Osasun publikoa defenda dezagun

Osasun publikoa desegite-prozesu etengabea jasaten ari da; COVID-19a baino lehen hasi zen, baina azken 2 urteotan larriagotu egin da. Pandemia aitzakia ezin hobea bihurtu da beren murrizketa-politikak areagotzeko, Osakidetzako langileen lan-prekarizazioa larriagotzeko, inbertsiorik ez egiteko eta zerbitzuak pribatizatzeko, eta horrek asistentziaren kalitatea eta osasuna hondatzea eragin du.

Aurrez aurreko arreta gero eta urriagoa da; horrek pazienteen eta osasun-langileen arteko harreman-eredu bat sustatzen du: pazienteen kalte-beratasunaren aurrean behar duten segurtasun eta hurbiltasun handiagoak oztopatuz edo galaraziz.

Egia da politika horiek Osakidetza osoari eragiten diotela, baina nabarmentzekoa da azken urteotan lehen mailako arretako osasun-zentroetan egin diren murrizketak: murrizketak espezialitateetan, aurrez aurreko arreta-ordutegiaren murrizketa, itxarote-zerrenden gehikuntza, gaueko ordutegian EAGen itxiera, etab. Gehitu horri, batez ere, pertsona ahulei eragiten dien arrakala digitala, adinagatik, desgaitasunagatik, etab.

Osakidetzako murrizketek langileei eta erabiltzaileei eragiten diete, eta gure osasun publikoaren zerbitzuek pixkanaka klinika pribatuen interesei erantzuten diete. Aldi berean, gure osasun-zentroetako zerbitzuak desagertu, eta osasun-aseguru pribatuen kontsultak eta klinikak ugaritu egiten dira.

Murrizketa horiek zerbitzuaren kalitatea kaltetzen dute, eta osasun-langileen lan-baldintzak murrizten dituzte; gainera, osasun-eredu bat sortzeko bidea zabaltzen dute, non ukatzen den herritarrek duten osasunerako eskubide unibertsala eta doakoa izateko.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun Barakaldoko kolektibook dei egiten diegu herritarrei osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa defendatzera, honako aldarrikapen hauetan oinarrituta:

•Aurrez aurreko arreta berreskuratzea.
•Osasun-zerbitzu unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea, herritar guztientzat eta haien premiekiko proportzionalki jardunez, sektore ahulenei lehentasuna emanez. Arrakala digitalaren amaiera.
•Prebentziora bideratutako osasuna indartzea.
•Inbertsioa handitzea lehen mailako arretan.
•Pribatizazioa geldiaraztea eta pribatizatutako zerbitzuak iraultzea.
•Osasun-langileen baldintzak hobetzea

Deialdia egin duten taldeak:

Arteagabeitia-Zuazoko auzo elkarteak, Arrontegi, Desertuberria. Lutxanako auzo elkartea
Berri Otxoak, Argitan, Barakaldo Naturala.
ela, lab, ccoo, ugt, cgt, esk, cnt.
Babesa: barakaldoko pentsiodunen mugimendua


La sanidad pública viene sufriendo un continuado proceso de desmantelamiento, iniciado antes de la COVID 19, pero agravado en los 2 últimos años. La pandemia se ha convertido en la excusa perfecta para incrementar sus políticas de recortes, precarización laboral de la plantilla de Osakidetza, falta de inversión y privatización de servicios, provocando un deterioro de la calidad asistencial y de la salud.

La atención presencial es cada vez menor, lo que fomenta un modelo de relación paciente-personal sanitario, opuesto a la cercanía que se necesita para una mayor seguridad ante la vulnerabilidad de las y los pacientes.

Si bien es cierto que estas políticas afectan a todo Osakidetza, cabe destacar los recortes en los Centros de Salud de Atención Primaria que se han venido realizando los últimos años: Recortes en especialidades, reducción del horario de atención presencial, incremento de las listas de espera, cierre de los PAC en horario nocturno etc. A lo que hay que unir, la brecha digital que afecta, sobre todo, a las personas vulnerables, por edad, discapacidad, etc.

Los recortes en Osakidetza, que afectan a trabajadores y trabajadoras y a usuarios y usuarias, responden a intereses vinculados a la privatización paulatina de nuestra sanidad pública. Al mismo tiempo, desaparecen servicios de nuestros centros de salud y proliferan consultas y clínicas de seguros sanitarios privados.

Dichos recortes degradan la calidad del servicio y suponen una merma en las condiciones laborales del personal sanitario; además, abren el camino hacia un modelo de sanidad que niega el derecho de la ciudadanía a acceder a ella de forma universal y gratuita.

Por todo ello, los colectivos de Barakaldo abajo firmantes, llamamos a la ciudadanía a defender una sanidad pública, universal y de calidad, en base a las siguientes reivindicaciones:

•Vuelta a la atención presencial
•Garantizar un servicio de salud universal y de calidad, actuando para toda la población y proporcionalmente a sus necesidades, priorizando los sectores más vulnerables. Fin a la brecha digital
•Fortalecer la sanidad orientada a la prevención
•Aumentar la inversión en atención primaria
•Frenar la privatización y revertir los servicios privatizados.
•Mejora de las condiciones del personal sanitario

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail