Indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu!
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko talde feministek Emakumeon aurkako indarkeria matxistaren Nazioarteko egunaren martxa aurkezten dugu, Indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu! Indarkeria Matxista, giza-eskubideen urraketa eta emakumeon* gorputzaren aurkako diskriminazioa izanik, generoan oinarrituriko indarkeria guztiak izendatzen ditu eta sufrimendu edo min fisikoak, sexualak, psikologikoak, ekonomikoak eta instituzionalak sortzen ditu; eta bizi garen Egiturazko Patriarkatuaren ondorio zuzena da. […]