Prekarietate eta pobreziaren aurka…Emakumeok borrokan

Martxoaren 8a dela eta, emakumeentzako “enplegu duina” eskatzeaz gain, emakumeek gizonezkoekin alderatuz langabezia- eta behin-behinekotasun tasa handiagoak pairatzen dituztela gogoratzen du Argitanek.

· Barakaldoko emakumezkoen langabezia-tasak %14 gora egin du; gizonezkoena, ordea, %11.
· Azkeneko urtean emakume gazteen langabezia-tasa %16 igo da; gizon gazteena, aldiz, %6.
· RGI/DBE-ren behar handiena dutenak hilaren bukaerara heltzeko emakumezkoak dira.

-ARGITAN Barakaldoko Emakumeentzako Aholku etxeak azken hilabetean gertatutako lan-egoeraren “txarragotze larria” agerian jarri nahi izan du modu honetan; 313 langabe gehiago daude udalerrian eta gehienak emakumeak dira.
-“Emakumezkoen lan-prekarietatea gizonezkoena baino %20 handiagoa da eta soldata-etena %24raino iristen da. Pentsio-etena %40koa da emakumezkoen kalterako. Ezkerraldean pobrezia emakumezkoen %9’3ri eta gizonezkoen %4’5i eragiten die”.

-“Datu hauekin ez da harritzekoa emakume bat buru duten 1.600 familiek RGI/DBEari ezker bizirautea: 300 erretirodun, 150 alargun eta 500 banandu eta dibortziatu, besteak beste. Udalerrian guztira 2.700 familiek langabezia eta prekarietateari aurre egiten diete laguntza ekonomiko honi esker.”

-“Diskriminazio egoera honen aurrean, Argitanek zera eskatzen du: enplegu eta pentsio duinak, gutxienez 1.080€koak; doako mendekotasun gizarte-zerbitzuak, pertsonak baikarelako; ez salgaiak eta bukatzeko, Lanbidek ezarritako murrizketa-politiken deuseztatzea. Izan ere, erakunde honek jarritako epe eta betekizunak emakumeoi dagozkigun eskubideak gauzatzea eragozten dizkigute.”

Argitanek martxoaren 7an Herriko plazan 12:30etan izango den Elkarretaratzera deia egiten du, Barakaldoko martxoaren 8aren ekimenen artekoan.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail