KULTURA SALMENTA
Zer dabiltza baina Merkatu Kulturaleko produktu batzuk besteengandik bereizten? Nor demontrerentzat gordetzen dute oraindik “Kultura” izena? Izen bat horrenbesteraino okertu dutenean, etsaiarentzat uztea besterik ez du merezi: dena da Kultura, artistikoa, literarioa, zientifikoa, nazionala, unibertsala, telebistakoa, klasikoa, iraultzailea, futbola, Burtsa,…