Manifestazioa Bilboko kaleetatik, Kongresuak “Mozal Lege” direlakoei argi berdea ematea salatzeko

Mila erdi pertsona elkartu dira Bilboko Kale Nagusian gaur Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta “Movilízate, Danok kalera” lelopean. Manifestazioaren bidez martxoaren 26ean “Mozal legeak” onartu dituztela salatu nahi izan dute.

Plataformak, eragile sozial ezberdinez osatua, eta haiekin bate gin duten zenbait pertsonek salatu dute espainiako gobernuak gaur onartu dituen lege erreformen multzoak herritarron protestarako eskubidea murriztea beste helbururik ez duela, aldaketa sozialerako dugun tresna kriminalizatuz. Erreforma horiek, zeinen artean aurkitzen diren tasa judizial berrien aplikazioa, Kode Penalaren erreforma eta Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma, adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena suposatzen dute.

Azken urteetan, krisi eta murrizketa sozialen garaia izanik, Estatu mailan mobilizazio sozialen eta protestarako molde berrien gorakada eman da, zeinen aurrean, gobernuak, irtenbideak bilatu beharrean, errepresioarekin erantzun baitu.

Tramitera eraman dituzten lege erreformek suposatuko lukete, adibidez; poliziaren deklarazioa nahiko izatea hainbat jokabide zigortzeko, epaileen aurretik pasatzearen aukera alboratuz; edo eraikin bat eskalatzeak 600 euroko isuna suposatzea, eta 30.000 eurorainokoa parlamentuaren aurrean kontzentratzeak; edo 6000.000 eurorainokoa Garoñara martxa baimenik gabe konbokatzeak.

Adierazi dute, orobat, errepresioari beldurrik izan gabe jarraituko dutela, “protesta zibila gure gizartearen hobekuntzarako eta eraldaketarako, zein oinarrizko eskubideen aldarrikapenerako ezinbesteko bitartekoa baita”. Berau gabe hainbat aurrerapen sozial ezinezko izango lirateke, gaur hain oinarrizkotzat ditugun emakumeon bozka eskubidea edo langileon grebarako eskubidea kasu.

Helbide elektronikoa: nadieesinocentebilbo@gmail.com

Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma /Plataforma contra la Criminalización social:

Eragileak: Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, Greenpeace Euskadi, m15m, Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Fundación Paz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu!, KEM-MOC.

Atxikimenduak: Taldeak: Danok Lan, Desazkundea, Ekologistak martxan Bizkaia, Harresiak Apurtuz (Coordinadora de ONGs de Euskadi de apoyo a inmigrantes), Argilan, Kakitzat, Antikapitalistak Elkartea, Ehgam, “BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI”, Mujeres del Mundo “Babel”, Asociación de trabajadoras del hogar (ATH-ELE), Bilboko kitzikan, Mugarik Gabe, Bilboko Askapena, Txiapasekin, Ekintza Zuzena Aldizkaria, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Baskale, Bilboko Konpartsak.

Sindikatuak: ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN,CCOO Euskadi, CNT. Alderdiak: EHBildu.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail