INMIGRAZIOA ETA HIZKUNTZA

Y así nos entendemos… azpitituluak ederki laburbiltzen du liburu honen edukia. Lan honetan, Beatriz Diazek Bilboko San Francisco biztanleek hizkuntzekiko duten harremana aztertzen baitu, ondorio nagusi batzuetara helduz, hizkuntzak elkar ulertzeko erabiltzen direla eta etorkinek bertakoek baino hizkuntz gehiago maneiatzen dituztela eguneroko bizitzan.

Bilboko auzo honetan pertsona eta hizkuntza ugari egiten dute topo eta elkar ulertu ere. Nola egiten dute? Zer nolako hizkuntzak ezagutzen dituzte? Eta erabili? Zeintzu dira hizkuntza bat ala bestea aukeratzeko irizpideak? Ama-hizkuntza egunerokoa ote dute? Zer gertatzen da seme-alabekin? Zein da bertakoen jarrera? Gai guzti hauek jorratzen ditu egileak, horretarako ondo baino hobeto ezagutzen dituen pertsonen esperientziaz baliatuz; aho desberdinek osatutako lana baitugu hau, korala alegia.

Bilbo etorkinen helmuga izan da aspalditik, migrazioarekin batera hasitako hiria. Baina gaur egungo migrazioak, hizkuntza arloan, aurrekoek izan ez zuten ezaugarria du: aniztasuna. Eta aberastasun berri honetaz lan gutxitan hitz egiten denez, liburu honen ekarpen handienetarikoa horretan datzala uste dugu, errealitate anitz eta oparo hori begi-bistakoa bilakatzen duela gertutik bizi ez dutenentzat.

Beak hizkuntzak komunikatzeko tresnak direla aipatzen du behin eta berriro; erabat ados, baina ez bakarrik. Hizkuntzak eta pertsonen arteko harremanetan identitatea, poterea eta bestelako kontuak tartekatzen direlako. Hauxe da liburu honen ahuleziarik nagusia, pertsonen arteko harremanen alde baikorrak azpimarratze horretan, hizkuntzen geopolitika erabat ahazten duela, pertsonen arteko harremanetan hizkuntzak eta hizkuntzekiko jarrerak potere tresnak bilaka daitezkela ez duela islatzen. Arg.: Likiniano Elkartea.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like