Lana, pentsioak eta bizitza duina

Prentsa Oharra

Hogei bat elkartek aurkeztu dute abenduaren 1ean, asteazkenean, Barakaldon egingo den manifestazioa, «Lana, pentsioak eta bizitza duina» eskatzeko

∙Lan, pentsio eta bizitza duina eskatzeko Barakaldon abenduaren 1ean, asteazkena, arratsaldeko 7etan egingo den manifestazioa aurkeztu dute Ezkerraldeko kolektibo sozialek, eragile sindikalek eta pentsiodunen plataformek»

∙Lan eta pentsio erreformak salatzeko ekimena. Ezkerralderako eta Meatzalderako «etorkizun eza» desindustrializazioaren testuinguruan. Eskualderako enpleguaren eta bizitza duinaren aldeko mobilizazioa

∙Kaleratzeek, langabeziak, enplegu-erregulazioko espedienteek, enpresen itxierek, aldi baterako lan-erregulazioek eta langile-murrizketek prekarietatera eta pobreziara kondenatzen dute Ezkerraldea

«Lana, pentsioak eta bizitza duinak» eskatzeko Abenduaren 1erako Barakaldon deitutako manifestazioa
Presentación de la manifestación en Barakaldo en demanda de “Trabajo, pensiones y vida digna»

Una veintena de asociaciones presentan la manifestación que se desarrollará en Barakaldo este miércoles 1 diciembre en demanda de “Trabajo, pensiones y vida digna»
Colectivos sociales, agentes sindicales y plataformas de pensionistas de la Margen Izquierda llaman a manifestarse este miércoles 1 de diciembre a las 19:00 horas en la Herriko Plaza de Barakaldo
 
Iniciativa en denuncia de las reformas laborales y de pensiones. En el contexto de desindustrialización y “falta de futuro” para la comarca
 
Despidos, desempleo, ERE’S, cierre de empresas, ERTE’s, recortes de plantilla que padece y condena a Ezkerraldea a la continua precariedad y pobreza
Protesta contra la desindustrialización y “por el futuro” de la Margen Izquierda y Zona Minera, y “en defensa del empleo y la vida digna”
 
La movilización contra la reforma laboral y las pensiones; y en defensa del empleo y una vida digna para la comarca cuenta entre sus convocantes con los sindicatos ELA, LAB, STEILAS, ESK, CNT y CGT; y las organizaciones sociales Berri-Otxoak, Plataforma contra la exclusión y por los derechos sociales; Asociaciones de Pensionistas de la Margen Izquierda; Centro Asesor de la Mujer Argitan; Marimatraka, Santurtziko Talde Feminista; Ernai; Harian; Zaintza Gune Barakaldo; Eguzki; Barakaldo Naturala; y Oficina de Derechos Sociales de Santurtzi.

Agiria

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat erakundek gurea egin ditugu hemen planteatzen diren aldarrikapenak, eta elkarrekin mobilizatzeko dinamika bat hasi dugu hori lortzeko. Europar funtsak Damoklesen ezpata bilakatzen ari dira, eta hori inola ere ezin dugu onartu. Hasieratik argi geratu zen funtsen truke galdegingo zizkigutela doikuntza sozialeko neurriak eta austeritatezko aurrekontu-politikak. Urte bukaerarako hartu nahi dituzten erabakien araberakoak izango dira etorkizuneko gure bizi- eta lan-baldintzak. Lan erreforma eta pentsioen erreforma ezinbesteko baldintza dira beltzez jantzitako gizon berriek argi berdea eman diezaioten espainiar Estaturako funtsen transferentziaren bigarren zatiari. Eta ez batean, ez bestean, inongo kasutan ez aio erantzunikematen Euskal Herriko mugimendu sindikal eta sozialen eskariei.

Pentsioen erreformarako lege-proiektuan erretiro aurreratuan murrizketak ezarri nahi dira; ez da inola ere bermatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsiorik, ez eta genero arrakala gainditzen ere. Gutxi dakigu, baina dakigun horren argitan aurreko urteetan ezarritako murrizketak ez dira indargabetuko, eta pentsio-sistema publikoa ere ez da sendotuko. Lan erreformaren nondik norakoak are ilunagoak dira, baina ez dirudi Euskal Herrian gure lan-hitzarmenak negoziatzeko eskubidea bermatuko denik, edota indargabetuko direnik aurreko erreformen funtsezko puntuak, esaterako kaleratzeko erraztasuna. Erreforma hauek baldintzatu nahi ditugu, eta mobilizazioa da horretarako hautatu dugun bidea.

Bestalde, Hego Euskal Herriko erakundeek ez dute ezer jakin nahi ereduaren oinarrizko zutabeak aldatzeko aukeraz, esaterako, osasun, hezkuntza edo zaintza sistema publikoari dagokionez, edo premiazko erreforma fiskalari ekiteaz, zeinak zeharo gehituko dituen enpresa- eta kapital-errentek ordaintzen dituzten zergak, batik bat enpresen etekinek, ondareak eta fortuna handiek. Confebaskek eta CENek erabakitzen dituzte politika hauek.

Aurrekontu-politika zekenen jarraipenak, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko politikak eta gizarte-prestazioak areago murriztu nahiak (horixe da EAEko DSBEaren erreformaren xedea), krisian dagoen tokiko merkataritza babesteko neurririk ezak… honek guztiak adierazten du 2008ko krisialdian eta koronabirusaren pandemian zehar ikasitakoa ez dutela aintzat hartu nahi. Halaber, krisi sanitarioaren kudeaketak agerian utzi du sistema autonomikoa zein hauskorra den: Nahi duenean, Estatuak bere irizpideak inposatzeko ahalmena du.

Esan bezala, guk mobilizatzeko erabakia hartu dugu. Deialdi hau bultzatzen dugun sindikatuok beharrezko deritzogu bat egiteari, esaterako Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako azaroaren 13ko mobilizazioak babestuz.

Greba orokor baten erreferentzia ere aipatu izan dugu; honi buruz bakoitzak bere iritzia eman izan du. Gaur kalera gatoz esateko beharrezko jo dugula testuinguru honetan abenduaren 1ean mobilizazio egun bat deitzea. Egun horretan kalera irtengo dugu, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta arratsaldean eskualdeetan, gure aldarriak defenditzeko:

LAN, PENTSIO ETA BIZI BALDINTZA DUINEN ALDE
LAN ETA PENTSIO ERREFORMEI EZ
BIZI DUIN BATERAKO BURUJABETZA

Horregatik, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko gizarte osoari dei egiten diogu abenduaren 1eko 19: 00etan BARAKALDOko Herriko Plazatik abiatuta egingo den manifestaziora joateko.

 

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail