Soietxe-ko kuartela behar sozialetarako erabiltzea eskatzen dute.

Gaur, Bizkaiko hainbat kolektibok eskatu dute lurraldeko instalazio militar handiena den Soietxeko kuartela desagertzea. Kuartelak Mungian hartzen dituen lursailak erabilera sozialerako aldarrikatu dute, konkretuki “porruak ereiteko”.

Talde antolatzaileen ustez –haien artean Askapena, Baratzea Gatika, Berri Otxoak, Butroi Bizirik Transizioan, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai Mingia, Errota Gaztetxea, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak.- “instalazio militarrek ez diote ezer onik ekartzen ez Uribe-Butroiri ezta Bizkaiari ere”. Horregatik, porru-baratze hau instalazio militar bihurtu zutenetik aldarrikatu dute lur hauek laborantzarako berreskuratzea.

Urteroko Soietxeko kuartelaren kontra doan martxan, aurten hogeita zortzigarren edizioa ospatzen duena, talde antolatzaileek adierazi dute “kuartelaren benetako zeregina ez da gure segurtasuna defendatzea, baizik eta sistema kapitalista eta patriarkalaren interesak babestea, horretarako enplegu prekarioetara, pobreziara eta baztertze sozialera biztanleria kondenatzen badute ere. Soietxen dauden bezalako instalazioak mantentzeko diru publiko asko zarrasteltzen da – Estatuaren gastu militarra 33.762´40 milioi eurotara heltzen da – inbertsio sozialean murrizten jarraitzen den bitartean”.

Azaroaren 11rekin kointzidituz eta hurrengo lemapean “Kuartel guztiei beraien San Martin-a heltzen zaie” – ejertzitotik desertatu zuen Santua – antolatzaileek Santu hau kuarteleraino eraman dute. Santuak militarrei uniformea kendu dezaten eskatu die eta armak utz dezatela mundu hobe baten eraikuntzan lan egiteko.

Ekintza sinboliko honen bitartez Soietxe moduko azpiegituren desegitea eskatu dute: “Estatu Espainiarrak 17 gerrateetan parte hartzeaz gain, munduko zazpigarren arma-esportatzailea da, biztanleri zibilaren kontra erabiltzen dena, Siria edo Yemen adibidez. Gobernu berberak mugak militarki blindatuz, gerrate hauetatik ihes egiten dituzten pertsonak ez ditu onartzen. – Irailaren 26an, harrera epea bukatu zen, eta ordurako Estatu Espainiarrak onartu beharreko kopurua, hasieratik oso eskasa, 17.337koa zen, baina 1983 pertsona bakarrik heldu dira, hau da, %11,4a –“.

Esandako kolektiboek gastu militarrak behar sozialetara bideratzea eta azpiegitura militar guztiak desegitea eskatu dute, haien lursailak onura sozialeko erabileretarako birmoldatuz. “Gure ustean zentzuzkoagoa da – adierazi dute – Uribe-Butroietik gerra prestatu ordez, Soietxeko lurrak justizia, berdintasuna eta elikadura subiranotasuna lantzeko erabil daitezela. Horren guzti horren ikur moduan, nahiago dugu porruak haztea armak baino”.


Reclaman que el cuartel de Soietxe se destine a necesidades sociales.

Diversos colectivos de Bizkaia han exigido durante el día de hoy la desaparición del cuartel de Soietxe, la instalación militar más grande del territorio, y han reivindicado el uso social del terreno que ocupa en el municipio de Mungia, destinándolo concretamente “a plantar puerros”.

Según los grupos convocantes –entre ellos Askapena, Baratzea Gatika, Berri Otxoak, Butroi Bizirik Transizioan, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai Mingia, Errota Gaztetxea, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak.- “las instalaciones militares no aportan nada bueno a Uribe-Butroi ni a Bizkaia en su conjunto”, por lo que vienen reivindicando la recuperación para el cultivo de ese terreno desde que las huertas que allí había fueron expropiadas para construir el cuartel.

En la tradicional marcha contra el cuartel militar de Soietxe, que llega este año a su vigésima octava edición, los grupos convocantes han manifestado que “el verdadero papel de este cuartel no es el de defender nuestra seguridad, sino proteger los intereses del sistema capitalista y patriarcal, aunque para ello se condene a la población a la precariedad laboral, la pobreza y la exclusión social. Para mantener instalaciones como las de Soietxe se despilfarra una gran cantidad de dinero público –el gasto militar del Estado asciende a 33.762’40 millones de euros– mientras se sigue recortando en inversión social”.

Coincidiendo con el 11 de noviembre y bajo el lema “A todo cuartel le llega su San Martín” –Santo que desertó del ejército– las convocantes lo han portado hasta el cuartel. El Santo ha pedido a los y las militares que se quiten el uniforme y abandonen las armas para trabajar en la construcción de un mundo mejor.

Con esta acción simbólica han exigido el desmantelamiento de infraestructuras como el cuartel de Soietxe: “El Estado español además de intervenir en 17 guerras, es el séptimo exportador mundial de armas, utilizadas contra población civil en países como Siria o Yemen. El mismo Gobierno que blindando militarmente las fronteras, rechaza a las personas que huyen de esas guerras. –A 26 de septiembre cuando se cumplía el plazo de acogida al que se comprometió el Estado Español (ya de por sí insuficiente), han llegado 1.983 personas, cuando se comprometió a acoger 17.337, es decir un 11,4%.–

Por todo ello, los citados colectivos solicitan que los gastos militares se destinen a cubrir necesidades sociales, y que se desmantelen todas las instalaciones militares, reconvirtiendo sus terrenos para usos de provecho social. “Entendemos que es más lógico –han manifestado– que en vez de preparar la guerra desde Uribe-Butroi, los terrenos de Soietxe sirvan para plantar justicia, igualdad y se trabaje por la soberanía alimentaria. Como símbolo de todo eso preferimos que crezcan los puerros en lugar de armas.”