GURE BURUETAN BARRENA

Idatzi ez nuen artikulua

Lagun batekin trenean hizketan nenbilelarik hauteskundeetaz hitz egiten hasi ginen (hauteskunde garaia zen eta). Nik abstentzioaren aldeko kanpanei zentzugabekeria neritzela esaten nion. Azken finean hauteskunde kanpainak ziren, alderdi politikoek egiten zuten antzekoak eta gainera abstentzioen arrazoiak han ezberdinak izanik abstentzioak ez zuen ezer frogatzen. Horrela eztabaidatzen aritu ginen tarte bat, azkenean artikulu bat idazteko proposatu zidan.

Ordudanik artikulu hori idazten saiatu naiz, baina emaitzarik gabe. Zikin-horri pare bat egin dut, baina amaitzeke utzi ditut gogaiturik. Urruna eta hutsala iruditzen zitzaidan gaia, nire benetako kezkeekin zerikusirik gabe, aingeruen sexuaz hitz egingo banu bezala. Gai hori uztea eta nire ustez «bataila guztien ama» den gaiari eustea erabaki nuen. Eta horretarako neure buruari galdera batzu egiten hasi nintzen.

Non zaude zu horrialde hauetan?

Zeure inguruari begiratzen diozu eta zer aurkitzen duzu? jende guztia lur jota dogoela, arazo pertsonalez beterik eta errealitate honetatik ihes egin nahiean.

Zeure buruari begiratzen diozu eta zer aurkitzen duzu? arazoz beteriko pertsona bat, bere neurrira egina ez den mundu batean bizitzera beharturik.

Eta bere burua alternatibotzat jotzen duen aldizkari edo fanzine bat hartzen duzunean, zer aurkitzen duzu? Patagoniako mugimendu libertarioaren egoera, Kapitala, Estatua, Gizartea, Borroka, Iraultza eta majuskulaz idatzi behar diren beste zenbait hitzez osatutako artikuluak.

Eta non zaude zu zure egunerozko arazo eta kezkeekin? Hain alternatiboak omen diren aldizkari horiek ez al dute lekurik zuretzat?

Autoritarioak gara gu?

Orain irakur ditzagun fanzine edo aldizkari alternatiboaren horrialdeak: Antiautoritarismoa, Asanblada, Herri Mugimenduak, Irrati Libreak, Gaztetxeak,… Mundu alternatibo zoragarria eta miresgarria erakusten digu. Mundialak gara gu! Hau mundu zoriontsu egingo genuke utziko bagintuzte! Baina gero hain zoragarria ematen duen mundu horretara hurbiltzen bagara zer aurkitzen dugu? Asanbladak ez dabiltzala, Herri Mungimenduak lau pringatuak baino ez direla, Irrati Libreak eta Gaztetxeak kutreriaren eta desantolakuntzaren erresumak direla. Eta antiautoritarismo dagokionez zera ikusten dugu: ondo dabiltzan mugimenduek antolakuntza hierarkikoa dauzkate. Eta mugimendu asanblearioek bizirik badiraute beraien barruan berez sortzen diren sasihierarkien esker da. Eta panorama hain goibel honen aurrean zer egiten dugu? ostrukak bezala burua lur azpian izkutatzen dugu. Noizbehinka norbaitek bere burua zulotik ateratzen du eta ingurua ikusi eta gero bere etxea itzultzea erabakitzen du oraindik aurrera hiritar zintzoa izateko asmoz. Baina lasai, bere lekua betetzeko beste gizarajoa etorriko den esperantza gorde dezakegu.

Ikuspegi hain ilun honen aurrean zer egin dezakegu? zergaitik gertatzen den guzti hau geure buruei galdetu. Eta erantzuna, hain zuzen ere, geure buruetan datza. Hain politak diren gure teorietan gauza bat ahaztu dugu: gizarte autoritario batean jaio eta hazi garela. Txiki txikitatik gizarte autoritario honetan nola bizi behar garen ikasi dugu. Eta orain ezin dugu lau idei abstraktuekin guzti hori ezabatu. Desprogramatu behar ditugu geure buruak. Nola egin? Hori ez dakit. Baina gauza bat argi daukat: guzti hau azalaratzen ez badugu ezinezkoa izango da irtenbidea aurkitzea: Bakarrik arazoaren izanaz kontzientzia hartzen badugu konpontzeko bidea aurkitzeko gauza izango gara.

Utopiaren amaiera ote?

XIX. mendean marxismoa eta anarkismoa sortu ziren, biak matxinadaren bitartez ezarrita zegoen potere politikoa lurrera bota zitekeela eta honen esker sistema ekonomikoa (kapitalismoa) aldatu eta mementu berean edo epe laburrean edo luzean estatua ezabatu planteatzen zuten. Aldaketa hauen batera gizaki berriak sortuko zen solidariagoa eta hobeagoa. Baina amets hauek lurrean amaitu ziren. Anarkismoa ez zuen hegal egiteko aukerarik izan eta marxismoa Berlingo hormarekin batera erori zen, are gehiago, marxismoa lurrera bota zuten lider politikoak Errusiar Iraultza eta gero jaio ziren eta gizaki «solidariagoak» eta «hobeagoak» eman behar zituen gizarte sozialistan hazi ziren.

Gure gaitz guztien sorburua aurkitu nahi badugu ez dugu bilatu behar politikan edo ekonomian. Sakonago bilatu behar dugu, gure harreman guztiak, gure sentimendu guztiak zuzentzen dituen sisteman: patriarkagoan. Baina, non dago patriarkagoa? ez dugu kanpoan bilatu behar, patriarkagoaren esparrua gure baitan dago. Geuk barneratu dugun giza-harreman sistema da. Adibidez, neuk artikulu hau idaztean neure ideiak «inposatu» nahi dizut; inposaketa hau «zure onerakoan» izango delakoan. Patriarkagotik, beraz, ezin dugu ihesi, gure gizarte eta bizitza osoa kutsatzen bait du, haurtzarotik azpikontzienteki barneratu bait dugu.

Aurreko atalean esan ganuena hemen ere esan behar dugu: arazoa azalaretzea ez da nahikoa, baina ezinbesteko urratsa da bide berriak aurkitu nahi baditugu.
Hurrengo iraultza geure buruen barruan irabazi beharko dugu.

Baina… zer da patriarkagoa?

Patriarkagoa zer den hobeto ulertzeko lehenengoz matriarkagoaz mintzo behar gara. Matriarkagoaz hitz egiten denean, sarritan, emakumeak poterea dueneko gizartezko sistema zela sinesten da. Baina poterea guk ulertzen dugun eran, hots, gizabanako baten edo batzuen inposaketa kolektibitatearen gainean, patriarkagoari dagokio.

Matriarkagoan gizabanakoa beti kolektibitatearen azpian zegoen eta ez zuen bere banakotasunaren kontzientzia, kolektibitatearen zati bat bezala ez bazen. Amankomun biziera honetan ez zegoen klase sozialik, ezta bereizkeria sexualik ere. Azpikontzientea zen nagusi. Eta zoriontasuna eta gozamena irreflexiboak ziren, bizitza bizi zen eta kitto.

Lurra (Amalur) bizitzaren sorburua bezala ikusten zen eta gizakia naturarekiko batasunean bizi zen. Gizonaren zeregina umegintzan ez zen ezagutzen eta umeen jaiotzaren erantzule bakarra emakumea zela sinesten zen. Emakumeari zegozkion sorgin eta aztiaren zereginak komunitate barruan.

Baina matriarkagoak bazuen bere barnean bere amaiera ekarriko zuten mugak: pasibitatean bizi zen, aurrekuntza ez zen posiblea; ez zegoen indibidualtasun kontzientea, garapen pertsonala ezinezkoa zen. Gizonak apurtuko du matriarkar ordena. Apurtze honek aurrerakuntza ekarriko du, baina naturaren aurka egingo da aurrerakuntza; askatasun indibiduala ekarriko du, baina bakardadeaz, isolamenduaz, larritasunaz, zalantzaz eta bihotz zimikoaz ordainduko du gizakiak bere indibidualtasuna.

Matriarkagoan emakumea (ama eta azti zereginetan) bizitza eta naturaren misterioei lotuta zegoen. Misterio hauek sakratuak ziren gizakiarentzat. Baina patriarkagorako bizitza eta naturaren misterioak indar ezezagun eta irrazionalen mehatxuak ziren. Emakumea, bizitza eta natura gizonaren etsaiak ziren orain.

Patriarkagoa posiblea izateko emakumearen fideltasuna ezinbestekoa zen, bakarrik horrela gizonak bere aitatasuna aldarri lezake “bere” seme-alaben gainean. Hori lortzeko emakumearen menpekotasuna beharrezkoa zen. Horrela emaztea gizonaren jabegoaren parte bihurtu zen, semepalabekin batera.
Patriarkagoak espiritualitatea, zibilizazioa eta ordena ezarri zituen, matriarkagoaren sexualitatea libre, amankomun kaos eta zoriotasun hutsaren aurka. Sexua ezproduktiboa bezala ikusi zen umeak sortearazteko ez bazen egiten.
Patriarkagoak nia gu gainean jarri zuen, horrela norberekoitasuna, konpetentzia, borroka eta gizakien arteko urruntasuna eta etsaitasuna ekartzen. Gizabanakoak kolektibitatearen gainean ezarri zuen bere burua. Poterea bilatu zuen. Manupe bilaketa honek estatuaren sorkuntza ekarri zuen. Neurrigabeko indibidualismo honek jabetza pribatuen ekarri zuen ere. Eta jabetza pribatuarekin esplotakuntza, krimena eta esklabutza etorri ziren.

