MANIFESTUA

«Il vous faut construire les situasions» -situazionisten guda oihua zen, haiek Durruti eta bere kolumnakoak bezala izatearekin amets egiten zuten -«konkistatzen dugun herri bakoitzean eguneroko bizitza iraultzen dugu…» non begia ipini han gizartezko estruktura deuseztatzen[[Deuseztatu guretzat kritika, satira eta abarren bidez lurrera botatzea da, inoiz ez ezarpen bortxatuaren bidez: pertsonak errespetagarriak dira; beraien karguak eta ideiak deuseztagarriak.]] zuten, geratzen zirenak dena hasieratik berregin zezaten utziz. Deuseztapen hau, hain zuzen ere, gertaera («situation») baten sorpena da: deuseztapena egiazko parte hartzea lortzeko. Situazionisten ustetan gizabanakoei zama astun eta baliogabeko batez askatzen bazaie bakoitza bere buruko aristokrata izango da, bere bizitzaren protagonista, eta horrela praktikara eraman zezakeen bere benetazko sormena, bere egiazko erantzunkizuna. Situazionistek ezabatu nahi zuten lastre hori aurpegi bat zeukan (eta dauka): segurtasuna eta nolabaiteko erosotasuna eskaintzen duena; eta zeregin izkutu bat: zulo bat egitea bizi indarra, sorpen indarra, ahalezkoa den edozein jarrera kritikoa eta abar ihesi joan daitezen.

Irudimena pizteko zapaltzen dion alienazioen multzoa deuseztatu behar da, kanpotik ezarritako beharkizunarekin akabatuz. Unibertsitatean adibide argi bat daukagu: ikasle gutxik aurkitzen du plazer intelektuala, gehienak aspertzen dira, behartuta daudelako jarraitzen dute, xedearen kontzientziarekin: sakrifikatzen naiz orain zerbait ateratzeko etorkizunean… Bakoitzak irakasten diotena ikasten du, dauden gauzetan lan egiteko «Ikasleak jasotzen duen irakaskuntza mekanikoa eta espezializatua beharrezkoa da sistema ekonomikoa mantentzeko, honek ikasle ezjakinak eta pentsatzeko ezgaiak behar ditu». Unibertsitatea beharkizuna da, pentsamendu librearen hilerria, sormenaren espetxea, ezarpenaren garaipena erantzunkizunaren gainean. Ikasleek, multzoka, tabernara egiten duten joan-etorriek zentzazio kezkagarri bat sortarazten dute. Baina zentzazio kezkagarri horrek ezarpenaren aurreko menpekotasuna (eta bere lagunak diren nota on sakrifikatuak) baino balio handiagoa dauka. Jendeak ondo ulertzen du besteen proiektuan onena izatea ez duela meriturik eta hobe dela berezkoan ihardutea. Lehen aipatutako zentzazioa ulermen horren ondorioa da.

«Loterian hainbat miloi irtengo balitzaidake unibertsitatea (edo lana eta abar) utziko nuke» -Esaldi hori entzutea oso normala da. Gizartean diruarekin beharkizunetik ihes egiten da eta horrela plazerra geratzen zaigu bakarrik. Situazionistek beren teoriekin bilatzen zuten ondorioa berbera da: beharkizuna hiltzea bakoitzak bere benetazko nahiez hitz egin dezan. Eta «Egizu nahi duzuna» Gargantuaren esaerapean sistema malgua eraikitzea oso nahigarria litzateke, ondorengo belaunaldiak inmobilismopean ez lurperatzeko.

Desordenua, nahasmena piztea, beharkizunarekin amaitzeko era ona da. Dali-k esaten zuen bezala: «Nahasmena sistematikoki eragin behar da, honek sormena askatzen bait du. Kontraesanezkoa den guztiak bizitza sortzen du».
Nahasmena, desbabesa bezala, ukapenaren ondorio zuzena da. Nietzsche-k, adibidez, egoera herraldoi bat sortu zuen Jainkoa, bizitzaren aginduak ematen zituena, erahil zuen. Gizakiak beharkizuna lurrera botatzen duenean nahastuta sentitzen da, une horretan bere kabuz tutelarik gabe, zerbait sortu behar bait du.

