Barakaldo 30 urtez okupatzen, Gaztetxeen aldeko eguna. Ekainak 2
Aurtengo apirilean, 30 urte bete dira Barakaldoko hiltegi zaharra okupatu zutenetik, gure herriko gaztetxeen kate luzean izan genuen lehenengoa. Ordutik hona, hainbat belaunaldi gogotik lotu zaizkio okupazioaren borrokari. Gaztetxean, pertsona askok lan desinteresatua egiten dute gizarte hobe baten alde, disidentzia praktikatuz bidegabetzat jotzen dituzten legeen aurrean, agintarien abusuak eta agindupekoen otzantasun konplizea salatuz eta botereak […]