozesuak jartzen ditu martxan. Hegoei berriz ere eragiten dien hurrengoan ordea, ez du ondorio meteorologikorik eragingo. Asmaezintasunaren oinarria da hau (…) sinpletasun sakonetik sortutako azaleko konplexutasuna (…) Gehiagora doan jarduera honek, behekalde honetan, berau sortu zuten pertsonen gain du eragina”. J. Clecik
Ogiaren prezioaren igoera, lege edo zerga berri baten ezarpena, poliziaren jipoiren bat, etab. Gorroto gehiago ateratzeko eta jende gehiagori begiak irekitzeko gaitasun haundiagoa dute, erakunde baten urtetako lana baino. Gertaera askoz haundiagoak eragiten dituzten egoera txikiak dira, eta beraiei esker, populazioaren gaitasun propioa, etsaiaren bulnerabilitatea eta “itxuraz neutralak” diren zenbait instituzioek (prentsak, telebistak, familiak, etabarrek kasu) betetzen duten papera azaleratzen dute.
Horregatik guretzako, erakundea gure ekintzen gune izatea, ez da interesgarria. Objektu nagusia gatazka da: Gatazka dagoen lekuan potentziatu behar dugu, eta abiadura hartu duen lekuetan, bere erradikalizazio prozesuan saiatu behar gara. Hori guztia, kontutan hartu gabe, horren ondorioz ea lagun berriak irabazi ala galduko ditugun.
Planteamendu aldaketa honekin errepresio instituzioen interesa erakarriko dugu bere eskemetatik ateratzen hasiko baikara. Sistemak, gauza guztiek bere ikusmen logikarekin, eta disidentziaren kontzentrazio eratuarekin funtziona dezaten behar baitu.
2.- Marmoka begiak
“Klandestinitateak daukan abantail taktikoak berak, ikusten ez denaren abantailak berak (bihotzaren hizkuntzarenak) estetikari, iraultzan zeukan zentraltasuna bueltatzen dio. Ikusten ez denaren arteak ihesi egiten dio “totalitatearen diskurtsoa”k eragiten duen irenspenari, eta horrela eduki dezakeen edozein formatik libre, arteak duen milaka urteetako zina mantentzen du, hau da, munduaren eraldaketa.” H. Bey.
Sistemak, etiketatu, sailkatu, eta katalogatzeko beharra dauka, horrela, disidentzia era bakoitzari, tratamendu zehatzak eta bakoitzari bereak ezarri ahal izango dizkio.
Soziologo, psikologo, psikiatra, pedagogo, antropologo, gizarte asistenta, kazetariak… guztiak dira instituzioek erabiltzen dituzten informazio iturriak, beren artxiboak betetzeko.
Erakunde bat eratzea, askotan, berezko ikonografia bat egitearekin batera doa, berezko estetika bat eta bertan dauden pertsonen homogenizazio batekin batera: Produktu bat eratzen da, kontzienteki edo inkontzienteki. Horregatik da errazago instituzioentzat produktu hau irenstea, formaz aldatzea, eta manipulatzea. Laburbilduz, hau guztia beste oztopo bat besterik ez da, erakunde baten partaideek aurre egin berharko dioten oztopo bat besterik ez, sistemak erabili eta botatzeko erabiltzen duen objektu estetiko bat izan nahi ez badute behintzat.
Proba dezagun beraz “sarin” gasa bezalakoak izaten; ikustezinak, usainezinak, eta zaporegabeak sistemarentzako baina bere egiturentzako guztiz hilgarriak. Burokraten lan etiketatzailea erraztea ebita dezagun. Jar diezaizkiegun oztopoak estereotipo salgarri eta produktu estetikoak sortzeari.
3.- Masa nola sortzen den
Iraultzan aritzea ez da (ez luke behar behintzat) ohiko gerra baterako prestatzea. Alde batetik aparatu instituzionala, eta bestetik iraultzaileak, ¡Aurrera eta irabaz dezala onenak! Planteamendu hau ez litzateke ez erabilgarria ez eta koerentea ere.
Boterearentzako arriskutsuagoak dira hamar pertsona banatu inkontrolatu eta zer egingo duten ez dakigunak, ehun, batuta, zer egingo duten dakigunak eta manipulagarriak baino.
“Fisika nazia ezarri, hauek oinarri direla ezartzen da: Beharrezkoa da elektroi horiek harrapatu, elkartu eta guztiak bat egitea. Banaketa eztandaren “energia” hori harrapatzea beharrezkoa da, batu eta barrurako prozesu batera bultzatu, eta azkenik elektroi bakoitzaren desegiteko gaitasun bateragarri sistematikoaren bidez, diasporaren eztanda energia irauli eta, bizia gabeko, barrura eztanda egiten duen, menperagarri, bihurgarri eta buelta eman ahal zaion forma batean bihurtu, masaren forman alegia.” L. Scheer.
Sistemak hori nahi du gainera, disidentzia bateratua, homogeneizatua, eta elkartua, artzai txakurren lana errazagoa egiteko. Gaur egungo “frontepopulismoa”k eta bere taktikek, etsaiaren lana erraztu baino ez dute egiten. Bere izate arrazoi hutsa, artaldetik aratago dauden esperimentatzeko aukerei, eta beraien funtzionatzeko erari beldurra izatea baino ez dira.
4.- Adrenalina
Nola eragin beraz, gure inguruan, modu eraginkor eta koherente batean? Nola lor dezakegu komunikabideek botatako lasaigarri eta anti-depresiboek, ez dezaten errebolta bide arriskugabeetara eraman? Hori ekinean eta egunerokotasunean ikasiko dugu. Adrenalina bezala jokatu ahal izatea ez litzateke adibide txarra: Gorputzak berak produzitzen duen hormona da eta bihotz erritmoa azelera, arterien tentsioa haunditu, nerbio sistema kitzikatu, eta zentzumenak ernearazi ditzake. Aurrerapen ederra litzateke, gure ekimenak motelpen demokratikoa hautsi eta kontsentsuaren hipnosia hautsiko balu. Horretarako, badirudi eraketarako modurik naturalena afinitate taldea litzatekeela.
5.- Afinitate taldea
Hitzak azalpena behar du. Afinitatea askotan sentimenduarekin nahasten da. Nahiz eta guztiz bananduta ez egon, ez lirateke bi hitzak sinonimotzat hartu behar. Zenbait lagunekin afinitatea dugula baina lagun ez garela kontsidera dezakegu, eta alderantziz.
Lagun batekin afinitatea izateak, lagun hori ezagutzen dugula esan nahi du, berari buruzko ezagupenean sakondu dugula. Ezagupen hori haunditzean, afinitatea haundi liteke elkarrekin ekintza bat egin ahal izan arte, edo txikitu, ekintza hori ezinezkoa egin arte.
Norbaiten ezagupena, prozesu infinitoa da, elkarrekin lortu nahi diren helburuen eta momentuaren arabera edozein mailatan eten daitekeena.
Pertsona batek beraz, gauza batzuk egiteko afinitatea eduki dezake baina beste batzuk egiteko ez. Jakina da, afinitateari buruz ari garenean ez garela nahi eta nahi ez bakoitzaren arazo pertsonalei buruz ari, nahiz eta garrantzitsuak izan bien arteko ezagupen prozesuaren tartean sartzen badira.
Zentzu honetan bestea ezagutzeak ez du halabeharrez esan nahi, harreman sakon bat edukitzea. Ezagutu behar dena da, klase borrokak borrokatzen dituen arazo sozialen aurrean lagunak zer pentsamolde daukan, nola uste duen egin behar zaiela aurre, momentu bakoitzean zein metodo erabiliko lukeen.
Lagunen elkar ezagupenaren sakontze prozesuaren lehenengo pausua, eztabaidarekin hasten da. Hobea da oinarri argi bat edukitzea, zerbait idatzia, arazo ezberdinei aurre ongi egiteko.
Behin oinarrizkoa argi eduki eta gero, afinitate taldea edo taldeak eratuta daudela esan genezake. Lagunen elkar ezagupena, talde bezala dituzten ekintzen arabera segituko luke, errealitatearen aurrean aurkitzean. Prozesu honek irauten duen bitartean elkar ezagupena haunditu egiten da eta lagunen arteko lotura sendoak sor litezke. Hori, dena dela, afinitatearen ondorioa da, ez berak duen helburu nagusia.
Batzuetan alderantziz ere egiten da. Hau da, edozein ekintza mota hasi, gero egin beharreko argipenak egin, eta beharrezko afinitate maila konprobatu gabe, gauzak elkarrekin egin. Gauzak bere kasara uzten dira, taldea eratzeagatik bakarrik, argipen motaren bat sortu ahal izan balitz bezala. Esan beharrik ez da, hori ez dela gertatzen: Taldea geldi geratzen da, ez daukalako argi, zein bide segitu behar duen. Zer egin argien duten lagunen bidea segitzen du taldeak, eta besteak eramaten uzten dira, normalean gogo edo konpromezu gutxirekin.
Beste alde batetik, afinitate taldeak, potentzial gehien izaten du eta ekintza helburu duela osatzen da, ez lagun kopuruagatik, baizik eta, lagun kopuruaren indar kualitatiboagatik, elkarrekin garatu duten proiektu batean lan egiten dutenen indar kualitatiboagatik, eta hori guztia aurrera egiten duten bitartean.
Mugimendu anarkistak egitura espezifikoa du eta hauek dira egiten dituen ekintza motak: propaganda, ekintza zuzena, egunkari bat egin, erakunde ez formal batean lan egin, etab.
6.- Lotura
Betiko gatazka helburu bezala izanda, ez du merezi erakunde eredu “zuzenei” buruz hitz egitea, ez eta betiko erakundeei ere. Badirudi ordea, lotzeko modurik onena, batetik, leku eta momentu konkretu horietan egon daitezkeen beharren menpe egotea dela eta bestetik proiektu, estrategia, eta praktiken elkarretaratzearen menpe egotea.
Gauza bera gertatzen da harremana garatzen den mailarako; informazio trukeatik hasi, eta elkarrekin poiektuak garatu arte, aukerak amaiezinak dira. Argi dago ordea, eta hala dirudi, ez badago inungo komunikaziorik, eztabaidarik eta elkartruke motarik, oso zaila izango dela gure dinamika bat egitea, baso bat uretan ito gabe. Besteek segitzen duten bidearen menpe ez egoteko, geure ikuspuntuak ezarri beharko ditugu inguruan daukagunaz, eta horretarako, beharrezkoa da, beste momentu eta leku batean idatzitako textuak itzultzea baino zerbait gehiago egitea.
7.- Papera
Sistemak ezabatu nahi gaitu, txikitatik, gauza gutxiago egiteko gai garela esanez, egiteko benetan gai garena baino. Komenigarria litzateke bada, erdikristauak diren aieneak etab. alde batera uztea (batez ere gauzak gaizki doazela esaten ditugun aiene horiek), eta buru belarri, esperientziak elkartrukatzean, informazio erabilgarria ekartzean, eta botereari min egin zaion aukera horiek azaltzean aritzea, azken horiek aukera haundiak zein txiakiak izan.
Gauza asko argitaratzen dira, gehienak helburu berdinarekin; batzuetan umorez, beste batzuetan ia negarrez, baina gehienetan denbora betetzeko konpromezuarekin. Kontua da, behin bat irakurritakoan beste guztiak irakurri direla.
Uler dakigun, argi hitz egin beharko genuke eta mezu kodifikatuak, intelektualentzako, zientzialarientzako eta mus jokalarientzako utzi beharko genituzke.
Boterea gu kontrolpean mantentzen saiatzen da, beldurraren bidez. Horretarako, sistema, jainkoek izan duten irudi tradizionala imitatzen saiatzen da; ikustezinak dira baina leku guztietan daude. Ideia horri aurka egiteko euren (jainkoen) ahulezia erakutsiko dugu. Horretarako, etsai errealak desmitifikatuko eta seinalatuko ditugu, zertan ari diren eta kalte gehien zerk egiten dien esanez, etsaiak, instituzioak, entrepresak zein “profesionalak” izan.
Gatazka konkretu bakoitzean ere, beharrezkoa dirudi, berreskuratzaileak eta beren asmoak seinalatzea, horrela ebitatuko baitugu borrokak sisteamarentzat erabilgarriak izan daitezen, irentsi eta gero, indartsuagoa izan dadin. Bukatzeko berriz ere aipatu, publikazio hauek eztabaida beharrezko baterako balio dutela. Ez du ezertarako balio, gure inguru hurbilean gauzak argi dauzkagula sinesteak, beste batzuekin iritziak elkartrukatzerik ez badaukagu, eta horrela gauzak beste ikuspuntu batetik ikus daitezkela konturatu.
(Textu hau, espainiar estatuan argitaratu zen Libelo Anonimo modura. 5.puntua (afinitate taldea), “Insurrection” ingeles aldizkariko 5 zenbakiko itzulpena da.)
[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]