ANARKISMOA, PARLAMENATARISMOA, DEMOKRAZIA

Sistema parlamentarioa Espainiara 1977an itzuli zen diktadura frankistaren luzapen bezala. Herri borondatea asanbladetako langileri demokraziaren bidez adieraz zitekeen soilik. Langileriak gehiengo zabalaren interesa har zezakeen koordinakunde edo langile kontseiluetan eratua politikoki klase modura. Baina nazio, «herri» bezala sortu bihurtu zena benetan, burgesia frankista izan zen. Erakunde faxistak desegin beharrean langile mugimenduaren desaktibatzea paktatu zuen oposizioarentzako espazio politiko baten truke. Erbestea itzuli ahal izan zen konpentsaziorik gabe, ezta morala izan ere: guda zibilaren ondoko genozidioaren eta urteetako jarraipen eta sufrimenduen ahaztea. Frankismo amnistiatuak alderdi eta sindikatuak legalizatu eta hauteskundeetara deitu zuen, Las Cortes, CNS edo Movimiento Nacional bezalako gorpuez deseginez, baina bere aparatu osoa gorde zuen, «demokrazia» berriaren aparatu bihurtuko zena. Polizia, Justizia, Monarkia, ejerzitoa, diputazioak, gobernu zibil eta militarrak, kapitaintzak, diplomazia, administrazioa, zerbitzu sekretuak…; dena, den-dena, ukiezin gelditu zen. Ez hauteskunde ezta hauetatik sortutako prozesu eraikitzaileak ez zuten eragin burokrazi estatala ezta burgesia ere. Frankismotik sorturiko alderdi batek, UCD, «trantsizioa» gidatu zuen -edo «erreforma» itaundu-, alegia, diktaduraren eratorpen demokratikoa, oposizioak lagundua: hori izan zen demokrazi espainiarraren «kontratu soziala». «Demokraziaren» etorrera -udal hauteskundeak, bi ganberak, adostasuneko sindikalismoa, Moncloako Itunak, Konstituzioa, Autonomi estatutuak- komedi maltzur bat izan zen zeinak langileek irudikaturiko demokrazi sozialistaren likidazioa izan zuten ordainsari modura. Antzeztu zen sistema parlamentarioak munduan karikatura bat bezala bizirauten zuenean. Espainiar parlamentarismoak besteen miseriak eta inoren loriarik ez zeuzkan. Alderdi guztiak ordenu burgesaren alderdiak ziren. Lehen unean bozkatzeak borondatez amnesiaz gaixotzea eta fartsarekin parte hartzea san nahi zuen, baliozkotasuna ematea, frankismoari amaieraraino lagundu zioten hildakoen odolarekin zikintzea. Anarkismoak bere esperientziaren sakoneko berrikuspen bat behar zuen egitea paper bat jokatu nahi bazuen berebiziko data horietan. Ez egitean, ezin izan zuen bere kritika berritu, ezta taktikarik zehaztu, eta ez zuen eragin gertakarietan. Ezertaz jakin gabe amaitu zuen, ideologi autista eta kontenplaziozkoan bihurtua, laurdenkaturiko iragan historiko bateri helduriko kontraesanik gabeko istorio batean. Eraginak paralizatzaileak izan ziren.

