korrikan ere murrizketarik ez!

MURRIZKETARIK EZ

Martxoaren 24an, arratsaldean, hermeretzigarren Korrika Barakaldon sartuko da. Gure herrian sartzean Emakumeentzako Aholku Etxea Argitan-eko emakumeek jasoko dute lekukoa, Itsasadarraren bi aldeen bidez Barakaldo eta Erandio herriak lotzen dituen bidaiari-ontziaren (gasolinoaren) moilan.

600 metroren ondoren, Urban auzoan “Bizkaiko Labe Garaiak” etorbideak eta “Electrica Nervion” kaleak bat egiten duten biribilgunean, “Murrizketarik EZ!” leloa daramaten elastikoak(kamisetak) jantzita, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako plataformako kideek jasoko dute Korrikaren lekukoa.

Kilometro “lila” honen bidez salatu nahi dira udal gobernuak ezarritako murrizketak, Barakaldoko Alkate Afonso Garciak, “Dekretu Bidez” (Raxoik bezalaxe), aprobaturiko dekretuak bistaratzeko asmoz. Zehazki, %50 murriztea oinarri-oinarrizko beharrei aurre egiteko, besteak beste, etxebizitzarako, elikatzeko, arroparako, osasun arretarako… familiek dituzten prestazioen zenbatekoak.

Bestetik, beste urtebetez, “Lan eta Gizarte Politikaren Sailaren” araudia ez da betetzen, familiek izan dezaketen gehienezko ondasuna zehazteari dagokionez. Udalak murriztu duena Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaren %300eraino iristen da.

Murrizketek, era berean, “Laguntzen Taldean”(gizarte laguntzaile eta adminstrazio-langileenean) langile eskasia eragiten dute; horrek 6 hilabeteko atzerapenak dakartza barakaldar familiek aurkezturiko espedienteak  aztertu, tramitatu eta ebaztean.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail