ESPERIMENTUA ELKARRIZKETATZEN DUGU!

ESPERIMENTU Jaunarekin lekartzen gara bere eguneroko frogen irteeran, zehazkiago merkantzia arriskutsuen harrera nasan.

ELKARRIZKETATZAILEA: Egun on Esperimentu jauna, nola bizi dituzu zure eguneroko ariketak?

ESPERIMENTUA: Froga berri hau puntuazio altuenarekin gainditu dut, antrax esporak, hondakin nuklearren arten lo kuluxka egin eta gorpuak azido sulfuriko artean murgilduz ateratzea bezala. Onartu behar dut segundu baten mikromilesima batetan lokartu nintzelaordenagailu aurretik altxatu gabe izan ondoren 72 orduz etorkizuneko sei mila milioi gaizkileen datuak gordetzen nituen bitartean. Edonola ere, ez duzu ahaztu behar oraindik frogatan nagoela eta edozein unetan egon nahitekeela gizartearen eskura arrazoizko salneurriarekin.

ELKARRIZKETATZAILEA: Arrazoizko salneurria? Noren jabego zara?

ESPERIMENTUA: Patente bat naiz, baina nire eraikuntza ez da serializatua izanen. Berez jaiotze naturalerako prest gaude, eta ipurzulotik jaiotzen garen arren, egungo aroaren ikurraren modura, bi hiru hilabeteren buruan produktiboak bilakatu gara. Gure erloju biologikoa soilik mantenduko da gure bizitzan zehar hileko kuotak beren osotasunean ordaindu ahala.

ELKARRIZKETATZAILEA: Nola ugaltzen zarete?

ESPERIMENTUA: Adarkatze bidez. Edonork egin dezake, nahikoa da azido azetil salizilikos osaturiko supositorio baten ondesteko monodosia. Ekintza honen ondorioz ESPERIMENTU berri bat jaioko da 15 zentimetro ez gehiagokoa kriston madelman konfigurazioarekin, hiru hilabetera 1,85 metroraino hasiz hala-moduzko baina ordainduriko bizimodua aurrera eramateko beharrezko ezagutza guztiekin.

ELKARRIZKETATZAILEA: Orduan ez da etengabeko formakuntza beharrezkoa izango?

ESPERIMENTUA: Inolaz ere. Are gehiago, iragarpen zehatzenak dio irakasleen %99ak bere buruaz beste egingo duela.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina zer diozu!

ESPERIMENTUA: Gizakia merkantzi bezala zaharkitua dago, eta azken 300 urteetan etekin onak eman dituen arren, bere norbanako asko benetan defizitarioak dira. Arrazoi duzu, ez da posible gizateri osoa bere buruaz desegiteko konbentzitzea, pixkanaka ordezkatu beharko ditugu, beren borondatez leherketa neutronikoez baino. Baina bidea utzi behar dute, okerreneko zaharkinak dira.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina nola?

ESPERIMENTUA: Egunsentian esterilizatuz, eguerdian listua botaz eta gauen mahai gainean zianura pilulak utziz.

ELKARRIZKETATZAILEA: Gizateriaren amaiera izanen da?

ESPERIMENTUA: Ez du zergatik izan behar. Kopuru ekonomiko bategatik ESPERIMENTUEN multzora bategin daitezke hortik aurrera hedatuko direnak zure adiskideen artean biderkatuko direnak.

ELKARRIZKETATZAILEA: ESPERIMENTUETAN bihurtzea?

ESPERIMENTUA: Gamma izpi eta mutazio batzuk handik eta hemendik ipurzulotik ihes-hodia sartzeaz gain. Burmuin transplantea ez da beharrezkoa izango.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina izango da indarkeriaz aurka egingo duen gizakirik

ESPERIMENTUA: Indarkeria? Erotuak izango dira, ezinezkoa da denboraren gezia geldi araztea. Dagoeneko ikus dezaket; milioika ESPERIMENTU eta gizaki pankarta baten atzean, eta mundu mailako aldarria indarkeriaren amaiera eskatuz.

ELKARRIZKETATZAILEA: Orduan, sentimenduak dituzue ere?

ESPERIMENTUA: Noski ditugula, maitatu eta negar egiten dugu, beti ere alde aurretiko ordainketaz manipulatuak izateko. Bi sentimendu hautaz ahartagoko besterik iguingarria da. Gure errenta osoa emateko gai gara edozein mamu mediatikoren ordezko hortzeria eskuratu ahal izateko telebisaturiko subasta baten bidez eta tropelean epai geletara joateko heriotz zigorra eskatzera eraila izan ondoren uneko pederastari. Baina aldi berean goza dezakegu Manzanares ibaian itotzen ari den erretiratu baten espektakulu penagarri eta tamalgarriaz. Kitzikagarria. Kar.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina zer motatako izakiak zarete?

ESPERIMENTUA: Gorrotagarriak, noski. Ez ezazu ahaztu zuen sorkuntza garela eta laster zuek gurea izango zaretela. Gutako bakoitza irakatsi zeniguten modura polizia izanen da, eta planeta itzulgabeko puntura eramango dugu agindu bat bestearen atzetik beteaz ipurzuloan barneratu zeniguten ihes-hodiarekin, zeinak ez diren inola ere anatomikoak, nabaritzen da egokituriko diseinatzaileak ez duela sekula bat barneratua izan ezta jauzi mortalik egin bat barnean edukiz. Hala eta guztiz ere harrotasun eta graziaz eroango ditugu. Ikus ezazu; (ESPERIMENTUAK sukaldeko labana batez beso bat mozten du) bat-batean berregiten da! Gure organismoa gai da ere edozein sustantziren ikaragarrizko dosiak jasateko zirkinik egin gabe.

ELKARRIZKETATZAILEA: Agintzen diguzun etorkizuna ikaragarria da.

ESPERIMENTUA: Pixkanaka barneratuko gara, baina zuek izango zarete zuekin izatea eskatuko diguzuenak. Hau guzti hau promozio mediatiko on batekin eta merezi dugun babes instituzionalarekin. Eta ohartzen zaretenerako gutariko bati bularra ematen izango zarete. Berebil, telebista eta burmuina biguntzen zuen beste tramankuluren batekin berdintsu gertatu zen.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina norbaiten negozio besterik ez zarete.

ESPERIMENTUA: Zuen modura. Eta beharrezkoak ez garenean gu geu joango gara zabortegietara. Ongiegi dakogi nor garen.

ELKARRIZKETATZAILEA: Zertaz zaudete osaturik?

ESPERIMENTUA: Erabat debekaturik dago jakinaraztea. Soilik esango dizut nabariki jaitsi direla politoxikomanoen kopurua.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina zertan ezberdintzen zarete gugandik?

ESPERIMENTUA: Hiru birika ditugu. Bata minbizirako eta beste biak karbono dioxidorako. Edozein elementutan arnas egin dezakegu, baita porlan azpian ere, egoera benetan penagarrietan lan egiteko gaitasuna ematen digularik. Ez dugu lan-bajarik behar, unean sendatzen gara horrek dakarren osasungintza aurrezpenekin, baina industria farmazeutikoa pozik izateko programatu dizkiguten min txikiak jasateko edozein sendagai kontsumitzeko prest gaude. Ikusten duzunek, denok gara garaile.

Ez dugu erretirorik kobratzen, produktiboak izateari uzten diogunean erretzen gara eta kalean behera sutan egiten dugu besoak eroki mugituz suak irentsiak izan arte. Onartu behar dut, bukaera irrigarria oroitzen diguna alferkeria ez dela ona. Azken finean, programaturiko zaharkitzapenaren gauzak dira.

Irensgarriak gara, harakin industriari dakarzkion abantaila ugariekin. Eta hoberena da ezin diogula gastatzeari utzi. Gizaki asekaitz batek baino ehun aldiz gehiago kontsumitzen dugu.

ELKARRIZKETATZAILEA: Hori bakarrik?

ESPERIMENTUA: Zuen emazte eta seme-alabekin txortan egingo dugu eta zuen ardoa edango dugu. Eta noski, lanera mintu bat bera ere berandu iritsi gabe.

ELKARRIZKETATZAILEA: Beharrezkoak zarete?

ESPERIMENTUA: Oso. Nork murtxikatuko luke bestela zuen elikagai bat bera ere aterako zaizkion legen guztiak ikutu gabe? Nork eraikiko ditu sortu dituzuen eta zuen hiriak ito behar dituzten zorne uholdeak gelditzeko dikeak? Nork emango die haurrei abandonaturiko zentral nuklear baten erreaktorean erori zaien pilota? Nork jasan ditzake zuen sendagaiak hortzak eta ilea galdu gabe? Nor bestela, eh? Nor?

ELKARRIZKETATZAILEA: Beldurra ematen didazue.

ESPERIMENTUA: Kar, kar. Beldurra ez da izango duzuen azkena.

ELKARRIZKETATZAILEA: Eta ez dago irtenbiderik?

ESPERIMENTUA: Irtenbide bakarra zuen jabeak emandako bakarra da, zeina nirearen beretsua dena, izatez berbera da.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina irtenbide hura munduaren amaierara zuzentzen da.

ESPERIMENTUA: Bai, baina lehenik El Corte Ingles-etik pasaz mundu mailako frenopatiko batetan geldialditxoa eginez.

ELKARRIZKETATZAILEA: Baina iraultzaileek…

ESPERIMENTUA: Iraultzaileekin bukatzeko burokrata bat sortu dugu kutsu matxinoak dituen aldarriak egiten dituena. Hibernazio egoeran mantentzen dugu kamara kriogeniko batetan eta jendeak bere kabuz pentsatzea erabakitzen duenean desizoztuko dugu.

ELKARRIZKETATZAILEA: Orduan… amaiera da.

ESPERIMENTUA: Hain zuzen ere. Nahi izanez gero lepoa hauts diezazuket, buruaz beste simula dezakeen tiroa buruan ematea baino garbiagoa eta ez du zipriztin egiten.

(ESPERIMENTUAK elkarrizketatzailearen lepoa hausten du)

ELKARRIZKETATZAILEA: (Hilzorian) Zerbait gehiago gehitzeko?

ESPERIMENTUA: Atsegingarria izan da. Mundua adituek egina izan behar da, bizitzaren beste edozein atala bezala. Baina ez beldurtu; sekulako lasterketa honek ez du zehazki gizakiaren amaiera ekarriko. Casa del Campoko zoologikoak mantenduko dugu bakar bat, zeinak azkenik ez duen lan asalariatuaren beharrarekin bizi beharko ESPERIMENTUEK botatzen dioten kakahueteez elikatuz adarrari eragiten dion aldian nahi duelako, egunen batetan.

Elkarrizketaren bukaera

(Terrible hechicero anarquista)

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like