Langile klasearen eraldaketak klaserik gabeko masan interes orokorraren ordezkari bezala altxatu eta lantegi eta auzoetan indarrean jartzea lortu zituen zuzeneko demokraziaren oinarrietako herri borondatea adierazi ahal izatearen aukerekin amaitu zuen. Kapitalaren erresuma eztabaidaezinak gizartea denbora eskasean eraldatu zuen teknologiaren garapen bizkor bati esker. Masen berezko ezaugarriak, hala nola atomizazioa, mugikortasun eroa, kontsumismoa eta bizitza pribatuaren konfinamendu, gizarte teknologikoan areagotu ziren, soziabilitate hondakinak ezabatuz eta kontrol sozial totalitarioa indartuz. Mundu merkatuak Estatuen aurrean nagusitasuna irabaztean, parlamentuek zuten botere eskasa galdu zuten. Ez zuten balio ezta nagusi zen klasearen interes zehatzak bideratzeko; hauek merkatu kapitalistaren mundu erakundeetan bideratzen ziren zuzenean. Alderdi baten edo besteren gehiengo parlamentarioak ikuskizun politikoan aldaketak ekar zitzakeen baina aldaketa horiek ez zieten inola ere benetako botereari eragiten. Parlamentarismoaren xehetasun teknikoak -kanpaina, boto-txartelen zenbaketa, telebista eztabaidak, ganberetako bozketak, mozioak, komisioak, e.a.- mantentzen ziren, baina aurrera egiten zuena dominazioaren bakarrizketa zen, teknozaindaritza, eskubidearen erosioa, disidentzia eta kartzeletako biztanleriaren kriminalizazioa. Une hartan ziklo bat ixten zen: alderdiek ordenu beraren aukera ezberdinak ordezkatzeari utzi eta interes partikular eta pertsona partikularren interesak ordezkatzera iragan ziren, ustelkeri politikoaren fenomenoaren hedaketa azaltzeko nahiko litzatekeena. Bere aldetik, sistema parlamentarioak diktadura frankistatik ezberdintzeari uzten zion. Nahi den bezainbesteko faxismo leuna, faxismo teknologikoa, baina faxismoa hala ere. Etapa globalizatzailean itxurazko askatasunak salbuespen egoera batetan itotzen dira eta Estatu tekno-demokratikoa Estatu penalera doa. 2000 urteko politika Benthamen «panoptiko» edo Orwellek zioen «Big Brother», Anai/Neba Handia da. Egoera honetan abstentzioa zanpatuen duintasunaren isla hutsa besterik ez da. «Eskumak irabazi ez dezan» moduko arrazoi taktikoek ez dute totalitarismoa, edo «faxismoa» beti deitu izan zaion bezala, atzeratzen, baizik eta honekin parte hartzen dute. Orain gauden bezala, «hiritarra» esaten dutenean «faxista» bezala ulertu behar dugu, erakundeetan sinesten duenak, totalitarismo berrian sinesten baitu. Hiritargo poztua egungo faxismoaren oinarria da. Ez dago ezker ez eskuin ez baitago politikarik. Boterearen gaiak beste nonbaiten eztabaidatzen dira, parlamentuetatik kanpo dira. Borroka sozialak hala izan behar du ere.

Biziraun edo antolatzen diren eztabaida nukleoek beren gain dute esperimentu hutsak izango ez diren bizitza publiko eta zuzeneko demokraziaren aztarnak berreraikitzea masifikaturiko gizartearen barnean. Eta haietatik aurrera iritziak sortu, informatu, eztabaidatu, irakatsi, alegia, ahazturiko oroimen eta borroka ohitura galduekin lotzea. Klase nagusi eta bere totalitarismo teknofiloarekin aurre egiteko duten ahalmena da. Gai teknologikoak berebiziko garrantzia duten arazo politiko eta sozial bezala ulertu behar dituzte, itxura liberaleko errejimen totalitario faxista baten aurka egin beharko baitute eta klase haren sistemetan benetako arazoak arazo teknikoak bailiran bezala aurkezten dira. «Teknologia etorkizuna da», diote morroiek. Anarkismoa, ideologiaren tranpei ihes egiten jakiten badu, gizartearen kritika erradikal bat sortzeko instrumentu teoriko egokiena bilakatuko da, ideario bakarra baita tematia izan dena zuzeneko demokraziarekin askapen formula modura. Teoria komunistek berdintasunean jarri duten enfasia giza askapenaren baldintza beharrezko bezala, fase autoritarioetako iragazteak eraginik egiten ez zielarik, anarkismoak, ordea, askatasunik gabe ezin dela berdintasunik izan aldarrikatu du, eta ondorioz, burujabetasunaren bidea horrek ernaldua izan behar du.

Miquel Amorós
(Laburpena)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like