AHTrik ez!

Iñigo de la Serna entzun: AHT gelditu orain! – Escuche: ¡Parad las obras del TAV ya!

Iñigo de la Serna, Espainiako Sustapeneko ministroaren bisita dela eta, hemen elkartu gara Euskal Y bertan gelditzea aldarrikatzeko. Eraikuntza honetan nahiz eta ia aurrekontuaren erdia gastatu, ez da arrazoia obrak egiten jarraitzeko.

Gaur egun ikerketa bakarrak dio Euskal Y ez litzatekeela errentagarria izango, nahiz eta eraikuntza dohainik izan.

Ginés de Rús, Kanariar irletako Las Palmaseko Ekonomi Aplikatutako katedradunak, AENAko ohiko aholkulariak zera dio: Euskal Y eginda egon arren, hoberena ez erabiltzea dela, errentagarritasun sozioekonomiko ezagatik.

Abiadura Handiko Trenari ez diogu uko egin behar arlo ekonomikoetan bakarrik, baita alor ekologiko eta gizarte arloetan ere. Eraikuntza beraren ekologiaren arrastoak inoiz ez dira ordainduko. Lur zoruaren okupazioa oso nabarmena da, 3.000 hektareatik gorakoa da, lurralde eta udal asko zatituko baititu. Gutxiengo dirudunentzat bideratuta dago, eta ez guztion onurarako.

Ministro jauna etorkizun ekonomiko berrien aurkezpena egitera etorri da. Guk berriz, elkarreratze honetatik mezu hau adierazi nahi diogu: itzul dadila Madrilera zentzu gabeko Abiadura Handiko Tren hau geldiarazteko.

Urkulluri Abiadura Handiko Trena eraikitzeko hitzemandako 3.300 milioi euro behar ditugu, baina ez izugarrizko eta alferrikako obra hau egiteko, baizik eta beste beharrizanak asetzeko, alegia Osasungintza, Hezkuntza eta hainbat giza premiak.

Joan zaitez mezu honekin Madrilera Ministro jauna!

AHTrik EZ! Kolektiboa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail