– Klase sindikalismo izaeraren galtzea eta gizarteko beste sektore batzuetara hedatzea (adibidez funtzionarioak, autonomoak, segurtasun indarrak). Hainbat sektore sindikatuen arlotik kanporatzen dituen lanaren zatiketa eta prekarizazioa hedatzen diren bitartean, aldarrikapenak soldataren eta korporatibismoaren markoan kokatzen dituzten funtzionarioek osatzen dute sindikatuen afiliazioaren zati handi batek. Horretaz gain, lehen klase etsaitzat hartzen ziren hainbat sektore barne hartzen ditu (poliziak, kartzelariak, segurtasun zaintzaileak, eta abar).
– Instituzioekin hitzartzen duen eredu paktista eta hegemonikoaren indartzea (askotan beste sindikatuen kontra edo akordioak bakarka negoziatzen). Transizio garaian ezarritako «normalizazio demokratikoaren» eta sindikatuen Estatuarekiko dependentzia ekonomikoaren ondorioz gertatzen da hau. Dependentzia hau bi modutan ematen da: hauteskunde sindikaletan lortutako botuengatik lortutako dirulaguntzen bidez eta prestakuntza okupazionalerako diruen kudeaketaren bidez.
– Partidu politikoekin gertatzen den moduan, eredu bipolarra (UGT et CCOO) laguntzen du lege-esparruak. Konfigurazio hau apurtu egiten da Euskadin euskal sindikatu abertzaleen presentziarekin (ELA eta LAB), baina hau estatu mailako lan-erlazioen ereduaren mugekin aurkitzen da. Konfigurazio berdina ematen da Europa eta nazioarte mailan.
– Borroka-sindikatuak zerbitzu-sindikatu bihurtzen dira (lege-aholkularitza, bidaiak, ikastaroak, eta abar.)
– Klientelismo praktikak eta mota desberdinetako ustelkeria eta eskandaluak (UGTren etxebizita planak -EPSV-, lan-gatazkak sindikatuen barruan, eta abar.)
– Autonomia eza. Sindikatu askok harremanak dituzte partidu politikoekin, azken urtetan aldaketak eman badira ere: CCOO-PCE, UGT-PSOE, LAB-Batasuna, ESK-Zutik, etab.)
– Afiliazio eskasa eta idiosinkrasia sindikalistaren transformazioa. Langile militantearen irudi klasikoaren ondoan kotizatzen duen afilatuaren -honek interes puntual eta banakoak ditu gehienetan- eta liberatuaren rolak agertzen dira gaur egun. Marko legalak, transformazio ekonomikoak eta sindikalismoaren krisi sozialak ekarritako liberatuaren hedatzea eta instituzionalizazioak pribilegioak, ustelkeria eta ospe-galtzea ekarri ditu (ez ordea politikari profesionalak haina). Etengabeko burokratizazioa eta aparatu sindikalen handitzea gehitu behar zaizkie hauei. Aparatu hauek gero eta konplexuagoak eta profesionalizatuagoak dira, eta gobernu-laguntzak behar dituzte bizirauteko.
– Humanitarismo lauso bihurtzen ari da «internazionalismo proletarioa». Nortasun ideologikoaren galtzeak (garai batean marxismo edo anarkismo izandakoak) aurrerakoitasun humanista ekarri du. Honek kapitalismoaren gehiegikeriak kritikatzen ditu, iritzi korronte batzuen baitan kokatzen da (gerraren eta globalizazioaren kritika, eta abar.) eta baita eredu liberalarentzat erabilgarri diren praktika zuzentzaile batzuetan ere (GKEak sortzea, garapenerako laguntza, eta abar.)
1 comment
[…] La ideología asturiana – Algunas características del actual modelo sindical mayoritario | EUSKARAZ – ¿Sindicalismo alternativo o alternativa al […]
Comments are closed.