NORMALITATEAREN PATOLOGIA

«Heriotzaren pareko lasaitasunak edozein maitasun erlazio eragozten du, sorpenerako oztopo bat da, gaixotasun izugarri bat. Hauspenak, zoramenean barne joateak, salbazioa adierazten du» (Mary Barnes)

Gaur egun, bere hastapenetan lez, sikiatriak buru gaixotasunen oinarri biologikoa baiezta-tzen du. Lehenik sikoanalisiaren eta ondoren mugimendu antisikiatrikoen kritika eta influen-tziak gainditzen ditu horrela. Gizakiaren errealitate kulturala eta inguratzen dituen pertsona eta giroa bigarren maila uIrun batetan gelditzen dira horrela. El Comercio aldizkariko Erick Orbegozok baieztatzen du buru gaixotasunak, bereziki eskizofreniak, burmuineko ezoreka kimiko baten ondorio direla, eta ezbairik gabeko teoria agertzen da horrela.

Honorio Delgado medikuaren ikasle-jarraitzaile diren medikuak (asko eta asko ditu jarraitzaile, lobotomia, elektro-txoke eta loarazlez baliaturik gizakiak «sendatzeko» beti prest), beren maixuaren ideiak indarberritzen ari direla ikusita, pozik daude. Zintzotasun intelektualaren eta normaltasun eza dutela dioen errotulu baten bidez gutxiesten dituzten pertsona guzti horien ongizatearen izenean, biokimika «eskizofrenia» eta «buru gaixotasunak» azaltzeko nahikoa ez dela esan behar da ordea.
Honorio Delgado medikuak (orain 2 urte, hil zela 25. urteurrena ospatu zen), edozein neurofisiologok ezagutzen dituen egia horietatik ez zuen ondorio zuzenik atera, agian Nazismoaren aldeko sutsu bilakatu zuen eta Larco Herrerako gaixoekin (batzuk inpunitate osoz akatu zituen), era guztietako tratamentuak (shock insulinikoetatik hasi eta lobotomietaraino) esperimentatzera eraman zuen hertsikeria hori zela eta, berak buru-osasunaz nahasten bazuen ere.

«Eskizofreniaren» oinarria ezoreka biokimiko bat dela esateak orekaren zentzu finko eta estatiko bat esistitzen ez delakoa ahaztea edo kasurik ez egitea esan nahi du. Paul Chaucard neurofisiologo frantsesak, Burmuina eta kontzientzia obran, oreka egoera ezegonkor bat, beti ere desaraupenean den autorregulazio nekagarri bat dela baieztatzen du. Horretaz gain burmuinaren funtzionamenduak jatorri erreflexuduna duela dio, hau da, kanpo estimuluekin erreakzionatzen.dutela neuronek. Neuronen narritadura eta inhibizioen banaketa gorabeheratsu bat bezela azaltzen du burmuina, non uhin elektrikoak aldaketa kimikotan itzultzen diren materia biziaren asaldapenaren sintomak diren.

Burmuina gogoa existiarazten duen organo bat bezela ulertzen badugu, hau kanpo proiekzio bat dela, eta batez ere asmo totalitarioak dituen gizarte batek gizakien gogoa bere intesesen arabera baldintzarazten duela onartzen badugu, Joseph Berke antisikiatra estatubatuarraren jarrera ulertuko dugu. Honek eskizofrenia ez dela kondizio bezela esistitzen dio, baizik eta errealitate sozial edo mikrosozial batetan artekatzen ez diren zenbait esperientzia edo jarrera azaltzen dituzten pertsonei ezartzen zaien etiketa bat bezela. Edota David Cooperen jarrera, gaixotasuna ez dagoela pertsonarengan dioelarik, baizik eta «zoro» deritzan horrek parte hartzen duen erlazio sistema batetan dagoela.

Ondorioz buru gaixotasuna ez da esistitzen. Gaixotasun hori biologikoki azal daitekenean ez da jada buru gaixotasuna, baizik eta burmuineko gaixotasuna (burmuinaren zahartze patologikoa, epilepsia), gaixotasun sikiatrikoen unibertsoa gutxiengo talde txiki bat da: kasuen gehiengo zabalek teoria biologistak trauskilki gaineztatzen dituzte.

«Eskizofreniak» ezoreka kimiko baten duela oinarria baieztatzea amodioak ere hortan duela oinarria baieztatzearen pareko da, bizitza sikiko guztiak hala duelako, eta biokimika guztiak nolabaiteko estimuIuren bat behar du askatzeko. Cambio 16 aldizkari espainiarrean «Maitasuna kimika-hutsa da» izeneko artikulua azaldu zen noizbait. Burmuinak ekoiztutako sustantzia kimikoek maitemintzea posible eginarazten zutela baieztatzen zuen. Ez zuen aipatu ordea sustantzia horiek estimulu batzuengatik sortzen zirela (autoindukzio baten kasuan barnekoak izan zitezkelarik), eta estimulu hauen kalitate eta harpena zapi kultural batetik pasatzen direla. Maitasuna deritzan hori dela medio zenbait pertsonek garbi pentsatzeko gaitasuna galtzen dutela, indarkeriaren bilakaera bat dutela eta hilketak egiten dituztela kontutan baldin badugu, «eskizofrenikoen» zein «maiteminduen»tzat asmatzen diren tratamenduak asma genitzakela ikusiko dugu. Norbaitek bide sozialetatik at, jabegotasun sentimendu gabe edo eta bueltan ezer espero gabe maite duela imajinatzen badugu, zuzen baina kontrakultural diren ezaugarriez martxan jarria ikusiko genuke burmuinaren biokimika, eta sikiatriak emozioen desordena edo buru aldaketatzat joko luke, «fikzio paranoial» edo «eszitazio setatsua» bezela izendatuz.
Sikiatria giza esperientziaren erregulazio zorrotza eta ezarritako ohitura sozialak betierazteko gizartea kontrolatzeko ajente bat da eta izan da (lehen orain baino gogorrago). Bizipen artistikoak begiratzen baditugu, azaleko ez diren arte lanak ez direla izpiritu konformistetatik edo biokimikaren egoera lasaietatik jaio ikusiko dugu. Bere normalitatean geldi dagoen sikiatra bati baino gehiagori antsietatea sor diezaioke alterazio mementu eta sorpen estasi horien azalpenak. Artea idazteko bere ondoan zuen ahalmena zela zioen Margarita Duras-ek, identitatea dardarazkoa edo ez dardarazkoa izan zitekela zioen Max Ernst-ek; Andre Breton-ek bera eta gainontzeko guztiak abstrakzioa egiten zuen gau sakonekin erlazionatzen zela esaten zuen. Bretonek berak zera idatzi zuen: «badakit erotuta banengo, barneraketa, parean nukeen edozein, medikua hobespenez, hotztasunez hiltzeko erabiliko nukeela». Esan beharrik ez da sikiatrek narzisista, obseso, prozedistatzat hartzen dituzten surrealistak, bere bizia sortu ahal izaten jakatzen duenak, zerbait jasotzeko zentzuz betetako zurrunbilora sartuz eta «ni»aren gogortasuna apurtuz, guzti horiek zoroak direla ikuspegi sikiatrikotik.

Buru osasuna zaintzeko sikiatriak ematen dituen aholkuetan sinistea oker bat da, zeren eta burua ez balego gogorki moldeatua ez legoke buru desordenik, pertsonak fosiltzat hartu gabe ez legoke hausturarik. Osasun eta buru gaixotasunaren arteko mugak usoriak dira. Patolojikoa den bakarra normaltasuna nahi izatea da. Sikoanalisiak, gizarte egokipen konformista bat bilakaturik, ez digu patoloiia hau erradikatzeko ezertxo ere esaten. Antisikiatriak ordea Normalitatean geldiaraztea gainditzeko eta aldi berean hospitale baten sar ez gaitzaten, norbera bere egoeraz konturatzea eta jabetzea proposatzen du. D. Cooperrek «zoratzeko diskrezio taktika» bat bilakarazteaz hitzegiten du, desorden enlozionalak, ezarritakoari ezin moldatzea, pentsamentuaren krisia, zalantza esistentzialak (gure oinarri ontologiko hauskorra zalantzan jartzen dutenak) biziaren sintoma baliagarri bezala onartzetik hasita, eta guzti horien esplotakuntza eta sakontze bat, desestrulcturazio erradikal baten zati bezela, azkenean gure burua benetan gure izan dadin eta ez beraien isladapen soil bat. Burua hustutzeko eta nork bere izatearen ezereza esperimentatzeko gai diren muturreko esperientziak proposatzen ditu Cooperrek hune batez, zeren hurrengo baten itzali eta berriro da norbera bakarrik gainontzekoen eta munduaren aurrean. Honek ezinezko egingo du edozein burmuin garbiketa (Paul Chauchardek guztiz «heziko» duen giza burmuinaren kanpo manipulaziotzat jotzen du). Cooperrek ez du banakoaren ihes edo erantzunik aipatzen, baizik eta Mundua aldatzeko gu geu guztiz aldatuta itzuliko garenaren barne zinaz irteteko dio.

Garbi dago prozesu hontan analista (medikua) eta analizatuko dutenaren (gaixoa) arteko zatiketak dakarren sentsibilitate eta bortizkeria ezeztatuko dituen medikapen oro desagertzen dela. Honek ez du esan nahi laguntzarik behar ez denik. Terapia hau lehenik bakardadean egingo da, eta bigarren, lehenengo premisa galdu gabe, antzeko arazoak dituzten beste batzuekin. Nolabait laguntza behar duenak lagundu dezake soilik. Prozesu askatzaileak ez du bukaerarik, ez dago helmuga perfekturik. Lortutako askatasuna besteekiko harremanetan infinitoraino zabaltzen da, gorpuzten da, betetzen da. Normalitatearen patolojia atera ostean norberak eusten duen esistentzia geratzen zaigu, ez besteen begiradez eta arauez eutsia, eguneroko bizitzan, intimitatean eta sarritan zaila den harremanetan gorpuztuko den bizitza ezezaguna.

Carlos M.
(«A-Cultura»-tik hartuta – Perú)

PAIRAMEN PSIKOLOGIKOAREN HASTAPENARI BURUZ

Osasuna ez da inoiz etsita ez egotea, edo eta beti osasuntsu aurkitzea, aitzitik, oinarrian, etsipen edo gaisotasunetik irteteko organismoaren gaitasuna da (W. Reich).

Osasuna eta normaltasuna ezin dira parekatu. Osasuna gure bizibeharrekin lotzeko, eta behar horiek modu egokian ahal izateko gaitasuna (gaur egun gaitasun gutxitu edo galdua) da. Osasuna gure bizitzak, guk geuk, antolatzeko aukera da (Yolanda González Vara).

Itxuraz dirudienak baino hobeak gara, buruz sano gaudenean adierazten ditugun kualidadez beterik jaiotzen gara. Hala eta guztiz ere, gizateria osoa nerbiotatik gaizki dago, baita ere buru osasunaz arduratzen diren profesionalak- ere. Gizarte honetako giroak modu larri baten erotzen gaituen ingurune batetan bizi gara, eta emozioak adierazte hori gaitzetsia eta behar faltsuegatik ordezkatua izaten da sarri. Haurrak garenean, euren sufrimendu psikologikoa «nahi gabe» pasarazten diguten helduekin bizi gara. Arazo sozial horiek salatu eta desagertarazten saiatzen direnak zigortu egiten dituzte gainera: Lana galtzen dute, baztertu, mehatxatu, torturatu, erahil, kartzelaratu, exiliatu, psikiatrizatu, edo erotzat hartzen dituzte e.b. Izan ere, medikuntza, psikologia eta psikiatria ez dira inpaltialak, explotatzen gaituen maila sozialaren zerbitzuan daude, eta hauek gauzak alda ez daitezen saiatzçn dira noski. Dena den, guzti guztiok pairatzen dugu gizarte honetan: Zapaldu zein zapaltzaileek pairatzen dute bere senaren ondarnendia edo eta gizaki mailan beherakada, tratu txar hauek katean cmaten direlarik sani. Bakardadea hautsi, batak besteari entzun, itopen hori hautsi e. b. dira, beraz, irtenbideak. Batak besteari laguntza eta aldaketa soziala, beraz. Guztiontzako lan zirarragarria dadukagu.

(Eneko Landaburu- EGINetik aterata 95-X-31).

Bizirik dagoen organismo bat sinergiaren funtsa eta mamia da, hau da, parte edo osagaiak banan banan hartu eta gehituta baino zerbait gehiago da. Hala eta guztiz ere, biokimikaren fenomeno edo gertakizunen konplexutasunak, sistema osoaren azterketa, ezinezkoa, edo behintzat, zaila bilakatu duenez, banan eta berean aztertuz, zelularen funtzioa jakiten ahalegindu da. Hori dela eta, beharrak hala aginduta, biokimika zientzia urritzailea izan da maiz.

(J. David Rawn, Biokimikari buruzko liburuan).

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like