Jainkoak hilda badaude, Jainkoaren eginbeharra betetzen duten gizonek heriotzaren -Estatu eta Kapitalaren- administratzaileak dira: Haiek dira gure gaurko etsaiak, gobernatzen gaituen abstrakzio hilgarriaren ordezkariak.
Dadistak, surrealistak, punkiak… gertaerak (situations) eraiki zituzten mugimenduak izan ziren (sarritan inkonstzienteki egin zuten); beren erara, heterodoxoa, irrazionala, borrokatu zuten
«(Zientzia) analitikoa, handigurakoa, azalezkoa aurkitzen dut; Hein handi batean nik gehien maite ditudana: ametsak, zoria, barrea, sentimenduak eta paradoxak kontutan hartzen ez dituelako» (Luis Buñuel). “We make people think and that is frightening”- esaten zuen Johnny Rotten-ek. Punk-ak ez zuen justiziaren aldeko borroka bat burutu nahi. Zer eragiten dio jendeari biziagoa sentitzeko? eta antzeko galderak erantzun nahi zuen, besterik ez. Intelektual aspertu askok soilik teorizatzen zuena egin zuten: Tabuak apurtu zituzten. Egile-ikusle ezarritako dinamika zalantzan jarri zuten.
Nahi zuten moduan jantzi ziren. Pentsatzen zutena esan zuten. G. Marcuse-k esaten zuen bezala politika eta kulturaren nahi sakonetaz eta muturrekoenetaz hitz egin zuten. Ikuzkizunak, Debord-en arabera, ezartzen dizkigun funtzioak irauli zituzten zertxobait… Kontrapuntua izan ziren, haiek baino lehen dadistak izan ziren bezala, oso izorratzileak.
Denek (situazionistek, dadistek, punkiek, surrealistek, …), era eta lengoai ezberdinetan, berbera oihukatu dute: ez dugu hau nahi! bizirik jarraitzeko haien jokuan sartzera behartzen gaituena gorrotatzen dugu! Irteera bat bila dezagun! Gu entzuteko behar ditzagun! Baina kontuz. Ez egin aipatutako mugimenduen alde ukatzaileaz etorkizunezko gizarte baten oinarria. Sortzeko beste lanabesak behar ditugu, deuseztatzeko erabiltzen direnekoen ezberdinak. «…Horrek zera erakusten du: filosofian non irrazionalismoa burua altxatzen duen, bere barruan sartuta darama dagoeneko, gutxienez, ideologia faxista, sakonki atzerakoi, baten posibilitatea» (G. Lukacs). Eta ez bakarrik filosofian. Dadá edo Punk-a ez ziren saiatu aurresortutako alternatiba batez etsaia ordezkatzen. Dadá-ren hizketa baiezkoa zoratzekoa da eta beste moetako hizketa ikaragarriak gogoaraztzen du. Serioa ez den Dadá baino gauza txarragoak kontutan hartu dira eraikitzeko; ezberdintasuna, indibidualtasuna eta tentazio okerraren usaina edukiko duen edozer debekatzen duen faxismoa sortuz. Camus-ek, «Gizon Bihurria»-n, burutzeko besteen askatasunaren deuseztapena aldarrikatzen duen galbide iraultzaile horren kontra ohartarazten gaitu. Barreak, eskandaluak, ironiak, fartsak, blasfemiak… barrutiko balorea eduki dezakete, edo kritikako balorea, baina eraikitzeko erabiltzen direnean txarra. Guillermo de Baskerville-en etsaia, Grimm-en Anaien jantzi ikustezinaren erregea edo bere laguna, «Nuestra Graciosa Majestad» zekiten bezala, barreak autoritateek -beti irrigarriak izatearen beldur- janzten duten aurari aurre egiten dio.

Kontsigna situazionistak -pertsona autonomoen mundua nahi dugu- gaur egun ere balio du. Zentzugabekoa deritzoguna zentzugabekeriaz eraso dezagun eta eztabaida askearen bidez, eta horrek dakarrenaz, ordezka dezagun. Bertrand Russell-ekin ados bazaude, hezkuntzaren xedea buru indibidualistak sortzea dela esaten zuenean, bota ezazu lurrera eragozten duen guztia. Bat zaitez eguna bizitzako 24 ordu alferrik galduak izan ez dadin saiatzen garenokin.

«Apuntes del Subsuelo» aldizkaria

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like