Jaiak bai, borroka ere bai!!!
Beste urte batez parte-hartzaile gara Barakaldoko San Bizente auzoko jaietan. Auzoko emakumezkoek, Jai Batzordearen bitartez, 100etik gorako jarduerak prestatu dituzte, eta haietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Auzoko kolektibo sozialek bultzatutako Nahaste-Borraste Txosnan ere parte hartuko dugu, eta han gure ekarpen txikia egingo dugu jaietan.
Hala, herrian jasaten ditugun murrizketak, pobretzea eta prekarietate-egoerak salatuko ditugu. Era berean, “Mozal Legea” ezartzea, edo justizia sozialaren alde borrokan ari diren pertsonen aurkako errepresioa erabiltzea.