Pobrezia, giza eskubideen arazoa

Abenduak 10 giza eskubideen nazioarteko eguna
Erakundeen erantzukizuna eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu

1948an, Nazio Batuen Batzarrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. 1950ean, Batzarrak ebazpen bat onartu zuen, interesa zuten Estatu eta erakunde guztiak abenduaren 10a, urtero, Giza Eskubideen Eguntzat har zezaten gonbidatzen zituena.

Euskadiko hainbat erakundek eskatu nahi dugu gaur, 2021eko abenduaren 10ean, erakunde publikoek inplikazio handiagoa eta eraginkorragoa izan dezatela Euskadin giza eskubideak benetan bete daitezen.

25.1 artikuluak aldarrikatzen du pertsona orok duela bizitza-maila egoki baterako eskubidea, pertsonari eta haren familiari osasuna eta ongizatea ziurtatuko dizkiena eta, batez ere, beharrezko elikadura, jantziak, etxebizitza, osasun-arreta eta gizarte-zerbitzuak; eskubidea du, halaber, langabezia, gaixotasun, ezgaitasun, alarguntasun, zahartzaro edo bere borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik bizirauteko bitartekoak galtzen dituen kasuetan, aseguruak izateko.

Baina gaur, 2021eko abenduaren 10ean, Euskadin:
·Etxebizitzarik ez duen 2.797 lagun dago.
·132.173 lagun daude pobrezia-egoera larrian. Zifrarik handiena, 1986tik.
·385.560 lagun daude nolabaiteko pobrezia-egoeran.
·432.219 pertsona daude pobrezia- eta bazterketa-arriskuko egoeran (AROPE adierazlea), euskal biztanleen % 19,9.
·Emakumeek gehiago eta modu larriagoan jasaten dituzte pobrezia eta gizarte-bazterketa.

Horregatik guztiagatik, berriz ere, politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak eskatzen ditugu:
-Diru-sarrerak bermatzeko sistema bat, pobrezia modu guztiekin amaitzea bermatuko duena
-Etxebizitza duina eta eskuragarria pertsona guztientzat
-Lan-baldintza txukunak, laneko prekarietatearekin amaitzea ahalbideratuko dutenak
-Pentsio duinak eta bidezkoak
-Kalitatezko zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera
-Fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboa

Erantzukizun instituzionala
Politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak
Inbertsio handiagoa gizarte-politiketan

Una veintena de organizaciones vascas salen a la calle por los Derechos Humanos
Diversas organizaciones se concentran en el Día de los DDHH contra la pobreza y la exclusión
Reclaman políticas públicas ante la pobreza y la exclusión en el contexto del 10-D

AGIRIA/MANIFIESTO

GIZARTE KOLEKTIBOAK:
Argilan-ESK, Argitan (Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea), «Babel» Munduko Emakumeak, Berri-Otxoak (Barakaldo), Bizkaiako Etxeko Langileen Elkartea, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Danok Lan (Galdakao), Etxekotu Gabeko Emakume Langileak, Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia, Posada de los Abrazos-Besarkatuz, Santurtziko Eskubide Sozialen Bulegoa

SINDIKATUAK:
CCOO, UGT, LSB-USO, STEILAS, ESK, CGT-LKN eta CNT

HIRUGARREN SEKTOREKO SAREAK:
EAPN EUSKADI (Pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Sarea)
REAS EUSKADI (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren Euskadiko sarea)
GIZATEA (Gizarteretzako eta lanaratzeko Euskadiko empresen elkartea)

BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA


10 de diciembre dia internacional de los derechos humanos
Reclamamos responsabilidad institucional y politicas publicas eficaces

En 1948 la Asamblea de Naciones Unidas aprobó la Declaración Universal de los Derechos Humanos. En 1950 la Asamblea adoptó una resolución invitando a todos los Estados y organizaciones interesadas a que observen el 10 de diciembre de cada año como el Día de los Derechos Humanos.

Diversas organizaciones de Euskadi queremos reclamar hoy, 10 de diciembre de 2021 una mayor y más eficaz implicación de las instituciones públicas en el cumplimiento efectivo de los derechos humanos en Euskadi.

El artículo 25.1. proclama que toda persona tiene derecho a un nivel de vida adecuado que le asegure, así como a su familia, la salud y el bienestar, y en especial la alimentación, el vestido, la vivienda, la asistencia médica y los servicios sociales necesarios; tiene asimismo derecho a los seguros en caso de desempleo, enfermedad, invalidez, viudez, vejez u otros casos de pérdida de sus medios de subsistencia por circunstancias independientes de su voluntad.

Pero hoy 10 de diciembre de 2021 en Euskadi:
·2.797 personas no tienen hogar.
·132.173 personas están en situación de pobreza grave. La cifra más alta desde 1986.
·385.560 personas están en pobreza relativa.
·432.219 personas están en riesgo de pobreza y exclusión (Indicador AROPE), el 19,9% de la población vasca.
·Las mujeres sufren más y más gravemente la pobreza y la exclusión social.

Por todo ello volvemos a pedir políticas públicas accesibles y eficaces:
-Un sistema de garantía de ingresos que garantice acabar con todas las formas de pobreza
-Vivienda digna y accesible para todas las personas
-Condiciones laborales decentes que permitan acabar con la precariedad laboral
-Pensiones justas y dignas
-Acceso a servicios públicos de calidad
-Una fiscalidad más justa y progresiva

Responsbilidad institucional
Politicas publicas accesibles y eficaces
Mayor inversion en politicas sociales

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail