Emakumeok baditugu kexatzeko hamaika arrazoi

Gaur, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina aurkeztu dugu, Emakumeon osasunaren nazioarteko eguna dela medio, maiatzaren 28a.

Emakumeon kontzientzia handitu egin da prebentzioaren garrantzian, antisorgailuen erabileran, minbizi ginegologikoarekiko kezkan eta abarretan. Aldizkako berrikusketen inguruko Nazioarteko erakundeen eta adituen gomendioek osasun zerbitzu publikoan asistentzia eskaera handitzea ekarri dute. Hala ere, Osakidetzak ez dio eskari horri erantzun ez giza-errekurtsoen ez eta errekurtso materialen aldetik ere.

Osakidetzan ez dago aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat. . Hala ere, Aldizkako berrikuste ginekologiko prebentiboak Osakidetzan exijitzen mantendu dugun gure Erronkak lorpen bat lortu duenez aurrean jartzea merezi duela uste dugu: Osakidetzak UTERO MINBIZIAREN DETEKZIORAKO PROGRAMA bat martxan jarriko du (mama minbiziaren baheztutako antzekoa).

Ekainak 1atik aurrera, 25 eta 64 urte arteko emakumeek eskutitz bat jasoso dute froga diagnostikoa egin ahal izateko emagin baten eskuetan, 600.000 emakume gutxi gora behera.
Berrikusketak kentzea ezinegona sortzen du emakumeongan. Utero lepoko minbiziaren prebentziorako berrikusketak adin emankorraren hasieratik aurrera egitea eta utero eta mama minbiziarentzako berrikusketak 40 urtetik aurrera egitea aldarrikatzen jarraituko dugu. Osasungintza publikoan PREBENTZIOA bermatzeko beharra dagoela ikusten dugu; bai gaixotasunak saihesteko, bai eta gaixotasun hauek ahalik eta lasterren antzemateko eta tratatzeko ere. Izan ere, egungo sistemak gaixotasuna garatuta dagoenean ekiten dio tratamenduari, errekurtso gehiago erabiliz. Aldarrikatzen dugun sistema prebentibo honek, Osakidetzako profesionalei bideratutako formazio feministarekin batera, izaera intimo-sexuleko galderen normalizazioa ahalbidetuko luke, umiliatu edota lotsatuak sentiarazteko beharrik gabe. Zentzu honetan, ezagutzari ekarria egingo lioke, bai eta gure gorputzen inguruko informazio gehiago izateari, osasuntsu nahi eta behar ditugun gorputzak. Emakumeok pairatzen dugun estigma sexualarekin bukatzea ere lagunduko luke. Ez dugu gure gorputzekin inolako negoziorik egin dezaten nahi.
Aniztasun funtzionaldun emakumeok, gaixo asintomatikoak izan hala ez, gure eskubideetan urraketa nabariak pairatzen ditugu, eraikinetan beraietan sartzeko ere arazoak ditugularik, askotan gainontzeko emakumeentzako irisgarriak diren lekuak erabiltzea deuseztatuz. Are, kontsultak ez daude egokituta, esplorazioak egiteko bai altzariei zein ekipamenduari dagokionean. Ezinbestekoa da osasun arretan, bereziki publikoan, desgaitasun fisiko edota organikodun emakumeon behar espezifikoak kontuan hartu ditzaten, zerbitzua egokitu eta emakume orok aukera berdintasunean erabil dezagun.

Osakidetzako arduradunek ERREKURTSOAK oso mugatuak direla argudiatzen dute. Hala ere, badakigu BORONTATE POLITIKOA dela eta nahi dutenean ahal dela. Borrokak aldaketak lortzen duela Aurkeztu dugu, beraz ez dugu etsiko: osasunaren murrizketak salatzen eta osasungintza publiko oso bat erreibindikatzen jarraituko dugu.

Guzti honengatik, emakumeok EXIJITZEN DUGU:

· Aldizkako berrikuste ginekologiko prebentibo eta osoak
· Antisortze eta Haurdunaldiaren Etete Boluntariorako aukera libre eta doakoa.
· Aniztasun funtzionala duten emakumeentzako zerbitzu egokituak, irisgarriak eta profesional formatuarekin, behar bezala kalitatezko arreta izan dezaten.
· Sexualitatearen inguruan informazio, formazio eta heziketa feminista. (Menopausia, harreman sexo-afektiboak, osasun sexual eta birproduktiboa, etab.)
· Ume, nerabe eta emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako formazio feminista.

Emakumeok kalitatezko osasungintza exijitzen dugu emakume ororen eskura egongo dena. Behar guztiei egokitutako osasungintza eta emakume guztiontzat eskuragarri.

• Asociación de Mujeres “Alaiak” de Mendi Alde – Rontegi
• Asociación de Mujeres Neba-Neba de Sestao
• Bagabiltza
• Centro Cultural de la Mujer de Mamariga (Santurtzi)
• “Gorantza” Mujeres por la Salud de Santurtzi
• Fekoor Comisión de Mujer por la Igualdad
• “Iretargi” Barakaldoko Emakume Gazteak
• Portugaleteko Bilgune Feminista
• “Marimatraka” Santurtziko Talde Feminista
• “Amaris” Grupo de Mujeres de Trapagaran
• “Andere Bidatz” Portugaleteko Talde feminista
• “Argitan” Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo
• Asociaciones Culturales de Mujeres de Sanfuentes, Gallarta, Las Carreras EMELKA, Muzkiz, Zierbana y “Las Amigas”de Portugalete