Correscales aurrera

correscalestxikiDohaintza txikiak jasotzeko kanpaina bat
800 kilometrotako errelebo kanpaina bat
Gizarte mobilizazio bat
Bizi eta lan prekarietatearen kontral

Otsailaren 18an Bilbotik Correscales 2016 abiatuko da

Greba mugagabean dauden kolektiboentzako funts kooperatiboa, dokumentala eta 800 kilometroko lasterketa Bilbotik Bartzelonara. Correscalesek 150.000 euro bildu nahi ditu sare bitartez lortutako dohaintza txikien bidez, Espainiako estatuan inoiz egin izan den kanpainarik handiena, hain zuzen ere. (http://goteo.cc/correscales).
Ekimen honen alde, 200 erakunde politiko, sozial eta sindikal baino gehiago daude sartuta, bizi eta lan prekaritatearen kontrato borroka honetan. Ekimenaren finantzaketan parte hartu dutenen artean, 500 gizarte eta lan erakunde zein ehundaka gizabanako aurkitzen ditugu protagonista gisa (115.000 eurotik gorako diru bilketa lortu egin dugu). Solidaritatez gainezka, hitzaldi, aurkezpen eta bestelako sostengu jarduera ugari izango dira 800 km-tan zehar, Catalunya eta Euskal Herriaren arteko txandakako lasterketa honetan.
Duela hilabete batzuk Movistarreko milaka langilek abiatutako bidea da hau, muturreko zapalkuntzaren kontra altxatu ziren bi hilabete pasa luzatu zen greba indartsua eginez, gizartean isla nabarmena izan zuena. Gaurkoan, taldean berreskuratuko dugu borroka horren lekukoa; lehenik eta behin, greba horri aurre egiteko erabili ziren dozenaka milaka euroak itzulita eta, ondoren, hurrengorako oinarri ekonomikoa sortzen.
Guk ekin genion bide honi, baina inoiz ez genuen lortuko gure kabuz arituz gero. Orain, borrokarako, berotasunerako eta konplizitate sare bat ehuntzen jarraituko dugu ibilbidean zehar. Otsailaren 18an Bilbotik abiatuko gara, Iruñerako bidean, gau eta egunez jarraituko dugu korrika Aragoiko Goi Pirinioetatik, aurretik Donostia bezalako hiriak zeharkatuta. Tokian tokiko borrokak babesteko, Esako 8ekin elkartasuna agertuko dugu, dirua bilduko dugu Correscalesek igaroko dituen dozenaka herri eta hirietan, eta azaldu egingo dugu nola Movistarrek eta beste enpresa askok dozenaka milaka familien bizitzak izorratzen dituzten.
Gure bizitzarengatik korrika egingo dugu, Huesca, Lleida, Vilafranca, Reus, Tarragona, Sant Boi, Cornellà; Bartzelonaraino heldu arte otsailaren 22an, Mobile World Congress irekitzeko ekitaldian egoteko, teknologiarik aurreratuenak prekarietatearen eskailerak oinarri dituela gogorazteko.
Ondorengo estekan ibilbide zehatza eta 18tik 22ra arte egingo dugun Bilbo eta Bartzelonaren arteko ibilbidearen irteera eta helmuga ordutegiak topatuko dituzue.

correscaletxiki2Inaugurazio Ekitaldia
Osteguna, hilak 18
18:30, Buenos Aires Kaleko Movistarreko dendaren aurrean
Katalunia zein Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta eragileen ordezkari eta idazkari nagusiekin

Prentsa Kontaktuak
Igor Mera: 655 726 518
Ernest  Gutierrez: 619 62 72 67
comu.correscales@gmail.com
@korrikaprekario
@correscales2016

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail