Osasun sistema publikoaren defentsan
OSASUN SISTEMA PUBLIKOAREN DEFENTSAN, IRTEN GAITEZEN KALERA OTSAILAREN 1EAN PROMESA GEHIAGORIK EZ! BENETAKO KONPONBIDEAK, ORAIN! Osasunerako eskubidea arrisku larrian dago. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritza estrategia orokorra garatzen ari da osasun-sistema publikoa desegiteko eta pribatizazioa bultzatzeko. Osasun Publikoaren narriadura gorakor horrek, zerbitzuaren kalitate eta herritarren osasuna kaltetzeaz gain, Osakidetzako langileen lan-baldintzak okerragotu egiten ditu (lan-gainkargak, lan-prekarietatea…), […]