Indarkeria matxistaren aurka…tolerantziarik ez erasotzaileen aurka

Indarkeria matxista (baimenik gabeko piropoak, publizitate sexista, irainak, umiliazioak, zainketaren utzikeriak, sexu jazarpenak, tratu txarrak, jipoiak, bortxaketak, erailketak…)
Estatu mailan, gutxienez 84 erailketa matxista izan dira, nahiz eta datu ofizialetan 66 baino ez dituzten zenbatu, jakin badakigulako feminizidio guztiak ez direla ofizialki onartuak izaten eta ondorioz asko ikusezin gelditzen direla: pairatutako indarkeriak eragindako lesio eta gaixotasunen ondorioz, hildakoak, suizidioak, bikotearen eremutik at jazotakoak…Gainera, pertsona ezezagunek eragindako azken eraso sexualak ikusita, argi dago oraindik ere gure udalerrietan Puntu Arriskutsuak daudela.

Indarkeria matxista deuseztatzeko beharrezkoa da balioen aldaketa bultzatzea, jarraian datozenak lehentasun gisa hartuz:

– PREBENTZIOA Hezkuntza, Komunikabide, Lan, Osasun eta Egoitza eremuetan.

– Emakumeon AHALDUNTZEA, eraldaketarako ezinbestekoa.

– Kultura feministaren sustapena, eredu patriarkarrari kritikoki aurre egiteko.

 Martxaren antolatzaileak: “Andere Bidatz” Portugaleteko Talde feminista, “Argitan” Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea, Asociaciones Culturales de Mujeres de Gallarta, Ortuella, Zierbana, Muskiz y “Las Amigas” de Portugalete. Asociación de Mujeres Alaiak de Mendi Alde de Rontegi, Asociación de Mujeres “EMELKA” de Las Carreras, Asociación de Mujeres de Sanfuentes Asociación de Mujeres “Neba-Neba” de Sestao, Bagabiltza, Centro Cultural de la Mujer de Mamariga (Santurtzi), “Emari” Sestaoko Talde Feminista, FEKOOR Comisión de Mujer por la Igualdad, Gorantza Asociación de mujeres para la salud, Grupo de Mujeres de Trapagaran “Amaris”, “Iretargi” Barakaldoko Emakume Gazte Feministak, “Marimatraka” Santurtziko Talde Feminista, Lore More Portugaleteko Emakume gazteak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail