1984 EDO MUNDU ZORIONTSU BAT?

George Orwellen 1984 eta Aldous Huxleyren Mundu Zoriontsu Bat mundu totalitarioak deskribatzen dituzten eleberriak dira, baina bertan populazioaren menerapena bide ezberdinetatik lortzen da.

1984n zapalkuntza kanpotik inposatzen zen bitartean Huxleyren mundu zoriontsuan, jendea bere autonomia, heldutasuna eta historia ezabatzeko ez zuten inolako Anai Nagusirik behar. Huxleyren arabera, jendeak zapalkuntza bera atsegingo luke eta pentsatzeko gaitasuna ezabatzen duten teknologietaz liluratuta egongo litzateke.

Orwell liburuak debekatuak izango ote liratekeen beldur zen. Inork bat bera ere irakurtzeko interesik ez izateagatik, liburuak debekatzeko beharrik ez egotea zen Huxleyren beldurra. Orwell informazioa galaraziko ote zuten beldur zen. Huxleyk, aldiz, hainbeste emango zigutela uste zuen, pasibitatean murgilduko ginatekeela. Orwellek egia ezkutatu egingo zelaren susmoa zeukan. Huxleyk zioen egia irrelebantziazko itsaso batean ito egingo zela. Orwellen beldurra kultura preso batean bihurtuko ote ginela zen. Huxleyrena sentsaziotxo eta tontokerietaz okupaturiko azaleko kultura baten bihurtzearena zen.

Bi eleberriak argitaratu eta urte batzuk geroago Huxleyk Mundu Zoriontsu Baterako Itzulera idatzi zuen. Saiakera honen arabera 1984an jendea minaren bitartez kontrolatzen den bitartean Mundu Zoriontsu Baten plazerraren bitartez kontrolatzen zaio. Orwellek gorroto duguna suntsituko gintuela uste zuen. Huxleyk, ordea, suntsituko gintuenak atsegin duguna izango zela zioen.

“Jendeak barre egiten du eta ez du pentsatzen; eta zera da okerrena, ez dakiela zertaz ari den barrezka ezta zergatik pentsatzeari utzi egin dion ere” Neil Postman

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like