BIZITZAREN IRAULTZA TEKNOLOGIKOAREN ATZEAN HERIOTZAREN ITZALA IZKUTATZEN DA

Mende amaiera guztiek beldurra eragin diote gizateriari eta augureak agertu ohi dira beti kontzientziak lasaitzeko prest eta, beldurra aprobetxatuz, kontrol berri bat ezartzeko prest, mundua salbatu nahi dutela aitzakitzat jarriz. XX. Mendearen hondarrean, BIZIAri tokatu zaio txanda.

Horretarako, bidea prestatzen ari da, eta FAOko jakitunek, 1996ko Erromako bilkuran, munduko 800 miloi gosetien alde ezin dutela ezer egin esan dute, bakarrik erdia salbatzea dute helburu. Haien esanen arabera, 2030ko urtean munduko populazioa bikoiztu egingo da eta irtenbide bakarra, jakiak laborategiko tekniken bitartez ekoiztea da. Mezu honen aurrean, eta beste albiste edo ausnarketarik gabe, egoera honekin amaituko zuen formula magikoa berehala aurki dadin eskatuko luke edonork.

Hala ere, koska ez dago milioka gosatien sabelean multinazional handien sabelean baizik. Berauek, biztanlegoari eta gobemuei konbentzituko dien gezur handia aurkitu dute. Horrela, planeta osoko baliabide genetikoen monopolioa eskuratu eta bere kasara erabiliko dute, etekin izugarriak lortuz, mundu osoko miloika nekazarien etorkizuna bahituz (batez ere hegoaldeko herrietan), eta aberastasun banaketaren desoreka (gaurko gosetearen zioa) gehiago bizkortuz.
Bioteknologia nekazaritza bezain zaharra da. Nekazariak beti aritu dira hautatzen ereintza-erabideak eta, landare mota eta abere arraza gogorrenen bila, bizi ziren lurraldetara eta eguraldietara ondoen egokituko zirenenak . Legamiak, onddoak eta bakteriak erabili dute ogia, gazta eta ardoa egiteko.
Ingenieria genetikoak, bioteknologia tradizionalak ez bezala, bizia kode genetikora mugatzen du, interesgarriak iruditzen zaizkion ezaugarriak mozten ditu eta beste organismo baten kode genetikoan txertatzen ditu. Diseinuzko «moztu eta itsatsi» honek, erabilitako genaren ezaugarri positiboak bakarrik hartzen ditu kontuan eta beste organismo batean sartzean gerta daitezken ondorio kaltegarriak mesprezatzen ditu. Eta mesprezatzen ditu ezin aurresan baitezake organismo horri zer gertatuko zaion ondorengo belaunaldietan ugaltzen denean, genetikoki ez-aldatutako organismoekin gurutzatu eta bere ezaugarri berriak igortzen dizkionean edo, besterik gabe, bere presentzia hutsak bere inguruan bizi eta elikatzen diren animali eta landareen arteko oreka apurtzen denean. Gainera, organismo berri honekin elikatuko diren pertsona eta animalien osasunean izango diren eraginak mesprezatzen dituzte, bere proteinek sor ditzaketen alergiak eta toxikotasuna alde batera utziz.

Elikagai berri hauek beren hautaketarako ikerketa-prozesu garestiak behar dituzte, beraz, ekoizteak ez du zentzurik dirua sartu duenak bere kapitala berreskuratzen eta etekina lortzen ez badu. Horregatik, arlo honetan diharduten multinazionalek patente-eskubidea lortu eta ahalik eta zabalena egin nahi dute. Patente eskubideak pribilegio esklusiboak eskaintzen dizkio bere jabeari patentatutako gaiaren gainean eta beste batzuk erabil dezaten eragozten du edo, gutxienez, ordaintzera behartzen ditu erabiltzeagatik. Gainera, eskubide hau organismo patentatuaren ondorengoetara luzatzen da. Horrela, patenteak direla medio, multinazionalek arriskatutako kapitala berreskuratzeaz gain gure dependentzia etorkizunerako zihurtatzen dute.

Ingenieria genetikoaren beharra defendatzen dutenak munduko biztanlegoaren hazkundean eta erabilpen medikoen garapenerako dituen abantailetan (insulinaren ekoizpenean adibidez) babesten diren bitartean, multinazionalen interesak beste ildo batetik doaz: artoa eta soja bezalako oinarrizko hazien aldaketa genetikoak patentatu eta komertzilizatu nahi dituzte. Hazi hauen aldaketa genetikoak Round Up izeneko herbizidari erresistenteak izan daitezen bilatzen du, Monsanto multinazionalak herbizida horren patentea du eta berehala kadukatuko zaio. Haziak herbizida bati erresistenteak badira, bere ereintzak herbizida horren zabaltzea dakar.

Parlamento Europarrak, 1995ean patente biologikoei buruzko direktiba bat errefusatu zuen, orain multinazionalen presioak direla-eta onartu egin du aldaketa gutxi batzuekin, aldaketa horiek abokatuen eskuetan uzten du salbuespenen interpretazioa. Direktiba honek, asmaketak (elikagai berriak edo bere lorpenerako prozedimentuak) patentatzea zilegitzeaz gain, aurkikuntzak patentagarri egiten ditu, horrela interesgarri iruditzen bazaie izaki bizidunen ezaugarriak, gizakiaren zatiak bame, eskuratu eta sal ditzakete. Parlamentoaren ebazpena Ministro-Kontseiluak onetsi behar du, eta nekazariek, kontsumidoreek eta erakunde ekologistek presionatzen badute ere (Dinamarka Holanda eta Erresuma Batuetako gobemuak erabakia atzeratzeko prest daude), arbuio sozial zabalik ez badago onartu egingo du.

Presa dago EBk biziari buruzko patente-legislazioa eduki dezan (EEBBek badu). Honen arrazoia: l999n Aranzel eta Komertziori buruzko Itun Orokor (GATT) barruan dauden Jabego Intelektualari buruzko Eskubideak birbegiratuko dira. Nahiz eta marku honetan babes-sistema altematiboak («sui-generis») sartu, erabilpen kolektibo eta ez monopolista baterako, EB eta EEBBetako patentei buruzko legislazioek munduko herri guztiei presionatuko diete (117k GATT onetsi dute) eta elikagai ekoizpenaren monopolioa egi bihurtuko da. Gaur egun, dagoeneko, multinazionalek komertzilizazioa bere eskuetan daukate.

Laburbilduz, ez da bilatzen elikagai aski izatea bere ekoizpena kontrolatzea baizik, dauden arazoak areagotuz. Honen aurrean gezurrak azaleratu behar ditugu, ingenieria genetikoa eta patenteak dauzkaten ondorioak jakin daitezen. Iazko otsailean CISek espainar estatuko biztanlegoari egindako inkesta batean %57,4k ingenieria genetikoari nahiko edo oso arriskutsu zeritzon, eta bakarrik %5,6k arriskurik gabeko iritzi zion. Hala ere, iritzi hau ez da nabaritu gobernu edo parlamentarioen jarreran. Europako beste herrialdeetan, Austrian esate baterako, genetikoki aldatutako elikagaien komertzializazioa gelditzea lortu da biztanlegoak bere erabilpena arbuiatzen duelako. Beraz, zaila izan arren, ez da ezinezkoa alternatibak bilatzea eta eustea.

Pilar Galindo
(CAES Elkartea – Madril)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like