Larunbatean hasiko da AHTren aurkako III. Bizikleta martxa desobeditzailea

Mugitu! mugimenduak antolaturik egingo da Nafarroatik Arabara

Datorren larunbatean hasiko da Castejonen Mugitu! mugimenduak antolaturiko AHTren aurkako III. Bizikleta Martxa desobeditzailea. Aurtengoan Nafarroatik Arabara egingo da ekintza hori: uztailaren 25ean hasi eta 8 eguneko ibilbidean Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Zigoitiara hurbilduko da, abuztuaren 1ean Gasteizen amaitzeko. Hori dela eta, “LURRAREN ALDE BIZI-BIZI” lelopean egingo den AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailean partehartzeko dei egiten dugu.

AHTren gaia dela eta, ulertezina da Nafarroan AHTren obrak eta egitasmoa berehala geldiarazteko erabakirik ez hartu izana eratu berri den gobernuaren akordioan.  Izan ere, AHT gelditzeko aldarrikapenak babes sozial zabala du: porrot egin du proiektu honek, milioak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzelak eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. AHTren egitasmoa Nafarroan lurraldea alderik alde zeharkatzen duen orbain bat da. Porlanaren politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu AHTren erokeria geldiarazten.

Hortaz, herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeria berriro salatu nahi dugu, eta lurraren alde borrokatzen duten pertsona zein kolektiboekin elkartu. Asteburu honetan, kasu, Tafallako herritarrekin elkartuta Amalurraren defentsa aldarrikatuko duen AHTren aurkako eta tren konbentzionalaren aldeko monolito bat inauguratuko dugu, igande arratsaldean Tafallako tren geltokiaren ondoan. Castejonen, aldiz, zentral termikoen afera azalduko digute “Ribera + centrales térmicas no” taldeko kideek, eta Erriberri-Oliten afarroako ubideari buruzko elkarrizketa izango dugu EHNEko nekazari batekin eta Uraren Fundazioko kide batekin. Azkenik, Nafarroako Fracking Ez mugimenduko lagunek ere hitzaldi bat eskeiniko digute (ikus egitaraua). Hau da, alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta gure ustez, proiektu txikitzaile horiek bizitza sozialaren erdian dirua jartzen duen kapitalismoaren ondorio dira.

Asteburuko egitaraua:

Uztailak 25 larunbata: CASTEJON-MARTZILLA-FALTZES

11’30: Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera Castejongo Udaletxe plazan.

12’00: Ebroren ertzean, Castejongo zentral termikoen inguruko solasaldia “Ribera + centrales térmicas no” taldearen eskutik.

14’30: Martzilla. Aragoi ibaian bainua eta bazkaria. 18’30: Marztillatik abiatzen gara.

19’30: Faltzes. 22’00: Afaldu ondoren, martxako partaideen arteko aurkezpena jokuen bidez

Igandea 26: FALTZES-ERRIBERRI (OLITE)-TAFALLA:

9’30: Irteera Faltzesetik.

11’30: Erriberri (Olite). 12’00: Nafarroako ubideari buruzko hizketaldia, EHNEko nekazari baten eta Uraren Fundazioko kide baten eskutik. 14’00: “Las Fuenticas” parajean bazkaria.

18’00: Erriberritik ateratzen gara.

18’30: Tafalla. Herritarrekin elkartuta, Amalurraren defensa aldarrikatuko duen AHTren aurkako eta tren konbentzionalaren aldeko monolito baten inaugurazioa, Tafallako tren geltokiaren ondoan (San Martin de Unx-eko errepidearen bazterrean).

22’00: Afaldu ondoren hitzaldia Nafarroako Fracking Ez mugimenduak emanik: “Zer gertatzen da petrolioarekin? Frackingaren trestuingurua”.

Informazio gehiago: http://mugitu.blogspot.com/

Egitaraua eta oharrak / Programa y avisos

El sábado dará comienzo la III. Marcha en Bici desobediente contra el TAV
Organizada por el movimiento Mugitu! recorrerá Nafarroa y Araba

El próximo sábado dará comienzo en Castejón la III. Marcha en Bici desobediente contra el TAV organizada por el movimiento Mugitu! Esta acción recorrerá este año Nafarroa y Araba: partiendo el 25 de julio desde Castejón, recorrerá en 8 días la Ribera Navarra, comarca de Tafalla, Irunerria, Valle de Ollo, Sakana, llanada alavesa y Zigoitia para terminar el 1 de agosto en Gasteiz. Hacemos por ello un llamamiento a participar en la marcha que se llevará a cabo con el lema “LURRAREN ALDE BIZI-BIZI”.

En cuanto a la situación del TAV en Nafarroa, nos parece incomprensible la falta de una decisión por la paralización de las obras y del proyecto del TAV en los acuerdos del nuevo gobierno foral. La demanda de paralización del TAV tiene un amplio apoyo social y este proyecto ha fracasado: el TAV despilfarra millones y acarrea recortar las partidas que debieran destinarse a necesidades sociales básicas, produciendo graves daños en materia social, económica y ambiental. El corredor navarro del TAV es una enorme cicatriz que divide el territorio. Esta política del hormigón está teniendo consecuencias muy graves, y lo serán aún más cuanto más tardemos en parar la locura del TAV.

Por ello, pedaleando pueblo a pueblo, queremos denunciar nuevamente el absurdo del proyecto del TAV y unirnos a todas las personas y colectivos que luchan en defensa de la tierra frente a proyectos destructivos. A este respecto, anunciamos que durante este fin de semana inauguraremos junto con los vecinos/as de Tafalla un monolito contra el TAV en defensa del tren convencional y de Amalurra, el domingo por la tarde cerca de la estación de Tafalla. Asimismo, se realizará una parada informativa sobre las centrales térmicas de Castejón con la plataforma “Ribera + centrales térmicas no”, al tiempo que mantendremos en Olite un encuentro con un agricultor de EHNE y una miembro de la Fundación Ura acerca del Canal de Navarra y su problemática. Finalmente el movimiento contra el Fracking de Nafarroa ofrecerá una charla (ver programa). Así que las agresiones al territorio vienen de muchos frentes, siendo consecuencia a nuestro entender del capitalismo que pone el dinero en el centro de la vida social.

 

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail