Europar Batasuna (EB) inguratzen du-ten hormak itxi on-doren eta herrien arteko barnemugak desagertu ondoren itzelezko sare bat eraiki da kontrolatzeko eta zaintzeko, eta ez bakarrik «desiratzen ez diren» arrotzei baizik eta, ahal den neurrian, biztanlego osoari. Azken bost urtetan Europar Batasuneko gobernuek «sekretu» esloganpean lan egin dute Euro-pako polizia indar supernazionalaren ametsa betetzeko. Proiektuari buruzko informazioa edo eztabaida gutxi edo ez publikoa izan da. Askatasun zibilak eta oinarrizko giza-eskubideak minatuak eta mehatxatuak izan dira.
ESPAINAKO PROPOSAMENAREN KASUA
Laster -Espainak Europar Batasuneko presidentzia bere gain hartu ondoren, 1995.eko uztailan- EBeko Komisio-aren lan talde batek aspalditik prestatzen ari zen txosten bat aurkeztu zuen. Europolaren datu-baseen analisi-lanerako jarraitu behar ziren bideak azaltzen zituen. Datu-base hauek Europolaren inteligentzia-lanen bizkarrezurra ziren. EBeko herrien gobernuetara -baina ez parlamentuetara- aurkeztu zen txosten honek kriterioak perfilatzen zituen datu-base zentraletan bilduta eta prozesatuta izan liteken informazio pertsonalari buruz. Txosten honetan pertsonen ikuspen politiko, sinesmen erlijioso, jatorri etniko, norabide sexual eta osasun egoerari buruz bil eta prozesa daiteken informazioa azalduta dago zehazki. Konputagailu-sisteman sartuta izan daitezkenak ez dira bakarrik gaizkile konbiktoak eta bilatutako pertsonak. Europolaren Konbentzioak ez-gaizkile eta ez-bilatutako pertsonei artxiboak sortzea baimentzen du, esate baterako «kontaktu-pertsonei», «lekuko potentzialei», baita «biktima potentzialei» ere. Espainako proposamena ez da argitatua izan eztabaida publiko baterako. Asmoa politikari, zerbitzari zibil eta gobernu-ordezkarien zirkulo oso txiki baten barruan ibil zedin zen. Urte hauetan jende horrek sekretuan lan egin zuen, EBko herri guztiek 1995.eko uztailaren 26an sinatu zuten EUROPOL Konben-tzioa prestatzeko. Gaurko lehentasuna Konbentzioan zabalduta utzi ziren arloak ixtea da, beharrezkoak diren direktibak zirriborratzen eta burutzen. Sekretuaren maila Konbentzioren zirriborroa egitean mantendu zena bezain altua da. Espainako proposamena, hala ere, egunkarietara filtratu zen, EBko herri batzuetan protestak sortzen, eta galderak ministerio nagusietara parlamentu nazional batzuetan. Ondorioz, proposamena EBko presidentzia italiarrak prestatutako zirriborro batekin ordezkatu zen. Proposamen berri hau Espainak proposatzen zuen informazio berebera biltzeko posibilitatea mantentzen du! «Bizimodu», «jokabide» eta «mugimendu» guztiak erregistra daitezke, arauliburu berezi batean berriro zehaztuko diren arauen arabera!
Espainako proposamenarekin gertatutakoa argi eta garbi erakusten du Europolaren lanek jarraitzen dituzten bideak. Eta gaur egun Europa handiaren politika garatzen ari diren erabaki hartzaileek, burokratek eta politikoek askatasun zibil eta giza-eskubidei buruz pentsatzen dutena erakusten du. Jende hau hain poteretsua sentitzen da bere munduan, non geratzen zaizkigun askatasun zibil urriak eza-ba bait ditzakete, inolako erresisten-tzia gure aldetik eta inolako oztopo haien partetik itxaron ga-be. Europola-ren ga-rapen etengabeak, zoritxarrez, arrazoia dutela erakusten du.
DETEKTIBEEN ELKARTEA
SEKRETU hitza giltza-hitza izan da beti, ideia Helmut Kohl Alemaniako Kantzilerrak eraiki zuenetik, Europako Kontseiluaren 1991.ko ekaineko bileran. Ideia hau Europar Batasunaren ltuneko («Maastricht Ituna») l.k.9.zbk. artikuluan sartu zen. Honek Maastricht-eko «hirugarren zutabe» bihurtu zuen: «guztion interes»en arazo bat: maila intergubernamentalean negoziatua izateko, «Elkartearen interes nagusienetariko bat» bezala, Europako Komisioak ukitua izateko, lege Komunitarioari lotutako prozedurarekin.
«Europako FBI»-aren ideia ez da be-rria. Politikoak eta poliziako nagusiak elkarrekin aritu dira, 70.etako amaieratik, TREVI taldean, lan-komiteen estruktura bat burutzeko terrorismo, krimen eta drogaren aurkako bo-rrokan. Horrela oinarriak jarri zituzten Europa handiko polizia-indar estrukturatuago bat egiteko. Benetazko eztabaida 80.etako amaieran hasi zen.
EGINBEHAR OPERATIBOAK
EUROPOLA inteligentziako zerbitzua bezala aurkezten da, potestate operazionalarik gabe. Baina Europar Batasunaren Itunean («Maastricht Ituna») Europo-lari egiten den erreferentzia oso zuhurra da eta ez du etorkizuneko eginbehar operatiboak kanpoan uzten. I.k. artikuluak «Europako Poliziaren Bulego bat (Europol) edukiko duen informazio-trukatze sistema baten an-tolaketari buruz» hitz egiten du. Eta, Poliziaren Elkarlanari buruzko Deklarazio aparte batean, «Estatu kideak ados legozke -1994.ko txosten bat oinarritzat hartuz- laguntza horren esparrua zabalduko balitz»(1). Ez dira oraindik behar diren urratsak eman. Baina hau estatu kideen artean Europol Konbentzioa onesteko prozesu geldoari dagokio batez ere. Konbentzioaren arabera Europolak «terrorismo, droga ilegalen trafiko, eta nazioarteko beste krimen moten aurka» borrokatzea du helburutzat. Azken puntu honetan honelako krimenak sartzen dira: Gai nuklear eta erradioaktiboak, etorkin ilegalen kontrabandoa, ondasunen lapurketa estatu kideen arteko transitoan, eta lapurtutako motorrezko ibilgailuen salmenta ilegala beste estatuan. Gatazka bat dago Estatu kideen artean «terrorismo»aren de-finizio eta lehentasunari buruz Euro-polaren zereginetan. Greziak eta Espainak, batez ere, puntu horri lehentasun handia eman dakion nahi dute. Bizitza, gorputz-kalte, askatasun pertsonal, es-tatu eta jabegoaren aurkako krimenak sartu nahi dute. Krimen mota hauek gehituak izan dira Konbentzioaren 22. anexoa bezala. Honek esan nahi du Europolaren lehenengo eginbeharrei gehi daitezkela beranduago.
KONTROLIK GABEKO POLIZIA
EZ dago kontrol parlamentarioa edo independientea Europolaren Konbentzioaren ezarpenaren gainean. Estatu kideek izendatutako Ordezkarien Batzar batek gobernatzen du gorputza. beste erakundeak -adibidez Europako Kontseilua- ez-bezala, ez du inolako azalpen eman behar asanblada parlamentario bati edo beste motatako erakunde demokratikoari. Estatu kideen arteako gatazkak Konbentzioaren interpretazioari buruz Luxemburgoko Europako Justizia Korteak konpondu behar ditu. Britaina Handiak eta beste estatu batzuek gogor aritu badira ere Europako Korteari inolako zeregina ematearen aurka, hau harri bat izan da proiektuaren zapatan. Baina 1996.ko martxoan EBeko Justizia eta Etxeko Arazoetarako Kontseiluak aurrera jo zuen beste arauen buruketarekin, Europako Kortearena gerorako uzten. Dirudienez beste estatu kideek Britaina Handiak bere erresistentzia utz dezan proiektu osoa onartzeko orduan itxaroten dute, eta Europolaren ezarpena zain dago martxan jartzeko.
HORMAK ETA KONTROLAK
EUROPOLA ez da bakarrik izango biztanlegoaren kontrolari zuzendutako erakundea. Schengeneko Itunak (2) lagundu du, dagoeneko, «Europako Gotorleku»aren inguruan horma berriak eta handiagoak eraikitzeko. Asiloa eska dezaketen kopurua drastikoki gutxitu da. Hormako zuloak estali egin dira bisado eskaerekin, garraioetarako oztopoekin, asiloko politika armanizatuarekin eta kanpoko mugeetako kontrol itxiekin. Politika honen ondorioak ikusgarriak egiten dira gero eta gehiago: errefusiatuak hilda aurkituak izan dira kontainerretan, itota hondartzetan, eta polizoi bidaiatzen zutenean kareletik botata izan dira.
Orain errefuxiatu batek bere burua babestu behar du ez bakarrik bere atzetik dabiltzenetik, baizik eta EBeko herri baterako bidaian, asiloren bila, bere bulnerabilitateaz aprobetxatu nahi dutenetik. Zailena horrna zeharkatzea da, jende desesperatuena da, eta erraz eror daiteke bere egoeraz aprobetxatu nahi duten kriminal profesionalen eskuetan. «Indus-tria» oso bat sortu da EBeko ekialde eta hegoaldeko estatuetan, errefuxiatuei «laguntzeko» eta beren diruaz aldentzeko. Barneko hormak EBeko herrien artean urratu egin dira, lan-indarraren mugimendu librea errazteko. Baina horrek ez du gutxitzen agintariek biztanlegoa kontrolatzeko duten «beharra». Mugen arteko kontrola desagertu egin da bameko muga geografikoetatik, bere ordez kontrol zabal bat hedatu da EBeko lurraldea zeharkatzen duen migrazio gainean. Europolaren Konbentzioa bide bat da kontrol-tresna berri horeik zihurtatzeko. Schengen-eko Ituna beste bat da, neurri berriak sartzen ditu mugen arteko polizien elkarlanerako, eta informazio-sistemen elkarrerabilpenerako. Badago asiloa bilatzen dutenen hatz-marken erregistro konputerizatuta EURODA zentrala. Eta asiloaren aplikazioa eskuratzeko standareak jartzen duen Dublingo Konben-tzioa. Badago beste itunen sorta bat standar berriak jartzeko mugen arteko kontrolerako, ohizko elkarlanerako, elkarrekiko telekomunikazioen zaintze eta erregulaziorako, eta datuen transmisioaren klabeetarako. Banatuta edo elkarrekin, neurri hauek mehatxu oso serio bat dira askatasun zibil eta oinarrizko giza-eskubideen aurka. Ez bakarrik errefuxiatu eta etorkinentzat -haiek lan sistema berriak jasoko dituzten lehenak izango dira- baizik eta Europako biztanle guztiontzat.
Mads Bruun Pedersen
[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]