CONSECUENCIA: VIOLENCIA

Honakoa Zaragozako TresXXX kolektiboaren atzean dauden pertsonaiek argitaratzen duten fanzinea dugu. Aurretik webzine moduan sortua, 2004ko Martxoan ateratako zenbaki hau paperean atera duten lehena da eta agintzen dutenez ez da azkenekoa izango. Esan daitekeena da hasieratik bukaeraraino interesgarri egiten dela argitalpen hau, esaterako egindako elkarrizketetan badago bitxia den joera bat, izan ere merkatu komertzialean barneratuta dauden bi talderi (Kuraia eta Izaera) elkarrizketa nahiko politikoa egiten dieten artean alor musikala alboratuz, sare honetan (oraindik ez, behintzat) ez daudenei (William eta Karnvapen Attack) musikalagoa egiten diete joera politiko-sozialak bigarren mailan geratuz. Hortaz gain badaude gustuko dituzten taldeen hitzak, batzuk gaztelerara itzulitak, baita Karmelo Iribarrenen poemak, hausnarketa batzuk eta diskoen aipamenak. Fanzinearekin batera jaso dezakezu (zenbait alek ez zekarten) CD-R formatuko bilduma nahiko landu bat, ordenagailuan erabili beharrekoa. Musika aldetik gustuko dituzten Hardcore eta metalaren joera ezberdinetako taldeak aurkezten dizkigute: 995, Omega cinco, Milkfiction, Kuraia, E150, Dut, Based on a lie, El corazón del sapo, Net Weight, Standstill, Ekkaia eta Berri Txarrak. Baina interesgarriagoa da menu interaktiboan bertan topatzen duguna: sarrera, kolektiboak egindako kontzertuen kartel mordoa, Zaragozan bertan ateratako argazki politak eta zenbait musika talderen bideoklipak. Fanzine honek 2 euro inguru balio du eta eska diezaiekezu helbide honetara joz: Apdo. 6048 • 50080 Zaragoza.
[
Consecuencia: violencia->http://www.tresxxx.org/consecuencia-violencia/]

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like