ZORIONA ETA PLAZERRA, BETIKO AGINTZA

Zorionaz zenbait ohar

Zoriona hitzaren mamia islatzeko, asmo eta helburu ugari erabili ohi da. Hauetako asko, mugaitzak eta kontraesankorrak dira. Ideologia gehienek «betiko zoriona» agintzen zuten garaipenaren ostean. Oso agindu eraginkorra, bestelako helbururik bilatzerik ulertezina baita. Zoriona, aberastasunean, boterean, lagunekin, maitasunean, lanean, arte ederretan, nor bere baitan, e.a.etan bilatzen badugu, ageri-agerian geratzen da zer nolako hitz zehaztugabea den bere barruan hain gauza kontrajarriak babesten dituena. Nire helburua ez da zoriona topatzeko beste bide berri bat (edo zaharra) erakustea baizik eta zoriona zertan den argitzea (ahal bada) eta bere rol mugagaitza azalaraztea.

Gezurraren gaur egungo diskurtsoak (ideia, balore, printzipio, irudi eta pentsakera «logikoak» igorriz statu quo indartzen eta justifikatzen duena) gogoaren kontrol arina, parte hartzailea eta sinbolikoa ezartzen du. Kodeak, erritoak, egitasmoak eta sinesmenak, komunikazio-zirimola osa aldakorrean nahaspilatu egiten dira. Bai talde handi batetiko atxikimendura bultzatzeko eta baita sasi-antolakuntza, buruaren sasijabetza bultzatzeko ere balio dute. «Zoriontasun mediatikoa» gisa horretako amua da: zerbait bizitzakoa eta bideratua, burugabea, zeren eta ez baitira bere sorburua ez eta bere ondorioak ikertzen, jatorritik urrun, munduan izateko jarrera artifiziala baita.

Zoriona hain gauza determinagaitza denez gero, nahiago dut bazterrean uztea agintearen aurkako diskurtsoa egiteko orduan, izaera horren aldeko justifikazioa sarri askotan topatzen dugu eta. Ikus ditzagun adibide batzuk:

– Zoriona, gizakeriarengan dauden premia eta desio guztien betetze bezala ikusita, ez du bereizten gizakiari berari zor zaizkion beharrizanen eta kulturalki sortutakoa artean. Gauza bera gertatzen da desioekin. Bereizketa falta horrek gizarte egitura menderatzaileak justifikatzen ditu, eurak bakarrik kulturalki sortutako nahia/premia batzuk (autoa, mugikorra, internet,…) asetzeko gauza direlako. Bestalde nahia/premia guztiak ezin dira bete, berauen sailkapena egingo litzateke garrantziaren edo betetzeko gaitasunaren arabera. Artikulu honen asmoa ez da sailkapen horretarako irizpideak zeintzuk izan daitezkeen aztertzea, baina hortxe dago ideia: Ez dago premia guztiak betetzerik. Desio guztiak ez dira zuzenak.

– Zoriona, «bizimodu orekatuaren» ikur bezala ikusita: «Barruko bake» honek bizitzaren ikuspegi ideal okerra ematen digu (istilurik gabea). Ikuspegi honen atzean badaude sistemaren osagai batzuk: konformismoa, sumisioa eta dagoena onartzea. Honela esango luke: «Saia zaitez dagoenarekin moldatzen zure helburua zoriona lortzeko.» Beraz, agintearen aurkako borrokak zorigaitza ekarriko luke.

– Zoriona autoerrealizazio bezala ikusita: Oraingoan ere, lehen kasuan bezala gertatzen da. Autoerrealizazioaz zer ulertzen dugun argitzen ez badugu, kontzeptua oso kontraesankorra da. Honen antzeko ikuspegia da «zentzuz» beteriko bizitzan oinarritzen dena. Baina, zerk ematen dio zentzua bizitzari? Askatasuna. Autoerrealizazioa, nor beraren oinarrizko premien asetzea (janaria, babesa, benetako hartu-emanak) era autonomoan erabakita balitz, baliagarria izan liteke, hala eta guztiz ere zalantza batzuk sortzen dira. Garrantzitsuena ez da bakarrik helburuak lortzen diren ala ez, baizik eta nola lortzen diren ere. Askatasuna bera, ona zein txarra, helburua da; ez litzateke autoerrealizazioaren ideiarekin kontrajarria izango, baina lehentasuna edukiko luke, bata bestearen menpekoa izanda. Gauzak honela, honako galdera hau jaurtikitzen zaio irakurleari: Zoriona, askatasunaren betetzen osoa bezala uler daiteke?

«El aislamiento masivo, desolador ocaso del universo» fanzinetik hartuta

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like