AHT Gelditu! Nafarroak dei egiten du AHTrik EZ Arabako Plataformako taldeek Gasteizen antolaturiko manifestazioan parte hartzera.
“Tren soziala bai, AHTrik ez” lelodun manifestazio hau maiatzaren 18, larunbatarekin, eguerdiko 12:30etan Gasteizko San Anton Plazatik abiatuko da.
Manifestazioaren ondoren, Florida Parkean kokaturiko AHTren Aurkako Gunean hainbat ekitaldi burutuko dira. Hauxe da egitaraua:
-14:30: Herri bazkaria, Sakanako bolondresek eskeinia. Menua: Entsalada, paella, postrea eta kafea. Izena emateko 649092105 edo 616013776 telefonoetara deitu ( Epea bihar ostiralera arte luzatu da) . Prezioa: 15 € nagusiek eta 7 € txikiek.
-16:30: Haurrentzako esparruan, puzgarriak, taillerrak eta:
Antzezlana: ”Itoitz, Urpeko Ipuinak”. Olaia Inziarte eta Amaia Elizagoienen eskutik.
Animazioa: “El Pirata Sein en Busca de los Colores” Sergio Salinasek emana..
Emanaldia: Zirko Loretsua
–16:30. Nagusien esparruan, kontzertua:
Tokan 2 La Polla,
Maider Zabalegi,
Mucha Mierda,
Eta bukatzeko, DJ Kokonut.






