IZUAREN ARMA BERRIAK

1993an EEBBetako Defentsa sailak (DoD) informazioa igorri zuen komunikabedeetara gerra ez-hilgarria izeneko kontzeptu berri bati buruz. TBko saioetan, artikuluetan eta liburu batean azpimarratu zenez, gerra ez-hilgarriari esker EEBBek etsaiaren gerra ahalmena desegingo lukete hildako gutxiekin. Hasieran oso zentzuzkoa badirudi ere, behin aztertuz gero gerra hotzaren ondoko egutegi deserosoak izkutatzeko sortu den aurpegi faltsu bat agertzen zaigu:

– Gerra hotzaren ondoan EEBBek, inbasioak zilegizkortasunaz janzteko, Nazio Batuen Erakundearen ongi ikusia beharko dute. Hori errezagoa izango da hildako asko ez badago, 1991ean Irakeko bonbardaketan ez bezala. Arma ez-hilgarriak (AEH) estatu erasokor aberatsek erabil ditzakete beren inbasioak beste herrietan justifikatzeko.

– EEBBek beren gerra-bide «gizatiarrak» erasotzen dituzten herri pobreagoen gerra-bide ìez-gizatiarrekinî konpara ditzakete. Estatu Batuetako ekintzak badaukate, dagoeneko, zilegizkortasuna; hori gehi daiteke tropa iparramerikarren odola bakarrik isuriko den batailak eskenifikatzen.

– AEHek gerra merketzen dute erasoen kopurua gutxitzean eta mendebaldeko enpresen jabegoak jasoko dituzten kalteak gutxitzean.

– Oso onuragarriak dira armagin handientzat. Orain misilak egitea ez da ona, ez ekonomikoki, ez giza-harremanen aldetik. Enpresa horiek badaukate esperientzia handia AEHekin, gero ikusiko dugunez.

– AEH batzuk aspalditik erabiltzen dira gatazka zibilei aurre egiteko, polizia eta militar bideen arteko muga ezabatuz. Ekipamendu berriak polizia ezpezializatuak edo soldaduak erabili beharko dituzte, arazo zibilak gero eta gehiago militarizatuz. AEH batzuk isilak eta ikustezinak dira; indarkeriaren erabilpen izkutua, biztanlego zibilaren gainean, ahalezkoa egiten.

– AEHek indar militarraren erabilpen izkutua erraztuko dute ere. Militarrek indarkeria erabil dezakete, eta egoera menperatu, inor konturatu gabe, odolarik gabe eta ekintza ageri baten kalterik gabe- artileriaren bonbardaketak, aire erasoak eta abar-. Inbasio amerikar baten benetazko izaera izkutatuko litzateke bai bertako biztanlegoari bai munduari.

– Ez al da izango gerra ez-higarriaren kontzeptua estalki bat zerbait beldurgarriagoa izkutatzeko, armen aukera berri eta izugarri bat armategi militarretarako?

GERRA EZ-HILGARRIA PENTAGONOAN

1993 eta 1994 artean EEBBetako Defentsa sailan barneko gerra bat gertatu zen AEHei buruz: «Gatazka Pentagono barruan honelakoa izan zen: AEHak izkututa mantentzea, DoDaren aurrekontuetako zati “beltzean”, edo alde “zurira” eramatea eta programa publikoa egitea».

Azkenean gerra ez-hilgarriaren kontzeptua erakargarria egitea erabaki zen. Diru-sarrera handiak egingo dira, 1000 miloi dolar hurrengo urteetan, eta antzeko ahalegina SDI (Defentsa Estrategikoaren Ekimena, Reaganen «izarretako gerra») proiektuan badago jadanik martxan. Ejerzitoaren Entrenamendu eta Doktrinaren Agintea (TRADOC) estrategia militarra berridazten ari da arma berriak kontutan hartzeko. Esan du: «Badago orain duela 10 urte ez zeuden neurri eragozgarrien aukera zabal bat». Argi eta garbi erabaki zen AEHek gehiago ezin izkuta zitekeen garapen puntu bat lortu zutela. Baina zehaztasun gutxi eman ziren gatazka ez-hilgarrian erabiliko ziren armamentu sistemei buruz. Aitzitik, isilpekotasun handi bat sortu zen programaren bizkarrezurra eratuko duten armen inguruan.

Azken hiru hamarkadetan erabilpen militarra ezagutu dituzten balio gabeko amarruetan eta ekipamendu antidisturbioetan mugatu zen komunikabideen arreta Horretarako behar dira 1.000 miloi dolar eta estrategia militarra berridaztea?

ZERGATIK SISTEMAK ISILPEAN GORDE BEHAR?

Pentagonoak iraganeko lengoaia erabili zuen, datuak ematea etsaiari lagun diezaiokela kontraneurriak garatzeko, esanez. Ia esklusiboki erabilpen anti-pertsonala edukiko duten arma berri izugarri hauen aurrean iritzi publikoa haserre zedin beldur zirela izan zen benetazko arrazoia.

Hain beldurgarriak dira arma hauek non DoDn eztabaidak egon bait ziren gizatasuna gerran arautzen duten itunak bortxatzen zituztela ala ez erabakitzeko. AEH «prometagarrienen» ondorioak giza-gorputzan gas mostaza bezalako arma debekatuen antzekoak izango litzateke: erredurak, pusla erregarriak, itsutasuna, okadak eta heriotza esposizio sakonaren ondorioz.

ZER DIRA ORDUAN ARMA HAUEK?

Frekuentzia armak

Ejertzitoari benetan interesatzen zaizkion armak Frekuentzia Armak (FA) dei daitezke, espetro elektromagnetikoaren alde ez-ionizagarriak erabiltzen dutelako. Adibide batzuk: laserrak, Potentzia Handiko Mikrouhinak (HPM inglesez), infrasoinuak, «plasmazko balen» armak, Bulkada Elektromagnetikoak (EMP) eta irratifrekuentziagailuak. FA batzuk orain utzita dagoen SPI programan garatu ziren eta AEH izenpean aterpe berri bat aurkitu dute.

Frekuentzia armak «potentzial handiena daukate» armamentu bezala, nahiz eta oso informazio gutxi haiei buruz egon, eta asko benetan teknologia antidistubioak gaurkotua baino ez denaz (ikusi irudiak). Ez litzateke burugabeko salaketa izango Pentagonoak gura handia daukala bere FAen ahalmena izkutatzeagatik esatea.

Argibide gehiago egon dira laserrei buruz (ikusi irudiak) beste FAei buruz baino. Ezaguna da badaudela plangintzak bataila eremuetan «kanporantz funtzionatuko luken mikrouhin labe bat» bezala arituko diren mikrouhingailuak erabiltzeko. Wall Street Journalek ahalezko erabilpen bat azaltzen du: «…mikrouhin ahaltsuak erabiliko lirateke munizioen gordeleku etsaiak lehertarazteko, erabiltzeko aukera eduki dezaten baino lehen».

FA arma anti-pertsonalak dira

Pentagonoak FAen benetazko funtzio anti-pertsonalak izkutatzen dituen lengoaia erabiltzen du. Laserrek «detektagailu etsaiak itsutzen dituzte», baina bakarrik «liluratzen dituzte piloto etsaiak». Erabilpen antipertsonalaz aritzen direnean itsutasunaren edo «begi-globoen leherketaren» pairatzaileak ez dira soldau etsaiak «terroristak» baizik.

Pentagonoak AEHak lehenagoz armamentu sistemen aurka pertsonen aurka baino erabiliko direla aditzera ematen du. Edozein kasutan, TRADOCak argi uzten du pertsonak arma sistemen katemaila ahula direla eta AEHak aurrerapen bat bezala armamentu anti-pertsonalean garatzen ari direla.
Badaude gizakiak suzko bola bihur ditzaketen mikrouhin eta laser armak. Batioen arazoa da, besterik ez. Etsaia denboralki itsutzen edo konorterik gabe uzten duen arma batek hurrengo unean, «ahalmen maileko» kontrolaren bira batez, bitan ebaki edo «bere barruko organoak egos» ditzake. Ez-hilgarria CNNrako, hilgarria aurrean kamarak ez daudenean. TRADOCek esaten duenez, AEHek «aukeren multzo berri bat» zabaltzen dute.

Frekuentzia armen debekapena?

Frekuentzia armak jauzi bat dira teknologian, dauden armekin konparatuz oso ezberdinak dira, gas toxikoa Lehen Gerra Mundialean bezain ezberdinak. Dauden itunek teknologia ezagunak debekatzen dituzte, agente kimikoak edo zatiketa balak bezala, ez-gizatiarregiak ikusita. Ginebrako ituna, 1972eko gerra biologikako ituna edo gerra kimikako ituna arma horien ondorioek sortzen dituzten arbuiotasunean oinarritzen dira. Zentzuzkoa dirudi «soldadu baten begiak lehertarazten dituen» laserrak edo «barrutik egosten zaizkizun» mikrouhinak ez-gizatiarrak bezala ikustea eta, beraz, debekatzea. Aditu batek laser armetan esan zuen: «ez dut ikusten ez-hilgarritasuna gizatiarra izango denik inolaz ere».

Debekatuak izan zitezkeen zekitenez, Pentagonotik argibideak eman ziren arma ez-hilgarriei buruz, frekuentzia armetaz zehaztasun oso urriak sartzen. Aurreratu egin ziren edozein kritikatara, dauden armak baino gizatiarragoak aurkezten komunikabideen aurrean. Oso zaila da arma bat ez-gizatiarra bezala kritikatzea komunikabideen aurrean heriotzik gabeko gerren aroaren giltza bezala agertzen denean. Pentagonoak funtzio anti-pertsonal ez-gizatiarra izkutatzeko aukera edukiko duen bitartean oso zaila izango de FAak debekatzea.

EMP bonba

1991ko Golkoko gerran EMP (Bulkada Elektromagnetiko)
buruarekiko misilak erabili ziren Iraken aurka. Argibide hori argitara eman zen 1992ko apirileko Defense News aldizkari militarraren bitartez, baina ez zen ezer esan hori buruz 1993an FAak iragarri zirenean. Orduan EMPgailuak «garapenean» zeudela esan zen, 1991ean erabilpen militarra eduki zutenean. Beraz, bere garapen aurreratua 80.etan izan zen.

Adierazgariagoa izan zen Sunday Telegraphek (92-9-27) berri bat argitara zezan (Defentsa ministerio britainarrak baieztatua) mikrouhinetazko EMP bonba britainar baten garapenari buruz, nahiz eta EEBBek Golkoko gerran erabili zuten antzeko armeei buruz ez aipatu ezer.Artikuluak azaltzen duenez bonba «irrati indarrezko bulkada masibo bat bidaltzen funtzionatzen da; pertsonak konorterik gabe uzten du burmuineko alde neuralak erasotzean, baina kalte iraunkorrak lagatu barik». Mikrouhinetazko EMP bonba «granada txundigarri herraldoi bat» bezala aurkeztu den, arma hori pertsonen aurka erabiltzeko asmatuta dagoela erakusten. Telegrapheko artikuloak, EMP bonbak bidaltzen duen irrati-uhinaz hitz egitean, «frekuentzi finkatu batean» durundatzen duela esaten du. Horrek esan nahi du militarrek giza-burmuinari kalte egiten dion frekuentzia ezagutzen dutela eta ez direla bakarrik frekuentzia aukera zabal baten eragin sakabanatuaz fidatzen. Horrek ikerketa sakon bat eskatzen du mikrouhinetazko EMPek gizakiengan daukaten eraginari buruz. Baina, nor dago prest minbizia sortzen duten bulkada elektromagnetikoak jasotzeko?

Inglaterrako «Open Eye» aldizkaritik hartuta
Itzultzaileak: Buscador de Mugre eta Josu