HURRENGO GELTOKIA AUSWICH

Teloia gora. Ikaragarri azkar dijoan tren baten barruan gaude. Hain azkar doa, desegindako paisaia ezin dela ikusi begiratzearekin soilik.

Bi bidaiari doaz eroso eserita. Bata bestearen parean. Lehena KIMERA TRANSGENIKOA kezkagarri bat da eta bere itxurak, zurea edo zerorren semeena gogorarazi diezakegu. Bigarrena, HIRITARRA da. Aurpegi lizun-berdexka dauka eta egunero bezala bere arte obra partikularra egitera dijoa.

HIRITARRA: Barkatu molestatzen bazaitut baina ezin diot galdetzeari utzi. Ez zara zu KIMERA TRANSGENIKOA izango?

KIMERA TRANSGENIKOA: Bai halaxe da. Badakizu gainera hiltegira noala, nire bizitza zikloa amaitu baita.

HIRITARRA: Hiltegira lehenengo mailako aulkian, pozten naiz ba. Baina esadazu; Zer zara zu? Behia, oilaskoa, zerria edo gure berezitasun exotiko horietarikoren bat?

KIMERA TRANSGENIKOA: Erdi gizakia, erdi zekorra solomotxoa. Baina erne: benetako solomotxoa inolako faltsifikaziorik gabekoa, ekolologikoa ehuneko ehunean.

HIRITARRA: Zoriontzen utzidazu, zu gure sorketarik hoberena zara. Eta mesedez utzidazu pilula urdin hauetako batera gonbidatzen solasean segitzen dugun bitartean.

KIMERA TRANSGENIKOA: Kolore polita dute. Zer dira?

HIRITARRA: Bere konposaketa guztiz ezezaguna egiten zait, baina ongizate sano eta harritzekoa sortzen dute.

KIMERA TRANSGENIKOA: (Pilula bat jan eta bereala hasi da barrez). Egia da, kar, kar, bai, kar, kar.

HIRITARRA: (beste pilula bat hartuz) kar, kar, ederra, kar, kar.

KIMERA TRANSGENIKOA: Zergatik ari gara barrez?

HIRITARRA: Ez dakit, agian pilula urdin hauetako bat jan dugu.

KIMERA TRANSGENIKOA. Ez naiz gogoratzen.

HIRITARRA: Hori da, barrea artifizialki eragin eta memoria automatikoki txikitzen dute. Hau barrea, ezta?

KIMERA TRANSGENIKOA: Egia, egia… Barre kontrolaezin hauen ostean, lagun kontsidera gintezke, lagun hundiak, bizitza guztirako lagunak.

HIRITARRA: Jakina, konfidentziak era egin geniezaizkoke batak besteari, kamaradak egiten duten bezala.

KIMERA TRANSGENIKOA: Sekretu txiki bat konta diezazuket?

HIRITARRA: Bai noski.

KIMERA TRANSGENIKOA: Batzuetan eta zerikusirik ez daukan momentuan, alde egiteko gogoa izaten dut, normalean hiltegira iritsi baino lehen gertatzen zait. Larria al da?

HIRITARRA: Ez, ezta gutxiago ere. Zure gizakitasunaren sintoma baino ez da, baina ez zaitez larritu, berdiseinatua izan ahalko zara. Hori da hain zuzen ere gure segurantza soziala sistemaren abantailetako bat. Edozein kasutan, zu gizakia zara ia, eta laister iritsiko da eguna zeinean kimera bioteknologikoak gizakiarekin berdintzen baitiren. Gizaki bizi oro, bakterietatik hasi eta, landare, molusko, krustazeo, anfibio, egazti, arrain, eta mamiferotaraino, gizakitzat hartu ahal izango da. Ez da orduan inolako desberdintasunik izango. Berdinak izango gara. Orduan bukatuko da jateko, hiltzen ibili beharraren kontu hori. Bioteknologiek konponduko dute arazoa. Geure gorputzen autoregenerazio automatikoari esker helikatu ahal izango gara. Hozka egingo dizut, eta zu hozka egin ahal izango didazu, anaidetasun osoan. Ederra benetan.

KIMERA TRANSGENIKOA: Bai baina orduan, Zeinek egingo du esklabu lana?

HIRITARRA: Animali, gizaki eta organismo zelula bakarrak berdinak garenean, lan degradantea, makinek egingo dute. Baina makinak gizaki bilakatu baino lehen, urre garai bat biziko dugu, non bizi den oro, munduari bere potentzialitate kreatiboak erakutsiko baitizkion. Imajina ditzakezu aza batzuk, Sokrates, Newton, edo Dali bat eginda?

KIMERA TRANSGENIKOA: Orduan gizakiaren birsortze batetaruntz joango gara eskutik helduta.

HIRITARRA: Horretan gaude. Laister, animali bioteknologikoek, gizakiek dituzten eskubide berberak izango dituzte. Eta nahiz eta egia den gizakia lan alienatua egitetik askatua izan dela, oraindik badira lekuak, zeinetara makinak ezin baitiren iritsi eta hor zaudete zuek, minetan, zabortegietan, produkzio kateetan, bulegoetan, denbora laburrez, teknikak (gurekin egin zuen bezala) askatzen zaituzten arte.

KIMERA TRANSGENIKOA: Eta zein ametsetara eramango gaitu tren horrek?

HIRITARRA: Ikusten al duzu botoi hori?

KIMERA TRANSGENIKOA: Bai ikusten dut.

HIRITARRA: Ba sakatzean, bi gauza gerta daitezke. Adibidez, nire etxeko argiak piztu eta itzal daitezke, diskoteka batean bezala, eta era berean ekintza txiki horrek munduko beste edozein toki ezezagun batetan sarraski txiki bat eragin dezake.

KIMERA TRANSGENIKOA: Baina hori izugarria da.

HIRITARRA: Egia esan ez da mirari bat. Batera ematen den ondorioa baino ez da, eguneroko desastre txiki bat, zientziak konpondu beharko lukeena. Hau da nire konfidentzia, lagun maitea.

KIMERA TRANSGENIKOA: Sekretua gordeko dizut.

HIRITARRA: Baina zuk gehiegi dakizu jadanik. Beraz hementxe bertan hil beharko zaitut hiltegira iritsi baino lehen, ez zaitezen matxinatu.

KIMERA TRANSGENIKOA: Nire kode genetikoan ez dago horrelako ideiarik.

HIRITARRA: Bada ez bada ere.

KIMERA TRANSGENIKOA: Eta martxan doala salto egingo banu?

HIRITARRA: Hilko zinateke desintegratuta.

KIMERA TRANSGENIKOA: Beraz, zure animali liberazio proiektua? Zure demokrazia kreatibo osoa? Eskeintzen zenidan mundua?

HIRITARRA: Gauza bakoitza bere garaian laguna. Momentuz abere bioteknologikoak bulegoetara eta hiltegira puntualki joan beharko dira. Askatuko ditugu, ez izan ardurarik eta batez ere, ez zaitez aurreratu. Edo pentsatzen zenuen ardo eta larrosen arteko egun hauei uko egingo geniela, lehenago esklabu mota berri bat ziurtatu gabe? Aholku bat emango dizut; Zeure izaeraz disfrutatu ahal duzun bitartean behintzat.

KIMERA TRANSGENIKOA: Eta historio hau horrela bukatuko da?

HIRITARRA: Trena hurrengo geltokira iristen denean.

Amaiera

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like