Irailak 26, larunbata, kurtso hasierako bilera Makala II gaztetxean

Barakaldoko Gazte Asanblada (BGA) gure herriko hainbat gaztek osatzen dugun kolektibo ireki, feminista, euskaldun, ekologista eta antikapitalista da eta asanblada horizontala dugu antolakuntza eredu. Azken urte hauetan lan sozio-politiko eta kulturala izan dugu helburu, espazio aske bati loturik: MAKALA II Gaztetxea.

MAKALA II Gaztetxea esparru aske bat da, administrazioaren kontrol eta mugetatik askatua, eta edozein pertsonari irekia dagoena. Espazio okupatu bat da, espazioaren lorpena ekintza bat izanik bere izaera berean, bada, kapitalismoaren jabetza pribatua eta espekulazioa kolokan jartzen dituelarik okupazio ekintza berak, herri mugimendu eta gazteria aktibo eta kritikoaren mesedetan.

BGA urteetan zehar lanean ibili da Gaztetxeari bizia emanez hainbat dinamika sustatuz: gure herria hobeto ezagutzeko hitzaldiak egin, proiektu berriak abiatzeko oinarriak jarri gazteon artean, eztabaidatzeko eta kultur ekintzak antolatzeko erreztasunak jarri… Eta gaztetxea azpiegitura izanik, herriaren baitan hainbat ekintza jorratu ditugu baita ere (jai herrikoien sustapena, kanpai ezberdinen jorrapena, beste eragileekin elkarlana, etab). Barakaldori, gazte ikuspegitik, bizi berri bat eman nahi diogu!

Urteen joan etorriaren poderioz asko eta asko izan dira BGAk dinamika ezberdinak landu izan dituen lanak sozio-politika eta kultura alorretan:

Etxebizitza duina eta okupazioaren aldeko hainbat ekimen (kale antzerkiak, okupazio sinbolikoak, jaialdiak, salaketak), ideologi ikastaroak (komunismoa, kapitalismoa, mugimendu autonomoa, faxismoa, feminismoa, faxismoa eta anarkismoa), kontsumismo basatiaren aurkako kanpainak, euskararen aldeko ekintzak… Hau guztia eta gehiago astero astero eskaintzen ditugun tailer, antzerki eta antzekoez gain.

Aisialdi eredu ezberdin baterako bidean alternatiba bat eskaini nahiko genuke eta horretarako talde zabalagoa osatu nahi dugu. Aurrera begira, MAKALA II gaztetxeak Barakaldoko gazteon bilgune izan nahi du eta mota eta euskarri guztietako proiektuen sustatzaile izan nahi luke.

Gazte, hurbildu zaitez Irailaren 26an goizeko 12etan Gaztetxean egingo dugun kurtso hasierako bilera irekira. Zure ekarpenak eta partehartzea ezinbestekotzat jotzen ditugu, denon artean eraiki dezagun Barakaldoko errealidade berri bat.
Gaztetxetik Barakaldo berri bat eraiki dezagun denon artean!

GUZTION ESPAZIOA
GUZTION ANTOLAKUNTZAZ

IRAILAK 26, KURTSO HASIERAKO BILERA: EGITARAUA

Gazte, hurbildu zaitez Irailaren 26an goizeko 12etan Gaztetxean egingo dugun kurtso hasierako bilera irekira. Zure ekarpenak eta partehartzea ezinbestekotzat jotzen ditugu, denon artean eraiki dezagun Barakaldoko errealidade berri bat.

EGITARAUA:

12:00 – EZAGUTZA JOLASAK.
12:30 – TERMOMETRO eztabaida jolasa: zurea aldea aukeratu eta argudioekin defendatu.
13:00 – DINAMIKA PARTE-HARTZAILEAK: talde txikitan antolatu eta talde bakoitza Prekarietatea, Etxebizitza, Emakumea eta Aisialdia eta Kultura gaien artean, batean murgilduko da.
14:30 – BAZKARIA. Bakoitzak berea ekarri.
17:00 – BGA-ren PLANGINTZA eraiki: talde bakoitzaren hausnarketa eta helburuak komunean jarri eta hurrengo hilabeteetan Gazte Asanbladak, gaztetxean zein kalean, antolatuko dituen ekimenak finkatu.
21:00 – JAI ALTERNATIBOA: Oka erraldoia eta karaokea.

Acércate a la asamblea abierta de inicio de curso que se celebrará el próximo 26 de septiembre a las 12:00 h en el Gaztetxe. Tus aportaciones y participación son vitales para que entre todas podamos construir una nueva realidad para Barakaldo.

PROGRAMACIÓN:

12:00 – JUEGOS PARA CONOCERNOS.
12:30 – Juego de debate TERMÓMETRO: posiciónate y defiéndete con argumentos.
13:00 – DINÁMICAS PARTICIPATIVAS: organizados en pequeños grupos, cada uno se sumergirá en uno de los siguientes temas: Precariedad, Vivienda, Mujer y Ocio y Cultura.
14:30 – COMIDA. Cada persona se trae la suya.
17:00 – Elaboración de la PLANIFICACIÓN de la BGA: el análisis y objetivos acordados en cada grupo se pondrán en común y se establecerán las actividades que realizará la Gazte Asanblada en los próximos meses dentro y fuera del Gaztetxe.
21:00 – FIESTA ALTERNATIVA: Oca gigante y karaoke.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail