Tresna gutxik hartu dute, gizateriaren historia hurbilean zehar, telebista bezain garrantzia. Tramankulu honek eragingailu teknologiko, lanabesa edo aisiarako tresnaren mugak gainditu ditu benetazko fenomeno soziala izateko.
Harrigarria da: denbora pasatzeko hainbeste erak egonik (irakurketa, jolasa, kirola, artea,…) denok denbora daukagu TB ikusteko. Eta bai egiten dugula; egunero TB aurrean igarotzen dugun batezbestekoa 3 ordu dira, ez geihago ez gutxiago.
Bakarrik interesatzen zaiguna -benetan ona dena- ikusten dugula esaten badugu ere, eta saio zaborrak eta aurkesle hau edo hura kritikatu arren, era batean edo bestean denok gaude haren okada argitsu-entzungarrien menpean.
Froga bat: goraipatze edo kritika horiek «azterketa sakon» batetik eginda daude. Ez da zaila mota guztietako hizketak entzutea, jende ezberdinakoak, eduki kontrakoekin, baina denak gai berberari buruz: TB.
Telebista ikusten dugun bitartean, gure sentimenetatik bost «lelotzen duen kutxak» okatzen digun informazioan murgilduta daude, beste edozein ekintza egiteko ahalmena ezabatzen eta, are txarragoa, edozein ahalmen kritiko ezabatzen.
Tele-ikusleen ahalmen kritikoa ezabatu ondoren, igorritako informazio zuzen edo ez-zuzen osoa guztiz asimilatzen da. Jakina, informazio hori poterearen interesei dagokie: estereotipo sexistak, bortitzak, atzerakoiak, eta abar…
Esate baterako: Hegoamerika. Harreman zuzena dago telebisten zenbakiaren, diru-sarreren gutxipenaren eta herri-borroken murrizketaren artean. 1980 eta 1990 urteen artean TBko aparailuen zenbakia %40 bat gehitu zen, bitartean benetazko batezbesteko diru-sarrerrak beste %40 batean gutxitu ziren eta hautagai politiko neoliberal askok -TBko irudiei oso lotuta- presidentziak lortu zuten.
Eta informatiboak? beren manipulazio eta omisio nabarien bitartez errealitatea haiek nahi duten bezala ikus dezagun arduratzen dira.
Debate eta tertulietan ere, adierazpen askatasun demokratikoari dei eginez -gai lelo bat ez bada, zentzugabekeriaren mugan-, itxuraz ezberdinak diren ikuspen batzuk eskaintzen dira, baina ikuspen horiek ez dute gai sakonenak kolokan jartzen inoiz, kasualitatez gai haietan denak ados daude. Potereari interesatzen zaion gaiak dira hain zuzen ere. Bestea garrantzirik gabeko ñabardurak dira.
«Sasi-disidentziaren» iruzurra da hau. Demokraziak herriaren ahotsa entzun dadin uzten du, baina TB «disidente instituzionalei» bakarrik (edo gutxienez ozenago) entzun diezaiegun arduratzen da.
Gaur egun, etorkizuneko TB heltzear dagoela entzuten dugu: kabletiko telebista (kateen zenbakia asko gehitzen duena) eta telebista interaktiboa (saioak hautatzeko ahalmena eta baita telekomedia baten argumentoa aldatzeko aukera ematen duena).
Gure ustez aurrerakuntza hauen bidez aukera gehiago edukiko dugu burmuina «garbituko» digun katea hautatzeko eta posibilitate batzuen artean («debateetan» bezala) aukeratu ahal izango dugu, beraiek jaso dezagun nahi duten barruan.
Izar Beltza
(Iruñea)