Patriarkagoa eta gero… zer?

Azken mende honetan badirudi patriarkagoari zenbait zutabe zalantzan jartzen ari direla: natura zanpatzeko eskubidea, emakumearen menpekotasuna, jabetza pribatua, autoritateari obedientzia,… Honek galdera bat plantearazten digu: patriarkagoaren amaiera ekarriko duen garaia bizi ari gara? Horrela izatekotan beste galdera bat: Patriarkagoa eta gero… zer? Agian geure buruen jabe izateko aukera emango digun gizartea, haurtzaroan ezagutu ditugun dependentziatik askeak azkenean. Baina behin betiko erantzuna etorkizunetik zintzilik dago eta ikusteko burua jaiki behar dugu, baina hori egitea ematen duen baino zailagoa da.
Josu

AINGERUAREN SEXUAZ ETA PATRIARKAGOAREN IRAUPENAZ

Patriarkagoak bi gauza ezarri zituen umeei, bata errepresio sexuala izan zen, bestea bere amaren ondoan zegoen beste irudi hori: aita.

Umeen zirikapena

Hezkuntza gurasoekin hasten da. Eta hezkuntzaren lehen zeregina umeak zirikatzea da. Zirikapen beldurraren ondorioz umeek beren sexualitatearen uko egiten diote. Ukapen honek ondorio latzak dauzka umeentzat: beldurra, errua, larritasuna… eta baita haragizko undutik oso urrun dauden espiritualitate eta Jaingoikoaren sorkuntza.

Gainera umearen sexualitate naturala (bixesuala, penetrazioari ez lotua, aurreritzi moralik bagekoa,…) galduko da betirako eta nerabezaroa heltzean petriarkagoak bere sexualitatearen kontzeptua ezarriko dio gazteari.

Edipo konplexua

Aitaren ezarpena ama eta umearen artean Edipo konplexua ekarri zuen. Mutikoen eta neskatoen kasuak: ezberdin samarrak izan arren hemen mutikoen kasuaz hitz egingo dugu bakarrik. Edipo konplexua era oso sinplifikatuan azalduta horrelaxe da: mutikoek, 3 eta 5 urte artean, beren amaz maitemintzen dira eta aitaren desagerpena disiatzen dute, baina errepresioa dela eta jite hau uzten dute eta aitaren irudiari eusten diote, aitaren arauak barneratuz eta haren pertsonalitatea oinarri moduan hartuz. AItaren baloreak amari eta heren balorei ezartzen zaizkie matriarkagoari bidea moztuz eta patriarkagoari zabalduz.

Matriarkagoan amaren maitasuna baldintzagabekoa zen. Amak bere umea maitatzen zuen, bakarrik bere umea zelako, ezer eskatu gabe. Baina patriarkagoan, ostera, aitaren maitasuna baldintzatua da, hierarkizatua eta obedientziari lotua. Aitaren nahiak eta jomugak bete beharko du umeak haren maitasuna lortu nahi badu. Maitasun baldintzatu hau umearen bizitza osoa markatuko du.

Mutikoak eta neskatoak

Haurtzaroan mutikoei jite aktiboa azartzen zaie, jite hori maskulinoa deituz. Eta neskatoei, berriz, femenino hitzez ezagutua izango den jite pasiboa ezartzen zaie. Horrela bi sexuen arteko gizartezko banaketa finkatuz.

PASADIZO BAT

San Franzisko hirian ospatutako «meeting» anarkista batean saskibaloi bat jokatzen ari zen. Bi ekipoetan emakumeen eta gizonen kopurua nahiko orekatua zegoen… hasieran. Baina azkarki partidua gero eta erasokorragoa egin zen eta emakumeak banan banan jokua uzten hasi ziren. Azkenean emakume bat ere ez zen geratu, baina gizonek jokatzen jarraitu zuten emakumeen ausentziari erreta prestatu gabe. Geroago partiduan jokatu zunten gizonei gertatutakoa planteatu zitzaienean lehen erantzuna «zer egin dezakegu itzul daitezen?» izan zen, bigarrena «agian gose ziren, orain janaria zerbitzatzen ari da eta», hirugarrena «ni ere baxua naiz eta jokatzen jarraitzen dut, jokatzen jarraitzen dut» eta azkena «ez nintzen konturatu denak joan ziren arte».
Erantzuk hauek beren itzulpena daukate sexismoaren lengoaian: lehena joera heroikoa da: «zer egin dezakegu (gizonok) oker eginda zuzentzeko?», bigarrena ukapena «ezin da gure akatsa izan, beste gauza egiteko edukiko zuten», hirugarrena berdinketa: «neuk ere zapalduta nago!» eta azkena ohizko ihesa eskenatokitik.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like