Barakaldo 30 urtez okupatzen, Gaztetxeen aldeko eguna. Ekainak 2

Aurtengo apirilean, 30 urte bete dira Barakaldoko hiltegi zaharra okupatu zutenetik, gure herriko gaztetxeen kate luzean izan genuen lehenengoa. Ordutik hona, hainbat belaunaldi gogotik lotu zaizkio okupazioaren borrokari. Gaztetxean, pertsona askok lan desinteresatua egiten dute gizarte hobe baten alde, disidentzia praktikatuz bidegabetzat jotzen dituzten legeen aurrean, agintarien abusuak eta agindupekoen otzantasun konplizea salatuz eta botereak ezarritako zigor guztiei aurre eginez, betiere aurpegia emanda. Gure bizitzaren momenturen batean borroka horretan parte hartu dugunok harrotasunez eta hunkiduraz gogoratzen dugu esperientzia hori, zeren eta aukera izan baikenuen, askatasunaren alde borrokatzeko ez ezik, askatasunean bizi ahal izateko ere. Horregatik, gizartea aldatzeko oinarrizko ekintza zuzen gisa okupazioak duen balioa aldarrikatu eta omentzeko, gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egitera, ekainaren 2an, gure herriko gaztetxeen mugimenduaren alde egingo dugun jardunaldian.

Egitaraua:
• 12:00. Okupazioaren aldeko kalejira, Bide Onera plazatik abiatuta.
• 14:30. Bazkaria MakalaII Gaztetxean. Txartelak 10 € (Irrintzi eta Argalario tabernetan salgai).
• 17:30. Sarrail Hausleak dokumentalaren proiekzioa Clara Campoamor kultur etxean.

Sarrail Hausleak Realizado por Kalamastra Filmak from on Vimeo.

Más info: https://www.facebook.com/sarrailhausleak/

Barakaldo 30 urtez okupatzen. Día en favor de los gaztetxes. 2 de junio

En abril de este año se cumplieron 30 años de la okupación del antiguo matadero de Barakaldo, el primero en la larga cadena de gaztetxes que ha habido en nuestro pueblo. Desde entonces, jóvenes de distintas generaciones se han implicado de lleno en la lucha en favor de la okupación. En el gaztetxe numerosas personas llevan a cabo una labor desinteresada por una sociedad mejor, practicando la disidencia ante leyes que consideran injustas, denunciando los abusos de gobernantes y la mansedumbre cómplice de gobernados y haciendo frente a los castigos que les impone de poder, siempre dando la cara. Quienes hemos participado en algún momento de nuestra vida en dicha lucha recordamos con orgullo y emoción esa experiencia, ya que a través de la misma vimos la oportunidad no solo de pelear por la libertad, sino de vivir en libertad. Por eso, para reivindicar el valor que tiene la okupación como acción directa básica para la transformación social, os invitamos a venir el día 2 de junio a la jornada que vamos a realizar en homenaje al movimiento de los gaztetxes de nuestro pueblo.

Programa:
• 12:00, Kalejira en favor de la okupación, saliendo desde la plaza Bide Onera.
• 14:30, comida en el Gaztetxe MakalaII. Tickets 10 € (a la venta en los bares Irrintzi y Argalario).
• 17:30, proyección del documental Sarrail Hausleak en la casa de cultura Clara Campoamor.